Lugar de la noticia: 
Iruñea

Errigorak udazkeneko kanpaina aurkeztu du, zeina urriaren 21etik azaroaren 8ra luzatuko den. Atzo Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten eta «gurean ditugun produktuak» kontsumitzea aldarrikatu zuten, «kalitate bikaina» bermatuta dagoela nabarmenduz.

Errigorak martxan jarri du udazkeneko kanpaina. Atzo aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan, «elikatzeko subiranotasuna» plazaratuz. Bertan gogoratu zuten ekimen honen xedea ere badela «eremu ez euskalduna deritzonean euskararen alde lan egiten duten sektoreak laguntzea». Kanpaina urriaren 21etik azaroaren 8ra luzatuko da.

Ikastolen Elkartea, Sortzen eta AEKren elkarlanean, ikasturte berriari udazkeneko kanpainarekin ekingo diote, udaberrian beste bat sustatuko dutelarik. Hala azaldu dute elikagai subiranotasunaren aldeko ekimeneko kide diren Xabier Gojenolagoitiak, Ibai Sueskunek eta Imanol Iberok.


 

Azpimarratu dutenez, berriz ere, saskien produktuak «nekazaritzako irizpide ekologikoekin lan egiten duten enpresa txikiek» aukeratuko dituzte eta hauen artean, besteak beste, orburuak, zainzuriak, arroza edo olioa eskainiko dituzte. «Kalitate bikaina bermatua dago», nabarmendu dute. Zentzu honetan, urrutiko produktuak kontsumitzearen zergatia galdegin dute: «Gurean baditugu, kontsumi dizagun».

Naiz