Autor/a: 
REAS Euskadi

Eusko Jaurlaritzak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) kudeaketaren inguruan eztabaida ireki du. Jada 2017ko urtarrilean, DSBEaren urteroko igoerak zehazteko SMIa ez erabiltzeko erabaki polemikoa hartu zuten. Honek, gure errefusa eragin zuen, baita beste sare batzuena ere, eta handik aurrera DSBEaren kudeaketari buruzko bestelako berriak agertzen joan ziren. Murrizketa posible hauen aurrean, mobilizazioak burutu ziren, REAS Euskadi posizionamendu bat atera zuelarik.

Maiatzean, Eusko Jaurlaritzak berak, “DSBE hobetzeko oinarrien dokumentua” aurkeztu zuen eta, prestazio hau arautzen duen Legearen aldaketa batean buka dezakeen eztabaida-aldi bat ireki du. Momentu honetan, parlamentu-batzordean erakunde eta sareen jarrera ezberdinak batzen ari dira, aurreikusten den lege-aldaketa prozesua hasi aurretik. Guzti honengatik, eztabaida honi buruz REAS Euskadik duen jarrera aurkezten dizuegu.

Dokumentua hemen deskarga dezakezue

AdjuntoTamaño
2017 RGI_REAS_Euskadi_v2-eusk.pdf292.32 KB