{"id":14178,"date":"2017-02-14T00:00:00","date_gmt":"2017-02-14T19:19:27","guid":{"rendered":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/"},"modified":"2021-03-18T13:58:00","modified_gmt":"2021-03-18T12:58:00","slug":"reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/","title":{"rendered":"Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera"},"content":{"rendered":"<p><span>Bidazi eta Biotzez elkarte ahizpak kontsumo ekologikoaren alde hedatzen ari diren ekimenen adibide dira. Elikadura subiranotasuna dute azken xede. Bidea luzea da, baina itxaropentsu daude, badakitelako eraldaketa sozialaren giltza norbere baitan dagoela.<\/span><\/p>\n<p> <!--break--><!--break--><\/p>\n<p>Urrun egiten dute so, amets handi bat dutelako. Zer eta jendartea aldatzea. Baina ez dira inuzenteak, jabetzen dira zailtasunez, aitzinean dagoen bide luzeaz, harriz betea. Beren baitatik abiatu dira, eta aitzinera doaz. Gaztea da Bidazi, jaioberria Biotzez, eta jada eman dituzte lehen harribitxiak.<\/p>\n<p>Beratar eta lesakarren arteko borrokak ekiditeko, Bidazi Alkaiagan dagoela erranen dugu, bi herrien arteko industrialde batean (Beratik sartzen da). Bortzirietatik hasi eta Baztan, Xareta, Malerreka, Hondarribi, Irun eta Lapurdi hegoaldera hedatzen da.<\/p>\n<p>Alkaiagako azokan hartu gaituzte, hortaz, Bidaziko kideek. Mikel Rodriguez zuzendariarekin, Koro Irazoki idazkariarekin eta Hasier Iratzoki koordinatzailearekin solastatu gara, hainbat bazkide erosketak egiten eta berriketan ari den bitartean.<\/p>\n<p>Hiru urte ditu azokak, baina elkartea duela hamarkada bat sortu zen. Bortzirietako familia batzuei interesa piztu zitzaien elikagai garbi eta ekologikoak lortzeko eta Erribera aldeko ekoizleekin jarri ziren harremanetan, baita Iru\u00f1eko Landare elkartearekin ere. Euren aupadarekin, eta herritar gazteen freskotasunarekin, pauso bat gehiago eman zuten. Hala ireki zuten azoka, elkar ikusteko eta bertako produktuen salerosketa egiteko lekua. Bertze bi adar ere baditu proiektuak: balioak zabaltzeko, sentsibilizatzeko eta formatzeko tailer, hitzaldi eta bertzelako ekintzak egiten dituzte, baita saretze lana ere, inguruko elkarteekin laguntasuna zainduz.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\"><strong>Jendearen inplikazioa, erronka<\/strong><\/p>\n<p>160 bazkide dira, Biotzez-eko 22ak barne hartuz (aipatu bezala, ahizpak izanik, bateko kide denak bertzean ere parte har dezake). Ideia erabakiak denen artean hartzea da, ekarpenak egitea (bakoitzak dakienean eta maite duenean) eta iritzia ematea, baina, aitortu dutenez, ez da erraza eta inplikazioa lortzea dute erronka. \u00abJendartearen isla da \u2013dio Koro Irazokik\u2013. Batzordea berritu behar denean, herriko bestak antolatu, edo txirrindularitza proba bat, kostatzen da inplikatzea\u00bb. Jendearengana hurbiltzeko asmoz bilerak eginen dituzte herriz herri.<\/p>\n<p>Bazkide gehienak umeak dituzten gazteak dira. Hauek dira aktiboenak ere. Baina denetarik dago: erretiratuak, umerik gabeko gazteak, helduak&#8230; Ekoizleei dagokienez, beratarrei hartzen dizkiete kiwiak, eztia, haragia, intxaurrak eta patata frijituak; etxalartarrei ogia; aranztar eta iruritarrei barazkiak; arizkundarrei arrautzak; baztandarrei sagardoa eta esnekiak; iruindar-italiar batek egiten du pasta&#8230; Erriberatik ekartzen dituzte kontserba, zuku eta bertze produktu batzuk. Denak ekologikoak dira.<\/p>\n<p>Hala, lehen sektoreari laguntzen diote nekazari eta abeltzainek lana era duinean egin dezaten. Gerora begira ari dira eragiten, lurrarekin bertze harreman bat izan dezagun sustatzen. Software librearekin lan egiten dute, Goiener kooperatibari hartzen diote energia eta banku etikoan ere sartu nahi dute. \u00abOro har jendartea aldatzen ari da. Duela hamar urte zailagoa zen eta pentsatu nahi dugu hemendik hamar urtera jendea inplikatuago egonen dela\u00bb. Diruaren ordez bertze zerbait irabazi nahi dute: \u00abInformazioa, formazioa eta transformazioa\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abPolitikak hartu dira baserriek aurrera ez egiteko. Jakintza pila bat galdu dugu. Berreskuratzen ari gara orain\u00bb, adierazi du Hasier Iratzokik. Jaten ditugun elikagaien %95 kanpotik datoz, ez daude gure esku. Elikadura subiranotasuna ez dago hurbil, baina bidea ederra dela erakusten du Bidazik.