Ziurgabetasun eta prekarietatearen espirala: gizarte kalteberetasun kroniko egoeran dauden familien bizi-baldintzak

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Gure inguruko pobreziarekin, gizarte babesgabetasun zein bazterkeriarekin eta ezberdintasunarekin lotutako gai nagusien azterketa egin du Caritas Bizkaiaren Behatokiak. Horretarako, oinarri gisa hartzen ditu erakundeak egindako esku-hartze soziala, inguruko adierazle nagusien jarraipena eta probintzia, autonomia zein estatu mailako Behatoki eta Organismoek egindako lan eta azterketak, fenomeno sozial horiek aztertzera bideratutakoak.

Lan horren fruitu izan dira, besteak beste, Behatokiak erakundearen urteko jarduera-memoriaren argitalpenaren esparruan sortutako txosten orokor bi (bata abenduan argitaratua eta bestea ekainean).

Errealitatearen azterketaren helburua bikoitza da Caritas Bizkaian:

a. alde batetik, gure inguruan dauden pobrezia, bazterkeria eta ezberdintasun egoerez ohartzea eta horiek pertsona zein familiengan duten eragina ezagutzea; eta, sentsibilizazio-ekintzen bitartez, gizarte osoari errealitate horren zein bere kausen berri ematea.

b. Gizarte Ekintza hobetzen laguntzea, bere programa eta proiektuak errealitate sozial aldakorrari egokitzea ahalbidetuz, eta “beste mundu eta gizarte bat posible direla” erakutsiko duten ekimen eta esperientzia esanguratsuak proposatuz.

157. Ongizate komunak pertsona ororen errespetua dakar berekin, garapen integralera bideratutako oinarrizko eta ezin besterenduzko eskubideak errespetatuz. (…).
158. Egungo mundu mailako gizarte-baldintzak ikusirik, hainbeste ezberdintasun eta, oinarrizko giza eskubiderik gabe, gero eta pertsona “baztergarri” gehiago dagoen honetan, ongizate komunaren printzipioa elkartasunerako aldarrikapen bilakatzen da berehala, txiroenen aldeko lehentasunezko hautu. (…).

Frantzisko Aita Santua

Karta Entziklika – “Laudato si”

Duela bost (5) urte baino gehiago lehendabizikoz Caritasekin harremanetan jarri eta gaur egun bertara jotzen jarraitzen duten pertsonen errealitatea aztertzen duen txosten bat aurkezten dugu jarraian.

Pertsona horien egoera ikusarazi nahi dugu eta, era berean, errealitate horren zenbait elementu gako nabarmendu, hiru helbururekin:

1) errealitate hori ezagutzea eta, horrela

2) horren gainean sentsibilizatzea; begi berriekin begiratzea, bertan harrapatuta egon daitezkeen pertsona edo profilen gainean izan ditzakegun aurreiritziak aztertzen lagun diezagun; eta

3) azkenik, gutako bakoitzari, pertsona zein gizarte gisa, dagozkigun erronkak identifikatzea.

Caritasera lehendabiziko aldiz 2010ean heldu ziren pertsonek, 2013-2014 eta 2015 urteetako lehen seihilekoetan jasotako bide-laguntzaren azterketan oinarritu dugu lan hau. 

Honako gai hauetan zentratu dugu arreta: enplegua eta prestakuntza, oinarrizko beharrak (etxebizitza, batez ere) eta eskura dauzkaten babes-sareak.

Eranskinean, aztertutako alderdi guztien azalpen xehatua jasotzen da.

Deskargatu Txostena