Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunaren Adierazpena (Bilbo, 2009)

NULL

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

Pobreziak aztarna lagatzen du
Egiozu aurre ezberdintasunari
Zure esku ere badago!

Aurten ere, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta berriro ere, gizarte erakundeok deialdia botatzen diogu euskal gizarteari, pobreziaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak aldarrikatu ditzan.

Oraingoan, krisi globalaren iraunkortasunaren aurrean aurkitzen gara, kapitalismoak gizarte bazterkeria eta pobreziaren adierazpen berriak sorrarazten dituela frogatuz. Krisia ez da egoeraren araberakoa, estrukturala eta luzarorakoa baizik. Horrela, finantza krisiaren atzean, ingurugiroaren krisia, elikaduren krisia edota zaintza lanen krisia izkutatzen dira, bizitza beraren iraupena kolokan jartzen delarik.
Sistema kapitalistan ematen den ekoizpenaren, espekulazioaren, lehiakortasunaren, neurrigabeko hazkundearen eta kontsumoaren logikak ez dira bizimodu duin eta iraunkorrarekin bateragarri. Pobreziak munduan lagatzen duen aztarnak frogatzen du hori: miloika pertsonek ezin dute bizimodu duina izan, munduko aberastasunaren %85-a biztanleriaren %10-aren eskuetan dagoen bitartean. Gizadiaren aztarna ekologikoak ere, lurraren birsortzeko ahalmena %30-an gainditzen du.
Hori guztia gutxi balitz, finantza erakundeen erreskate politikak zabaltzen ziren bitartean, 2010-eko lehen hiruhilabetean estatu espainoleko bankuek 8.000 miloi euro inguru irabazi zituzten. Aldi berean, gobernu gehienek gizarte politiken murrizketak aurrera eraman dituzte, pertsonen mugikortasun askea murrizten dituzten politika atzerakoiak ezarriz, eta herrien garapena sustatzeko eta herrien arteko desberdintasunak gutxitzeko hartu zituzten konpromezuak alde batera utziz.
Hori guztiagatik, gizarte mobilizaziorako deialdia botatzen dugu: egiozu aurre desberdintasunari!, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzeko, giza eskubideen defentsarako, parte hartze politiko eta sozialerako, oinarrizko baliabideetara sarbidea bermatzeko, zerbitzu publikoen eta oinarrizko errenten unibertsalizaziorako, etxebizitza eta enplegura sarbidea izateko, ingurugiroa babesteko, elikadura subiranotasuna bultzatzeko.
Gure bizitzen gainetik onura ekonomikoak jartzen dituen sistemaren aurrean alternatibak daudela gogora ekarri nahi dugu. Deshazkundea aldarrikatzen duten mugimenduekin bat gatoz, aberastasunaren bidezko banaketa, ingurugiroaren errespetua eta pertsona orok bizimodu duina garatu ahal izateko, eredu alternatiboak daudela esaten duena: beste bizi eredu eta antolakuntza sozial, politiko eta ekonomiko ereduak badaudela, alegia. Gogora ekarri nahi dugu ere Gasteizko Legebiltzarrean onestutako Herri Ekimen Legegitea, zeinaren bitartez, beste proposamenen artean, kanpo zorraren abolizioa eta bidezko merkataritza indartzea eskatzen den.
Egoera hau aldatzea, zure esku ere badago: pobreziaren eta desberdintasunen iraunkortasuna ez da ez justifikagarria ez ekidinezina. Zuk, beste herritarrekin batera, asko egin dezakezu, mobilizazio eta salaketaren bitartez, antolakuntza eta parte hartze sozialaren bitartez, zure eguneroko bizitzaren bitartez.
Zuk asko egin dezakezu beste pertsona eta mugimendu sozialekin batera, bereziki aurten Pobreziaren Aurkako urtea izanik, egun honetan pobreziaren aurkako ahotsak altxatzen baititugu, eta hainbat erakunde sozial eta sareok gure konpromezua berresten baitugu etorkizuna eta mundu justuago eta solidarioago baten alde egiteko.
EAPN Euskadi (Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako europar sarea)
Euskadiko GGKEen Koordinakundea
REAS Euskadi (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea)
EGK (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua)
Deshazkundea