<\/p>\n<p>Bi langile ari dira azokan lanean denbora erdiz eta horixe dute gasturik handiena. Bultzada baten beharrean dira eta jendea animatu nahi dute hurbildu eta proiektua ezagutzera (bidazi.org da beren webgunea), baita crowdfunding kanpainan laguntzera ere (goteo.org-n). Bidazi Lagun kanpainarekin bi hilabetez probatzeko aukera dago bazkide izan ala ez erabaki aitzinetik. \u00abElkarte gaztea da. Nork daki noraino ailegatuko den!\u00bb, diote itxaropentsu.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\"><strong>Euskara lokarri<\/strong><\/p>\n<p>Hego Lapurdiko ahizpa ttipia ezagutzeko ez ditugu kilometro sobera egin. Urru\u00f1ako Arotzenia ostatuan bildu dira Biotzez-eko bazkideak, hilabetean behin egiten duten produktuen banaketan. Arbonako Jokin Zaldunbideren tisanak dituzte, Urru\u00f1ako David Gonzalezen bildotsak, Sarako Kattinen arrautzak, baita Bidaziko jakiak ere.<\/p>\n<p>19.00etatik 20.00etara jarria dute hitzordua eta poliki-poliki agertzen doa jendea. Puntualenak emakume helduak dira, fundamentu handiz paketeak osatzen ari direnak. Ekimenaren sortzaileetakoa den Jaione Doraik esplikatu digu momentuz 22 bazkide direla eta zabaltzeko momentuan daudela. \u00abOraindik ez dugu guztiok elkar ezagutzen\u00bb, adierazi du. Zerrenda bat prestatzen dute hilabetero Hego Lapurdiko eta Bidaziko produktuekin. Bakoitzak nahi dituenak aukeratzen ditu. Asmoa eskaintza gero eta gehiago zabaltzea da.<\/p>\n<p>Ipar Euskal Herrian badira Amap sareak. Hauek saskiak osatzen dituzte tokiko ekoizleen produktuekin. Jende aunitz da hauen parte (Biotzez-eko batzuk ere bai), baina saskiak itxiak dira eta gauza batzuk ez daude eskuragarri. Bestalde, badira biodendak (baina bertako produktuak frantsesak dira, edo urrunagokoak) eta herrietako azokak. Biotzez-ek aukera horien guztien osagarri izan nahi du. Oraindik ekoizleekin moldatzen ari dira, Amap-etan saskiak itxiak izanik badakitelako zenbat saldu, baina hemen, irekia izanik, jendeak eros dezakeelako ala ez. \u00abOrduan, bi aldeei ongi datorkiguna finkatu behar dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Ez dute ez langilerik ez lokalik. \u00abJasangarritasuna dugu irizpide, inor ez erretzeko. Poliki-poliki ari gara abiatzen, ahoz aho\u00bb. Urru\u00f1a, Azkaine, Ziburu, Hendaia, Senpere, Donibane Lohizune&#8230; Hainbat herritako lagunak bildu dira. Denetarik dago; batzuk hagitz aktiboak dira eta bertzeek ez dute sobera inplikatu nahi. Emakumeak dira gehienak, helduak. E-mailez komunikatzen dira (<a href=\"mailto:biotzez@gmail.com\">biotzez@gmail.com<\/a> helbidera idatzi bertzerik ez du interesa duenak), baina aplikazioa prest izanen dute aurki eta horrekin lan aunitz automatizatuko dituzte. Gazteak batzeko lagungarri izatea ere espero dute.<\/p>\n<p>Mugaz gaindiko elkarlana dute oinarri eta euskarari garrantzia eman nahi diote. Frantses hiztunak dira batzuk, elebidunak bertzeak eta frantsesez ez dakiten euskaldunak ere badira. Baina bilkurak eta komunikazio guztiak euskaraz egiten dituzte. \u00abHelburua ez dakitenei euskara hurbiltzea da. Bertzela euskararako sarbidea ukatzen diegu\u00bb. Arotzeniako topaketan euskara ikasten ari den lagun bat baino gehiago ezagutu dugu, tartean Violeta, bizia eta lana Donibane Lohizunen dituen atarrabiarra. Ingeniaria da, Telekomunikazioa ikasia, eta programazioa egiten du. Biotzez-en aplikazioa prestatzen ari da. \u00abOn line denda bat bezalakoa izanen da, banaketa kolektiboak kudeatzeko. Orain Excell eta e-mail bidez moldatzen gara, baina ez da erosoa\u00bb, hasi zaigu esplikatzen. \u00abAplikazioak lagunduko du gauzak errazago egiten eta denborarik ez galtzen. Honekin kudeatuko ditugu ordainketak ere\u00bb.<\/p>\n<p>Bidazin bezala, hurbileko produktu biologikoekin egiten dute lan. \u00abGure eremua Euskal Herria da. Herri bat garela kontuan hartzen dugu\u00bb. Bio eta bihotza elkartzen dituzte, aldaketa soziala etxetik, norbere ohituretatik hasten dela transmititu nahian. \u00abKontsumitzaile gisa botere ikaragarria dugu&#8230; antolatzen bagara. Eta hau bertze sare bat da\u00bb. Harremanak egiteko eta ongi pasatzeko aproposa. Paketeak osatu ondotik, ardoa eta pintxoak atera dituzte, kideen arteko solasaldi alaia goxatzeko.