Fecha y Hora: 
Vie, 07/07/2017 - 10:00 - 13:30

Lugar de la actividad: 
Mondragon Unibertsitatea. Eskoriatza Kanpusa

Datorren uztailaren 7an, LANKIk, Mondragon Unibertsitateko Kooperatibagintzaren Ikertegiak, V. Kooperatibagintza Topaketak egingo ditu Eskoriatzako Campusean. Aurtengo edizioko gaia: “Gobernantza Kooperatiboaren erronkak”. Bilkuran parte hartuko dute, beste batzuren artean, Johnston Birchall Eskoziako Stirling Unibertsitateko ikertzaileak eta Cliff Mills Manchesterreko Anthony Collins Solicitors-eko kideak.

Gobernantza da erakundeen baitan erabakiak hartzeko bideak aztertzen dituen jakintzagaia. Gai hori izan da, hain zuzen ere, Johnston Birchall Stirling Unibertsitateko irakasle ohiaren ikergai nagusienetako bat. Horrela, 2014. urtean munduko 60 kooperatiba handienen baitan gobernantza aztertu zuen. Hamar liburutik gora argitaratu ditu Birchallek kooperatibagintzaren alorrean -beste hainbat hizkuntzetara itzuliak izan direnak- eta “kooperatibagintza kapitalismoaren aurrean alternatiba adigarria dela” azpimarratzen du sarri mahai gainera datuak ekarriz. Birchallez gain, Cliff Mills aditu britaniarrak ere parte hartuko du topaketetan eta gobernantza kooperatiboaren erronkei aurre egiteko bide berri posibleak aztertuko ditu.

AdjuntoTamaño
2017-06-15 lanki.jpg1.06 MB