[ES Paperak 4. zk.] Ekonomia solidarioa eta ekonomia feminista

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekonomia Solidarioaren paperak ikerketarako, zabalkunderako eta gizarte sentsibilizaziorako tresna giza aurkezten dira begirada kritiko eta alternatibo batetik. Miriam Nobre “Ekonomia solidarioa eta ekonomia feminista: agenda baterako elementuak” izenburupeko laugarren zenbakia aurkezten dugu. Miriam Nobre, Ekintzaile feminista, agronomoa eta master-graduduna Latinoamerikako Gizarteratze Programan (São Pauloko Unibertsitatea). SOF – Sempreviva Organização Feminista taldeko kidea da 1993az geroztik, eta, han, herri-hezkuntzako, ikerketako eta aholkularitza teknikoko lanetan dihardu ekonomia feministaren, agroekologiaren, elikadura-burujabetasunaren eta ekonomia solidarioaren alorretan. 2006tik 2013ra bitartean, Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko Idazkaritzako koordinatzailea izan zen.

Ekonomia solidarioaren xedea da pertsonen beharrizan material eta afektiboei erantzutea, autogestioan eta elkarrekikotasunean oinarriturik. Ekonomia kapitalistari kontrajartzen zaio, azken horrek bere berrekoizpena baitu ardatzat, etekinean, jabetza pribatuan eta lanaren alienazioan oinarriturik. Ekonomia kapitalista ez da lana, banaketa eta kontsumoa antolatzeko era bakarra, eta, gure gizartean hegemonikoa bada ere, ekonomia solidarioa ekonomia kapitalistaren aurreko erresistentzia-modutzat ikusten da.

Analisia eta praktika uztartuta, ekonomia solidarioak -ekonomia feministarekiko elkarrizketanekoizpenaren eta berrekoizpenaren arteko, politika-arloaren eta ekonomia-arloaren arteko zatiketak gainditzeko aukera ematen du, eta haren praktikak erresistentziaren ekonomia politiko baten eran mamitzen dira.
Miriam Nobrek, Brasilen egiten duen lanaren eta aktibismoaren esperientziatik, agenda baterako elementuak proposatzen dizkigu, ekoizpena eta berrekoizpena uztartzeko beste era batzuen aukerak sortzeko. Ildo horretan, hainbat kolektibo feministak abian jarritako eztabaidek eta ekintzek uztarketa hori sakondu dezakete, eta agendan interdependentzia, zainketen krisia eta antzeko beste gai batzuk sar ditzakete.

Enlace a la publicación en castellano

Archivos adjuntos:

Papeles-04-eus_0.pdf