<\/p>\n<p><strong>David Gonzalez, ekoizlea: \u00abHanditan laborari huts bilakatuko naiz\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Etxeko ateak zabaldu dizkigu David Gonzalez Urru\u00f1ako ekoizleak. Bertzeak bertze Biotzez-i saltzen dizkio bildots biologikoak. Ibardin aldean, Xoldokogainan ibiltzen da ehun bat manex burubeltzez osatutako bere artaldea, baita pottokak ere. Bi behi eta txerriak ere baditu. Eguzkia lagun, paraje ederrean dabiltza animaliak. Herenegun jaiotako bildotsa besoetan hartu du laborariak. Familia liburu antzeko bat erakutsi digu, bertan apuntatzen dituzte abereen datu guztiak.<\/p>\n<p>Aita pintorea, ama etxekoandrea, osaba bat izan du nekazaria. Hori izan du umetatik ametsa eta zerotik sortu du dena. \u00abBizi ona dut, baina honetatik bizitzea ez da posible\u00bb, adierazi du. Horregatik, bigarren lan bat ere badu. Teknikari gisa ari da, behien genetikaren inguruko programa bat gidatzen, eta Euskal Herriko makina bat baserri bisitatzen ditu.<\/p>\n<p>Baserriak guttitzen ari dira Urru\u00f1an ere. \u00abZaila da kostaldean laborantzan aritzea. Lurrak sobera garesti dira animaliak ibiltzeko. Hobe da etxea egitea. Politikek ez dute aunitz zaindu hori. Ez da erraz dena kontrolatzea. Etxeak sakabanatuak egiten utzi dute. Paristarrak duela 50 urte hasi ziren bigarren etxea egiten hemen. Itsasoa, mendia, goxo da. Orain ari gara zerbait zaintzen, baina diruaren aitzinean ahul gira\u00bb. Azaldu duenez, aspalditik izan da lana industrian zein arrantzan eta jendea kanpoan bigarren lan bat hartzen hasi da. \u00abSegitzen duzu animaliekin, baina lasai, ez dituzu teknika berriak sartzen etxean\u00bb. Horixe da bere egoera, baina badaki handitan, 50 urterekin, laborari huts bilakatuko dela. Maite baitu mundu hau, pasio bezala bizi du.<\/p>\n<p>Bildotsak hiltegian hil eta handik hozkailura eramaten ditu. Laborategian moztu, eta poltsetan sartzen ditu, airerik gabe. Biotzez, ostatuak, dendak, partikularrak eta karabanarekin janari prestatua saltzen dutenak hornitzen ditu. \u00abEz dut kimikorik erabiltzen eta ez diet ardiei antibiotikorik ematen. Urte guziz kanpoan daude animaliak. Pentzeak alokatzen ditut, oihan pixka batekin, eta aterpe gisa erabiltzen dute\u00bb. Gero eta gehiago galdetzen du jendeak bio janaria eta normala deritzo laborariak. Agertu du lan ona egiten ahal dela kimikorik gabe.M.I.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.naiz.eus\/eu\/hemeroteca\/gara\/editions\/2017-02-12\/hemeroteca_articles\/bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\">GARA<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bidazi eta Biotzez elkarte ahizpak kontsumo ekologikoaren alde hedatzen ari diren ekimenen adibide dira. Elikadura subiranotasuna dute azken xede. Bidea luzea da, baina itxaropentsu daude, badakitelako eraldaketa sozialaren giltza norbere baitan dagoela. Urrun egiten dute so, amets handi bat dutelako. Zer eta jendartea aldatzea. Baina ez dira inuzenteak, jabetzen dira zailtasunez, aitzinean dagoen bide luzeaz, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":22154,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","_relevanssi_hide_post":"","_relevanssi_hide_content":"","_relevanssi_pin_for_all":"","_relevanssi_pin_keywords":"","_relevanssi_unpin_keywords":"","_relevanssi_related_keywords":"","_relevanssi_related_include_ids":"","_relevanssi_related_exclude_ids":"","_relevanssi_related_no_append":"","_relevanssi_related_not_related":"","_relevanssi_related_posts":"","_relevanssi_noindex_reason":"","footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"tematicas":[731],"territorios":[841],"destacar_noticias":[],"class_list":["post-14178","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","tematicas-economia-solidaria","territorios-euskal-herria"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"ca_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bidazi eta Biotzez elkarte ahizpak kontsumo ekologikoaren alde hedatzen ari diren ekimenen adibide dira. Elikadura subiranotasuna dute azken xede. Bidea luzea da, baina itxaropentsu daude, badakitelako eraldaketa sozialaren giltza norbere baitan dagoela. Urrun egiten dute so, amets handi bat dutelako. Zer eta jendartea aldatzea. Baina ez dira inuzenteak, jabetzen dira zailtasunez, aitzinean dagoen bide luzeaz, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2021-03-18T12:58:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2017-02-15%2520bidazi.jpg.