Merkataritza eta kontsumo eredu justuak eta eraldatzaileak, tokiko eta global eremuan

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Aurkezten dugun ikerketa honek ekarpen bat egin nahi du gure laneko esperientzia bertatik, baita gure bazkideen esperientziatik ere, merkataritza eta kontsumoko eredu eraldatzaileak nolakoak izan behar dutenaren inguruan, tokiko eta global eremuan. Ez da lan edo ikerketa amaitu bat izango, eragileen arteko artikulazio modu berriei, laneko jarraibideei, erlazio moduei eta interkonexioei ekarpen bat egitea baizik, merkatu eta kontsumo eraldatzaileko interkonexioko errealitate konplexu batzuen esparruan.

Hain zuzen ere, ikerketa honen helburua Ekonomia Sozial eta Solidario, Elikadura Burujabetza eta Bidezko Merkataritzaren korronte teorikoak kontuan harturik, erlazio, inter-eragile interkonexio modu desberdinak ikustera ematea eta aztertzea da, hainbat balore, printzipio eta jarduera modu partekatzean oinarrituz “Merkataritza eta Kontsumo eredu Justu eta Eraldatzaileak, tokiko eta global eremuan” deitzen duguna sortzen dute.