Lugar de la noticia: 
Donostia

Hegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, online argitalpen berria sortu du: Hegoak Zabalduz. Argitalpen honen helburu nagusia da garapenarekin erlazionatutako gaiak lantzea ikuspuntu dibulgatzaile batekin eta esklusiboki euskaraz.

Aurkezpen prentsaurrekoan parte hartu dute Fernando San Martin, Aldundiko Lankidetzako Zuzendari Nagusiak; Irati Labaien, argitalpenaren zuzendariak, eta Karlos Pérez de Armiño, Hegoako zuzendariak.

Hegoak Zabalduz prentsa dossierra

Momentuz ateratako aleak:

  1. Garapenari buruzko pentsamenduaren bilakaera: teoriak, estrategiak eta adierazleak
  2. Garapena eta iraunkortasuna: bilakaera, bateragarritasuna eta ikuspegiak
  3. Garapena feminismotik aztertzen
  4. Garapenerako lankidetza eta bere bilakaera
  5. Trantsizio ekosoziala helburu: ondo bizi, denok, muga biofisikoen barruan