Ekonomia solidarioko tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnen gida

NULL

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

REAS Euskaditik, Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz. Tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnak titulua daraman argitalpena aurkesten dugu. Gure lurraldeek etorkizun parekide, iraunkor eta solidario bat izateko behar duten aldaketa ekonomikoa bultzatzeko 25 proposamen politiko (70 adibide inguru dituelarik) biltzen dituen gida praktiko bat da.

Espero dugu argitalpen hau tresna-kutxa erabilgarria bihurtzea ildo eraldatzaile horretan jardun nahi duten tokiko erakunde publikoentzat (horietan lan egiten duten teknikari nahiz politikarientzat), ESS sareentzat eta beste herri-mugimendu batzuentzat.

Bere erabilera errazteko, PDF formatua daraman argitalpen honek, barne-estekak dituen aurkibide bat dauka bere baitan, baita testuan aktibaturik dauden seinale eta kanpo-estekak ere.

EDUKIAK

Aurkezpena

Ekonomia eraldatzeko bertako politika publikoak (Zaloa Pérez Hernandorena eta Carlos Askunze Elizaga)

Sarrera

Tokiko garapen eredu berri baterantz (Marian Díez López)

Ekonomia sozial eta solidarioa, eta tokiko giza garapena (Luis Guridi eta Juan Carlos P. de Mendiguren)

Parte hartzeko modu berriak, politika berri baterako (Alicia Suso Mendaza)

Tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnak

Erabiltzeko jarraibideak

1. Guztion ongiaren zerbitzurako kudeaketa instituzionala

1.1. Erosketa publiko arduratsua

1.2. Parte hartuzko aurrekontu publikoak

1.3. Auditoretza Soziala

1.4. Lurraren kudeaketa iraunkorra eta ez-espekulatiboa

1.5. Gizartearen edo ingurumenaren mesederako jardueretarako pizgarriak

1.6. Jarduera sozialak eta komunitarioak egiteko guneak lagatzea

1.7. Erantzukizun publikoko zerbitzuak eredu berritzaileetatik kudeatzea

1.8. Administrazioen arteko elkarlaneko kontsumoa

1.9. Laneratze-enpresa bat eratzen parte hartzea

1.10. Ekonomia Sozial eta Solidarioa bultzatzeko plan estrategikoak

1.11. Udalaz gaindiko edo sektoreko sare eraldatzaileak

2. Garapen alternatibo baterako ekonomia berri bat

2.1. Finantzaketa etikoa eta alternatiboa duten zirkuituak

2.2. Desmonetizatutako ekonomia eta lankidetzako ekonomia

2.3. Merkatu soziala

2.4. Merkaturatze zirkuitu laburrak

2.5. Ekintzailetza Ekonomia Sozial eta Solidarioan

2.6. Toki-garapeneko planetan genero-ikuspegia sartzeko neurriak

2.7. Ekonomia sozial eta solidarioaren inguruan sentikortzeko kanpainak

3. Bizitzaren iraunkortasuna sustatzeko estrategiak

3.1. Berdintasun-planetatik bizitzaren iraunkortasunerako planetara

3.2. Zaintzak, lurralde-garapeneko estrategiaren erdigunean

3.3. Hiri iraunkorragoetarako trantsizioak

3.4. Denboraren erabilera berriak

3.5. Elikadura-burujabetza

3.6. Nekazaritzako elikagaien estrategiak iraunkortasun- eta justizia-irizpideetatik

3.7. Energiaren etika: energia-eredu berri baten alde