Autor/a: 
Economistas Sin Fronteras

Ilusio handiz jakinarazi nahi dizuegu, azkenik, eta 25. zenbakiarekin bat etorriz, Mugarik gabeko Ekonomialariek gure lehen MgE dosierra argitaratu dugula euskaraz. MgE dosierrak ekonomia-jardueraren dimentsio sozial nagusiei buruzko analisirako, hausnarketarako eta eztabaidarako proposamen bat dira. Hiru hiletik behin argitaratzen dira, eta zenbaki bakoitzak gai monografiko bat lantzen du, diziplinartekoak izan nahi duten hainbat kolaborazio barnean hartuta.

Oraingo honetan, 25. dosierrean, ekonomia feministaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren arteko loturak lantzen dira; bi ikuspegi horiek argi eta garbi jartzen dute zalantzan eredu hegemoniko neoliberala, eta nabarmen artikulatzen dira: bigarrenak lehena indartzen du, eta horrek planteamendu feministak gauzatzeko eremu bereziki egokia errazten du.

Lehentasunez (baina ez bakarrik) Latinoamerikako errealitatean arreta jarrita, GENERO-IKUSPEGIA EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAN: EKONOMIA FEMINISTAREN EKARPENAK dosierrak bi ikuspegiak elkar nola berrelikatzen diren oso ondo erakusten duten zazpi esperientzia jasotzen ditu. Esperientzia horiek ikuspegi propioen eta haien testuinguru sozialari ondo itsatsitako praktiken bitartez eraikitako begiradak islatzen dituzte. Azaldutako ikuspegien eta errealitateen aniztasunaren bidez, agerian jarri nahi izan da beharrezkoa dela begirada feminista bat hartzea eredu berri bat eraikitzeko, herri-jakintzetan, klasean, etnian eta lurraldean errotutako ekonomiak oinarri hartuta.

AdjuntoTamaño
Dosssieres-EsF-nº-25-Euskera.pdf3.39 MB