Cambiando las reglas:
reparto justo de la riqueza
Arauak aldatzen:
aberastasunaren bidezko banaketa
Maiatzak 8-10 mayo
Pamplona Iruñea
Cambiando las reglas:
reparto justo de la riqueza
Arauak aldatzen:
aberastasunaren bidezko banaketa
Maiatzak 8-10 mayo
Pamplona Iruñea
IDEARIA 2026
Aurkezpena
Ardatz tematikoak
Egitaraua
Info erabilgarria
Kontaktua
Arauak aldatzen. Aberastasunaren bidezko banaketa
Ekonomia Sozial eta Solidarioa berriz elkartuko da IDEARIAren edizio berri batean. Bi urtez behin, ekonomia solidarioko enpresen, kolektiboen, mugimendu sozialen eta kontsumitzaileen artean sinergiak sortzeko funtsezko topaketa bilakatu da Idearia.
Ekonomia Solidarioaren Gutunaren sei printzipioei jarraiki, aurreko edizioetan ekitatea, jasangarritasuna, lankidetza eta lan duina izan dira eztabaidagai. XVII. edizio honetan aberastasunaren banaketa justua izango dugu ardatz.
Ekonomia Solidarioan aberastasuna komunitate batek epe labur, ertain eta luzean bere kideen beharrei erantzuteko duen gaitasuna baldintzatzen duten elementu material, sozial, kultural eta naturalen multzoa dela ulertzen dugu. Horrela, bidezko sorkuntza, banaketa eta kontserbazioa bizitzaren erreprodukziorako eta iraunkortasunerako beharrezko estrategia kolektibo bihurtzen da. Horrek esan nahi du diruaren erabilera eta balioa zentzuberritu behar direla oinarri komunitarioko ekonomia erreal baterako tresna izateko. Honek, gizarte ekitatibo, inklusibo eta autonomoak eraikitzeko aukera emango digu.
Maiatzaren 8tik 10era, Iruñera etorri eta Ekonomia Solidarioko gainerako pertsona eta entitateekin batera topaketa berri honetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
Laster zabalduko dugu programa eta aisialdirako eskaintzari buruzko informazio gehiago, baina garraioa eta ostatua ahalik eta azkarren erreserbatzea gomendatzen dizuegu.
Ardatz tematikoak
1
Desazkunderako Ekonomia Solidarioa, totum revolutum edo munduko logikoena?
2
Fiskalitatea, birbanaketa eta justizia soziala
3
Aberastasuna eskuratzeko arrakalak: genero, jatorri eta lurraldea
1
Desazkunderako Ekonomia Solidarioa, totum revolutum edo munduko logikoena?
2
Fiskalitatea, birbanaketa eta justizia soziala
3
Aberastasuna eskuratzeko arrakalak: genero, jatorri eta lurraldea
4
Kontsumo arduratsua: indibidualtasunetik kolektibora, pribilegiotik eskubidera
5
Publikoa hedatuz: Politika publikoen koprodukzioa ESStik
6
Beste lan politika: lana demokratizatu,
aberastasuna birbanatu, bizitzak sostengatu
4
Kontsumo arduratsua: indibidualtasunetik kolektibora, pribilegiotik eskubidera
5
Publikoa hedatuz: Politika publikoen koprodukzioa ESStik
6
Beste lan politika: lana demokratizatu,
aberastasuna birbanatu, bizitzak sostengatu
Egitaraua
Informazio erabilgarriak
Gomendatutako ostatuak
Ostatu-aukeraketa honetan, lehenik eta behin, Alde Zaharrean daudenak gomendatzen dizkizuegu, Ideariako jarduerak egingo diren guneetatik metro gutxira daudelako:
Pensión Escaray-Lozano
Kale Berria 24 1º Ezk. 31001 Iruñea
Tel. 948 227 825 / 678 583 030 esca24@gmail.com
Pensión Mendi
Navas de Tolosa kalea, 9, 31002 Iruñea,
948 22 52 97
Hostal Arriazu
Comedias kalea, 14, 31001 Iruñea
Telefonoa: 948 21 02 02
Hostal Bearan
San Nicolás kalea, 25
948 22 34 28
Hostal Navarra
Tutera kalea, 9, 31002 Iruñea
Telefonoa: 642 11 85 31
Beste ostatu hauek Alde Zaharretik kanpo daude, nahiz eta batzuk Ideariaren gunetatik oso gertu egon.
Alojamiento/pension Mayte
Pío XII etorbidea, 34, 31008 Iruñea
Telefonoa: 686 47 99 66
Pensión Leyre
Francisco Bergamin Kalea, 5, 31002 Iruñea
Telefonoa: 948 21 16 47
Ahola Hostel
Zangotza kalea, 2, 31003 Iruñea
Telefonoa: 948 15 33 67
Hostal Accella
Acella zeharkalea, 3, behea, 31008 Iruñea
Telefonoa: 948 26 10 00
IDEARIA 2026ko gunek
Iturrama Civivox
Hasiera ekitaldia
https://www.pamplonaescultura.es/eu/kokapenak/iturramako-civivoxa/
Kondestable jauregia
Ardatzetako gunea
https://www.pamplonaescultura.es/places/civivox-condestable/
Txalaparta
Ardatzetako gunea
http://txalaparta.eus/
Katakrak
Ardatzetako gunea eta larunbateko bazkarirako
https://katakrak.net/
Geltoki
Idearia 26ko itxiera ekitaldirako gunea
https://www.geltoki.red/eu/
Deskontuak Ideariara RENFErekin joanez gero:
Txartelak www.renfe.com bidez erosterakoan % 10ko deskontua egin ahal izateko:
1.- Nahi duzuen trena aukeratu, dauden aukeretako edozeinetan (Oinarrizkoa, Aukeratu, Aukeratu Konfort eta Prémiun).
2- Tarifen goitibeherako zerrendan, hautatu kongresu/ekitaldien tarifa.
3- Sartu baimen-zenbakia (102606926) “Baimen-zenbakia” laukian
Deskontua 2026/05/06tik 2026/05/12ra Iruñera edo Iruñetik egiten diren bidaietarako da.



