Fecha y Hora: 
Vie, 17/11/2017 - 09:30 - 14:00

Lugar de la actividad: 
Xenpelar Etxea (Errenteria)

Ekonomia Solidarioaren lan esparruetako bat tokiko politika publikoen sustapena da. Ekonomia eraldatzeko asmoa dugu eta, horretarako, lurralde esku-hartzea gakoa dela uste dugu. Eta esku-hartze horretan, tokiko administrazioek zeresan handia daukate. Herritarrentzako beharrezkoak diren esparru eta zerbitzu askotan konpetentziak edukitzeaz gain, eurengandik gertuen dauden administrazio publikoak dira. Horrez gain, gertuko demokrazia parte-hartzaile bat garatzeko espazio ezin hobeak dira. Instituzioen kudeaketa eredu berriak eraiki ditzaten, praktika ekonomiko alternatiboak garatzen, giza garapen lokaleko proposamen alternatiboak sustatzen eta, azken finean, bizitzaren jasangarritasuna euren erdigunean kokatzen duten tokiko estrategiak garatzera laguntzen duten lurraldeak dira.

Horrela, REAS Euskadik mintegi hau antolatu du, Ekonomia Solidarioaren V azokaren aurretik ospatuko dena, ekonomia sozial eta solidario baten garapenerako, politika publikoek duten potentzialaren inguruan hausnartzeko, horretarako erabilgarriak izango diren proposamen eta tresnak aurkezteko eta ikuspegi horretatik jada lan egiten dabiltzanen zenbait udalen esperientziak biltzeko helburuarekin.

Egitaraua hemen deskarga dezakezue

AdjuntoTamaño
Seminario políticas públicas_EGITARAUA.pdf846.21 KB