Lugar de la noticia: 
Bilbao

Udaren etorrerarekin batera, eta urtero bezala, Euskadiko ekonomia solidarioko entitateok bihotza erakusten dugu. Auditoria Soziala tresnaren bidez egiten dugu. Izaera auto-ebaluatzailea duen tresna da hau, alde batetik ekonomia solidarioaren 6 printzipioen lorpen gradua ezagutzera laguntzen gaituena, eta bestetik, hobekuntza-neurriak ezartzera laguntzen gaituena, geroz eta praktika koherente eta solidarioagoak ahalbidetzen dizkigularik.

Ebaluatzen ditugun adierazle motak nahiko ezberdinak dira, hala nola: ze soldata-ezberdintasun dagoen, erabaki hartze postuetan dauden emakumeen portzentaia, CO2 isuripenak langile bakoitzeko edo ondasun komunak eraikitzeko ekimenak bultzatzeko gastuaren portzentaia. Guztira, 85 adierazle kuantitatibo, langile zein boluntarioek betetzen duten 48 galderetako inkesta batez babestuak.

Aurten, REAS Euskadiko ekonomia feminista eta solidarioko lantaldearekin, ekoSolFem, tresnaren berrikusketa egin dugu, ekonomia solidarioaren printzipio eta baloreak ikuspegi feminista batekin zeharkatzeko helburuarekin. Horrek, adierazle berriak barneratzea ahalbidetu digu, adibidez, gizon eta emakumeen arteko soldata-aldea, baita adierazle batzuk aldatzea ere, hala nola, lan-utzialdi eta lanaldi-laburdurekin erlazionaturikoak. Horretaz aparte, pertsonei dagozkien adierazle guztiak sexuaren arabera ezberdindu dira.

Auditoria Sozialean parte hartzea, entitateok REAS Euskadira sartzean hartzen dugun konpromiso bat da. Dena den, badaude hirugarren sektoreko beste hainbat erakunde gure tresna erabiltzen dutenak, alde batetik, euren burua barnetik begiratzeko eta, bestetik, euren bihotza gizarteari erakusteko ere.

Prozesu honen partaide izan nahi baldin baduzue, bai gure berri eta argitalpenak jarraituz, zein entitate legez auditoria prozesuan aprte hartuz, www.auditoriasocial.net webgunearen bitartez egin dezakezue.