EAEn ekonomia sozial eta solidarioa sustatzeko 23 neurri

NULL

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

Orain dela gutxi, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak prozesu bat bultzatu du, «Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzaren Jarduera Planak» izenburuko dokumentua prestatzeko, arlo horretako jarduerak identifikatu eta antolatzeko asmoz. REAS Euskadik bere proposamenekin hartu du parte kontsulta irekian.

REAS Euskadiren ustez, oso garrantzitsua da Ekonomia Solidarioaren sustapena politika publikoen artean sartzea, arlo berezia baita Ekonomia Sozialeko sektoreen artean. Bestalde, gure iritziz, ezinbestekoa da ekonomia sozial eta solidarioen artean jasota dauden ikuspegiak, ekimenak eta praktikak sartzea, hain zuzen, zenbait alderditan sakontzen dituztenak: eraldaketa soziala, sare asoziatiboak eta interkooperazioko sareak eraikitzea, eta beste mugimendu sozial batzuekin eta herritarrekin elkartzea. Azaltzen ari diren alderdi eta ekimen horiek Eusko Jaurlaritzak Gizarte Ekonomiaren arloan tradizioz aintzat hartu eta bultzatu dituen formetatik harantz doaz.

Ikuspegi horretatik, REAS Euskadik 23 neurri zehatz aurkezten ditu Euskadin Ekonomia Sozial eta Solidarioa sustatzeko.

1. Ibilbide, programa eta tresna bereziak garatzea ESSaren esparruan ekintzailetza bultzatzeko, fase desberdinetan (aurre-ekintzailetza eta laguntza lehen urteetan), eta era guztietako jendea aintzat hartuta (emakumeak, immigranteak, gazteak, etab.).

2. Ereduak eta programak garatzea, ekonomia sozialeko enpresak sendotzeko, jarduera-arloak dibertsifikatzeko, egitura mutualistak eta bigarren mailakoak sortzeko, etab.

3. ESSrako sektore estrategikoak eta aukerako sektoreak identifikatzea: ekonomia zirkularra, zaintzen ekonomia, ekonomia zuzena, energia, nekazaritzako elikagaiena, mugikortasuna…

4. Komunitateari eta herritarren parte-hartzeari lotutako ekonomia sozialeko forma berriak bultzatzea (ekonomia komunitarioak): irabazi asmorik gabeko hirugarren sektore soziala, denbora-bankuak, trukea, herri-txanponak, lankidetzako praktikak, crowfounding soziala, etab. bultzatzea.

5. Planak eta laguntzak, ekoizpen-sistemaren antolakuntza eraldatzeko: merkataritza- eta kapital-enpresak aldatzea, eta erantzukizun publikoko zerbitzuak egitea, ekonomia sozialeko formetatik abiatuta.

6. Bultzada eta laguntza ematea, zerbitzuak kooperatibizatzeko herri-ekimenak garatzeko: energia (Goiener – energia sortzeko, merkaturatzeko eta kontsumitzeko kooperatiba), elikadura (tokiko produktuak eta/edo produktu ekologikoak kontsumitzeko elkarteak), finantzak (Fiare Banku Etikoa), etxebizitza (e-cohousing, baterako etxebizitza, elkarlaneko etxebizitza, erabilera lagatzeko erregimeneko etxebizitza kooperatiboa, adinekoak elkarrekin bizitzeko kooperatibak…), zaintza partekatuak, etab.

7. Finantza-tresnak garatzea ESS garatzeko, hala ekintzailetzako faseetan, nola sendotzeko: maileguak eta finantziazioa, hazi-kapitala, sozial startup, inpaktu sozialeko bonuak…

8. Neurri zehatzak, beren ezaugarri eta orientabideagatik guztion onuraren alde egiten duten ekimen sozialeko eta erabilgarritasun publikoko kooperatibak sustatzeko.

9. Formula kooperatiboak aztertzea ESSko ekintzailetza berriak garatzeko: enpresa-bultzadako kooperatibak erregulatzea.

10. Kooperatiba mistoak identifikatzea eta garatzea, instituzio publikoek, ESSko enpresek, eta herritarrek eta/edo erabiltzaileek parte hartuta.

11. Landa-guneko ESSko ekimenak bereziki sustatzea, tokiko nekazaritza eta elikadura burujabetza berreskuratzeko lagungarri direnak.

12. ESSaren merkatu soziala sustatzea, irizpide etikoak, ekologikoak, demokratikoak, solidarioak eta tokiko garapeneko irizpideak dituzten merkaturatze-zirkuituak bultzatzeko.

13. Legebiltzarraren eta Gobernuaren beraren ekimenetan onetsitako bidezko merkataritzako ekimenak bultzatzea, hori sustatzen duten erakundeen lanari laguntza emanez, eta haien produktuak kontsumitzera bultzatuz, hala administrazio publikoak, nola erakunde pribatuak eta herritarrak, oro har.

14. ESS bultzatzeko eta agerian jartzeko erreferentziako instituzioak garatzea: ESSaren poloa, ESSaren kamera, etab.

15. ESSaren eta unibertsitatearen eta hezkuntzako eta arlo zientifiko-teknologikoko beste agente batzuen arteko harremanak garatzea: ESSaren edukiak sartzea curriculum-planetan, graduatu ondoko ikasketa zehatzetan, prestakuntza espezializatuan, ikerketa-proiektuetan eta unibertsitateko ekintzailetzan (unibertsitateko inkubagailuetan)…

16. ESSan oinarritutako tokiko politika publikoak bultzatzea udaletan eta eskualdeetan, tokiko giza garapeneko eredu berriak bultzatzeko, erabilgarritasun sozialeko jarduera ekonomiko berriak sortzeko, ESSko tokiko estrategiak identifikatzeko eta sozialki arduratsuak diren lurraldeak aupatzeko.

17. Kontratazio publikoan klausula sozialak jartzea ESSko erakundeei onura emateko, eta, orobat, erosketa publiko arduratsuko politika integralak garatzea.

18. ESSko agenteak eta haien ekimenak enplegu inklusiboko euskal estrategia garatzeko erabiltzea, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden edo bereizkeria sozial eta/edo laneko bereizkeriaren bat sufritzen duten pertsonak lanean eta gizartean txertatzeko.

19. ESSko erakunde adierazgarriek instituzio-arloetan parte har dezaten bultzatzea, hain zuzen, sustapen ekonomiko, enplegu, politika sozial eta antzeko beste arlo batzuetan (aholkularitzako kontseiluetan, Lanbide bezalako organo publikoen administrazio kontseiluetan, etab.).

20. Laguntza ematea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako estrategiak eta planak sartzeko ESS bultzatzeko politika publikoetan eta erakunde eta enpresetan.

21. ESSko erakundeen arteko eta horien eta gizartea eraldatzeko lagungarriak diren beste ekimen batzuen arteko interkooperazioko esperientziak sustatzeko programak.

22. ESSari lotutako gaietan herritarrak sentsibilizatzeko programak sustatzea, eta, bereziki, hezkuntza-arloan, irakasleen prestakuntza bultzatu, eta kontsumo arduratsua, ekintzailetza sozial eta solidarioa, finantza etikoak, bidezko merkataritza, etab. akuilatzeko hezkuntzari lotutako edukiak curriculumean sartzeko programak.

23. ESSaren Auditoretza Sozialaren tresna garatzea (eta/edo beste ebaluazio-sistema eta adierazle batzuekin bateratzea edo zabaltzea).