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"1\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Reas_Red\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Temps estimat de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minuts\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\\\/\",\"name\":\"Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/2017-02-15%2520bidazi.jpg.jpg\",\"datePublished\":\"2017-02-14T19:19:27+00:00\",\"dateModified\":\"2021-03-18T12:58:00+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"ca\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"ca\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/2017-02-15%2520bidazi.jpg.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/2017-02-15%2520bidazi.jpg.jpg\",\"caption\":\"NULL\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/ca\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noticias\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/\",\"name\":\"economiasolidaria.org\",\"description\":\"El portal de la Econom\u00eda Solidaria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"ca\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/","og_locale":"ca_ES","og_type":"article","og_title":"Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera","og_description":"Bidazi eta Biotzez elkarte ahizpak kontsumo ekologikoaren alde hedatzen ari diren ekimenen adibide dira. Elikadura subiranotasuna dute azken xede. Bidea luzea da, baina itxaropentsu daude, badakitelako eraldaketa sozialaren giltza norbere baitan dagoela. Urrun egiten dute so, amets handi bat dutelako. Zer eta jendartea aldatzea. Baina ez dira inuzenteak, jabetzen dira zailtasunez, aitzinean dagoen bide luzeaz, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/","og_site_name":"economiasolidaria.org","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405","article_modified_time":"2021-03-18T12:58:00+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2017-02-15%2520bidazi.jpg.jpg","width":1,"height":1,"type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@Reas_Red","twitter_misc":{"Temps estimat de lectura":"6 minuts"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/","name":"Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2017-02-15%2520bidazi.jpg.jpg","datePublished":"2017-02-14T19:19:27+00:00","dateModified":"2021-03-18T12:58:00+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/#breadcrumb"},"inLanguage":"ca","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"ca","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2017-02-15%2520bidazi.jpg.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2017-02-15%2520bidazi.jpg.jpg","caption":"NULL"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/reas-euskadi-noticias-bidazi-eta-biotzez-bi-harribitxi-amets-handi-baten-bidean-aitzinera\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noticias","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Bidazi eta biotzez, bi harribitxi, amets handi baten bidean aitzinera"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/","name":"economiasolidaria.org","description":"El portal de la Econom\u00eda Solidaria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"ca"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14178","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14178"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14178\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22154"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14178"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14178"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14178"},{"taxonomy":"tematicas","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/tematicas?post=14178"},{"taxonomy":"territorios","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/territorios?post=14178"},{"taxonomy":"destacar_noticias","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/ca\/wp-json\/wp\/v2\/destacar_noticias?post=14178"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}