Lugar de la noticia: 
Bilbao

Bizilur, EHNE-Bizkaia, Emaús Gizarte Fundazioa, Mundubat eta VSF-Herrien Bidezko Elikadura eratutako Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Espazioak ELIKADURA BURUJABETZA ERAIKIZ EUSKAL HERRIAN online ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Bizitza eredu berrien, erlazio (landa-hiria, pertsona ekoizle eta kontsumitzaileak, gizonak eta emakumeak) modu berrien, tokiko eta elikadura sistema globaletako antolaketa modu berrien, ingurune naturalarekin interakzio modu berriekin, eskubideen erabilera modu berrien definizio eta eraikuntza kolektiboan interesa eta inplikatuta daude pertsona horiei guztiei zuzenduta dagoen ikastaro bat da. Hori guztia, erresistentzia eta aukeretarako La Vía Campesina-ren Elikadura Burujabetzaren proposamena oinarri bezala hartuz, baita gure lurraldean, Euskal Herrian, sortzen diren hausnarketak, eztabaidak eta ekimenak kontuan hartuz ere.

Ikastaroa elebiduna izango da eta 5 modulutan banatuta dago (agroekologia, ondasun kolektiboak, feminismoak, ekonomia solidarioa, politika publikoak), gutxi gora-behera 50 orduko dedikazio bat eskatuko duelarik. Ikastaroaren amaieran gutxieneko partaidetza irizpideak betetzen dituen partaide bakoitzari ziurtagiri bana emango zaio.

Ikastaroren azalpen laburra eta izen-emate fitxa atxikita aurki ditzazkezu.

Izen-emate fitxa: I_e_fitxa (hemen sakatu)
Azalpen laburra: Azalpen_eus(hemen sakatu)

Bestalde, gogora ezazu ikastaroa egiteko izen-emate fitxa bete behar duzula eta bidali online.koordinazioa@emaus.com posta elektronikora.