REAS Euskadi

 

REAS Euskadi

 

REAS Euskadi-k Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia solidarioa eta enpresa solidarioen sendotze eta aurrezagutzaren alde lan egiten du, arlo ekonomikoan alternatiba eraldatzaileak sortzen dituzten esperientzien eta baliabideen bultzada sustatuz.REAS Euskadi, 1997an jaiotako eta gaur egun 74 entitate biltzen dituen sarea da. Bere xedea ekonomia solidarioa garatzea da, ekonomiaren alderdi ezberdinak (ekoizpena, finantziazioa, merkataritza, kontsumoa) garapen pertsonala eta komunitarioaren zerbitzura dauden bitartekari gisa – eta ez helburu gisa - aldarrikatuz. Horrela, indarrean dagoen modelo ekonomikoaren alternatiba bezala aurkezten da, gizarte eraldaketarako eta justiziarako tresna gisa, garapen jasangarria eta parte-hartzailea bultzatuz.

Ekonomia solidarioaren barne daude, Ekonomia Solidarioaren Gutunean jasotako sei printzipioekin bat datozen iniziatiba guztiak:

 

printzipioak

REAS Euskadik lan-ildo ezberdinak garatzen ditu:

  • Herritarren sentsibilizazioa eta ESSaren sustapena.
  • Barne eta kanpo ESS prestakuntza.
  • Enpresa solidarioak sortzeko laguntza zerbitzuak.
  • Ikerkuntza eta argitalpenen lantzea.
  • Merkaturatze, hedapen eta beste zerbitzuetarako laguntza, merkatu sozialaren eraketarako.
  • Auditoria Sozialerako tresnen sorrera eta ezarpena.
  • Finantza etikoen babesa eta hedapena.
  • Erosketa publiko arduratsuaren sustapena eta gizarte klausulen garapena kontratazio publiko prozesuetan.
  • ESSko politika publikoen sustapena.
  • Harremanak beste erakundeekin, herritar mugimendu eta sareekin, unibertsitate eta ikerketa zentroekin, komunikabideekin, etab