Irailaren 2an, asteazkena, REAS Euskadik GEZKIko (Gizarte-Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) arduradunekin bilera izan zuen, erakunde bakoitzaren errealitatea eta jarduerak aurkeztu eta Euskadiko ekonomia sozialaren barruko ekonomia solidarioaren ikusgarritasunerako eta sustapenerako lankidetza bideak topatzeko helburuarekin.

REAS eta Gizateako koordinatzailea Balere Bakaikoarekin (Zuzendaria), Jesus Maria Garciarekin (Koordinatzaile Orokorra) eta Jon Morandeirarekin (Ekonomia Sozialeko Ikuspegiko teknikaria) bildu zen. Bileran Angel Elias, EHU/UPV-ko Lan Harremanen Eskolako zuzendaria ere egon zen.

Bilera hau REAS Euskadi EHU/UPV-arenganako elkarbide eta lankidetza lanaren ildoan kokatzen da, unibertsitate esparruan ekonomia solidarioaren ikusgarritasuna handitzeko, alor honetako formazio eta ikerketa jarduerak sustatzeko eta etorkizuneko proiektuetarako elkarbideak ezartzeko helburuak dituen hitzarmena lortu asmoz.

GEZKIren kasuan, REAS Euskadi eta Gizatearen eskutik ekonomia solidarioaren eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresen errealitateak Institutuaren eta Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia lan esparruetan presente egoteko lehenengo kontaktua da.

Bi erakundeek informazioa trukatu ondoren, etorkizunera begira ikerketa, formazio eta gizarte sentsibilizazioaren eremuetan lankidetza proposamenak zehazteko elkarrenganako interesa agertu zuten.