Sindikatuak pozik, grebak izandako oihartzunarengatik
ELA-LAB-ESK-STEE-EHNE-HIRU sindikatuek begi onez ikusi dute Greba Orokorrak Nafarroan izandako jarraipena. Iturri sindikalen arabera, lanuztea erabatekoa izan da Nafarroako iparraldean (bortziriak, sakana, Leitza) eta oso nabarmena Iruñerrian.13.000 eta 15.000 pertsona artean bildu ziren Gazteluko Plazako manifestazioetan.
Papelera San Andres, ISN, Videcart, Ucar, Lácteos de Navarra, Talleres Gazpi, Uscal, Bilux, Elkoro, Iruña motor, KYB, KYBSE (antigua AP), UMEN, UNCAL, Perfil en Frio, Emcom, ARIAN bezalako enpresetan, langileriaren %50ak bat egin zuen atzoko deialdiarekin.
VW, Correos eta Telefonica enpresetan ere eragina nabarmena izan zen, jarraipena murritzagoa izan bazen ere. Horrela, VW-en adibidez, plantillaren %20a ez zen lanera bertaratu
Sektoreka aztertuta, Iruñerrian, ondoriorik adierazgarrienak sektore Industrialean izan dira. Datuen arabera, iragan maiatzaren 21ean izandako grebak baino babes zabalagoa jaso du oraingoak. Pertsonen garraio konpainiei dagokionez, sindikatuek nabarmendu dute ez dela ia ibilgailurik atera eta hiri garraioan eragina azpimarragarria izan dela, "nahiz eta ezarritako zerbitzu minimoak oso altuak izan".
Iturria: Nabarreria


Comentarios
Enviar un comentario nuevo