Fecha y Hora:
Vie, 24/02/2012 - 00:00 - Dom, 26/02/2012 - 00:00
Lugar de la actividad:
Urdirotz (Artzibar, Nafarroa)
[abajo en Castellano]
Badira hiru urte baino gehiago, gure bizitzetan ondorio lazgarriak eragiten ari den krisian murgilduta gaudela: ekonomia- eta ingurumen-krisia, baina batez ere, balioen krisia, Estatuak sustatzen eta babesten duen eredu liberal-kapitalistaren agortzea adierazten duena.
Beraz, auto-antolaketaren bidez ekiten hasteko garaia da, elkarlan eta elkarlaguntza modu tradizionalak berreskuratuz, eta ahalduntze politikoaren eta demokrazia zuzenaren zenbait adierazpen, hala nola Auzolana eta Batzarra, berriz eratuz. Bide hori beharrezkoa da estatuaren baitatik at kontrabotere bat sortzeko, egitura hori bertikala eta opakua baita, liberal-merkatal sarraskirik bortitzenen bermea.