Langabeziak %9,9an segitzen du euroaren eremuan
Langabeziak ez du ez gora, ez behera egin euroaren eremuan urtarrilean eta, beraz, %9,9an jarraitzen du, gaur Eurostat-ek emandako datuen arabera. Europako Batasunean (EB) oro har, berdin segitu du lanik gabeko lagunen kopuruak: %9,5ean.
Herbehereetan dago langabezia tasarik txikiena: %4,2koa. Ondoren, Austrian: %5,3koa. Handienak: Letonian %22,9koa eta Espainiako Estatuan %18,8koa.
Azkeneko hiru hilabeteetan EBn langabezia tasa egonkor dago
Iturria: Berria


Comentarios
Enviar un comentario nuevo