Consumo Responsable

EHNE Bizkaia, REAS Euskadi eta kontsumitzaileen elkarteak Bilboko Erriberako Merkatuari buruz

EHNE Bizkaiak, REAS Euskadi – Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea, Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak eta Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak, Erriberako Merkatuko espazio hutsentzako planteaturiko erabileraren aurrean, hurrengoa publikoki aldarrikatu dute. Erriberako Merkatua, Ibaizabal ondoan kokatua, erreferentzia komertzial oso inportantea da Bizkaia osoan. XIV. mendean hasi zen bertan merkatua egiten eta harrezkero bere […]

11 julio 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

EHNE Bizkaiak, REAS Euskadi – Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea, Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak eta Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak, Erriberako Merkatuko espazio hutsentzako planteaturiko erabileraren aurrean, hurrengoa publikoki aldarrikatu dute.

Erriberako Merkatua, Ibaizabal ondoan kokatua, erreferentzia komertzial oso inportantea da Bizkaia osoan. XIV. mendean hasi zen bertan merkatua egiten eta harrezkero bere inguruan sare ekonomiko eta sozial garrantzitsua sortu da. Erriberako Merkatuaren eraikina, horretaz gain, Europako merkatu estali handiena da, bere 10.000 metro karratuei esker. Erriberako Merkatua banatzaile txikien, dendari txikien eta baserritarren topalekua izan da, kontsumitzaileekin erlazio zuzena mantendu eta zaindu izan dute bertako saltzaile guzti hauek.

Orain gutxi berritu dute Erriberako Merkatua, 18 milloi eurotako inbertsio publikoa egin da bertan. Eraberritze lanak egiteaz gain, hala ere, Bilboko Udalak guztiz aldatu nahi du merkatuaren ohiko erabilera. Berriki egin dira publiko hutsik dauden espazioen erabilera eskuratzeko baldintzak eta, esan beharra dago, argi uzten dute zein den Udalaren apustua: merkatu elitista bat, inbertsore pribatu handiei bideratua eta turistei zuzendua. Hutsik dauden 1.500 metro karratuak hiru lotetan irten dira lehiaketara eta lote bat baino gehiago eskuratzea nahi duten enpresek balorazio positiboa jasoko dute. Eskatzen diren kanonak eta baldintza ekonomiko-finantzarioek ezinezko egiten dute ekimen ekonomiko txiki zein ertainen parte hartzea, horiexek direnean, hain zuzen, enplegua sortzen dutenak egun bizi dugun egoera ekonomikoan. Ekimen txiki edo ertain batek ezin du bete 14.200 eta 49.750 euro arteko urteroko kanona eta hilero 3.200 eta 8.700 euro bitarteko errenta ordaindu.

Baldintza pliegoen arabera, beharrezkoa da lehian sartzen diren enpresek esperientzia izatea “ekitaldetarako janari prestatuen banaketan”, “ekitaldien promozio eta kudeaketan” edo “elikagaien handizkako merkataritzan”. Azken baldintza honek, adibidez, posible egiten du supermerkatu bat zabaltzea eta eredu agroindustriala bultzatzea, gure hirian gero eta urriagoa den denda txikiak desagertaraziz. Denda txiki horiexek dira, hain justu, elikadura eskubide gisa zaintzen dutenak eta ez merkantzia gisa. Eredu agroindustrialak prezioak kontrolatzen ditu eta apenas betetzen ditu ekoizpen kostuak. Bien bitartean, azken kontsumitzaileak ordaindu beharreko prezioa exponentzialki biderkatzen da, etekina esku pribatuetan geratzen da eta merkatuak tradizionalki izan duen prezioa erregulatzeko funtzioa desagertu egiten da.

Joera hau Estatuko beste hiri batzuetan eman izan da: herritarren beharrak asetzen dituen merkatua albo batera geratu da eta horren ordez asialdirako gune eta turismora bideraturiko esparru bilakatu dira.

EHNE-Bizkaia, REAS Euskadi, EKE/FCV, EKA/OCUV eta UCE/EHKB erakundeek uste dugu Bilboko Udala aukera bat galtzen ari dela, beste behin. Aukera ezinhobea elikaduraren sektorean gertuko merkatu bat bultzatzeko, merkaturatzen bide laburretan oinarritua, banaketa sareak laburtuko dituena eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremanak indartuko dituena.

Bilboko Udalak elkartasunezko ekonomian oinarritutako ekimenak indartzeko aukera galtzen du, baita ere. Pertsonen eta euren inguruaren zerbitzura dagoen ekonomia bultzatzen duten ekimenak dira eta horretaz gain kontsumo arduratsua, justua eta ekologikoa indartzen dute.

Erriberako Merkatua berritu izana eta espazio berriak eskuragarri izatea hiriko kontsumo talde askorentzako aukera izango litzateke, Bizkaiko elikagaien salmenta zuzenerako eta promoziorako aukera, ekonomia solidarioan oinarritutako produktu zein zerbitzuen erakuslehioa, beste gauza batzuen artean.

Aukera bat da, azken finean, merkatu sozial bat bultzatzeko, kriterio etiko, ekologiko, demokratiko eta solidarioetan oinarritua. Gure lurreko produktuak balioan jarri eta Bilboko hiritarrak merkatuaren jabe izateko aukera, kontsumo lokal, gertukoa eta sostengarria eginez.

EHNE Bizkaia, REAS Euskadi, EKE/FCE, EKA/OCUV eta UCE/EHKB

 

 

Artículos Relacionados

----