{"id":13301,"date":"2015-05-11T00:00:00","date_gmt":"2015-05-11T09:16:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/"},"modified":"2021-03-22T14:13:52","modified_gmt":"2021-03-22T13:13:52","slug":"reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/","title":{"rendered":"Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua"},"content":{"rendered":"<p><span>Jaioberria den harra da LKXT Koop, hegan egin nahi duen tximeleta bilakatzeko asmoz ari dira, baina, bertan lanean. Lokala txukun atondu eta lanean dira dagoeneko, ekonomia sozial eta eraldatzailea Bidasoako bailaran ere zabaltzeko. Izan ere, Lakaxita gaztetxea heldu bihurtu da eta Olatukoopen mugimenduaren nodo bihurtu dute.<\/span><\/p>\n<p> <!--break--><!--break--><\/p>\n<p>Hamar urte dira Lakaxita okupatu eta Irungo gazteen topagune bihurtu zutenetik. Eraikina atondu, kolorez tindatu eta kontzertu, hitzaldi, jaialdi, topaketa eta bazkari sorta ederra eskaini dituzte geroztik. Gazteak zituen jomuga hasieran, gaztetxea izateko bokazioz jaio baitzen. Ordulariko orratzen mugimendu geldiezinaren ondorioz, alabaina, esperientziaren zakua bete ahala zahartzen joan da Lakaxita, baita eraikina okupatu zuen lehen gazte belaunaldi hura ere.<\/p>\n<p>Mikel Valero eta Miren Lanz belaunaldi hartako gazteak dira eta haiek eman digute hamarkada honetan Lakaxitak izan duen bilakaeraren berri. \u00abHastapenean aisialdia eta kultura librearen inguruan aritzen ginen, beti autogestioan oinarrituta. Gu orduan gazteagoak ginen, ikasleak gehienak, eta aisialdia antolatzeko beharra genuen orduan\u00bb, ekarri du gogora Valerok.<\/p>\n<p>Aisialdiaz gozatzeaz gainera, ikasi ere asko ikasi dute hamar urte hauetan antolatutako trebakuntza eta ikastaroetan, eta horrek eragin zuzena izan du norberak ibilitako bidean. Izan ere, Lakaxita okupatu zuten gazte horietako batzuk autogestioan oinarritutako proiektu berezituak sortzen joan ziren, Barealaia eta Aldatsa Baratza kooperatibak edota software askean espezializatutako hack-lab bat adibidez. Norbanakoek modu isolatuan sortutako alternatiba ekonomiko horiek modu naturalean Lakaxita gaztetxea izan dute abiapuntu eta topagune.<\/p>\n<p>\u00abGure bizitza osoa autogestioan eta balore askatzaileetan oinarritu nahi genuen Gazteak Bizirik-en \u2013Lakaxita okupatu aurreko gazte mugimenduan\u2013 genbiltzanean eta horretan ari gara. Aisialdia eta kultura lantzetik, naturalki, beste alor batzuetara, lan munduari begira edota haurren zaintzara begira jarri gara. Badakigu gure adinarekin zerikusia ere baduela, baina, finean, gure bizitza beste modu batean kudeatu asmotan gabiltza\u00bb, diote irribarrea ahoan.<\/p>\n<p>Aisialdi autogestionatutik ekonomia autogestionatutako garapen horretan Hiritik At! elkartea osatzen dute Lanzek eta Valerok, beste lau kiderekin batera. Bi urte dira gizartegintzarako gogoa lurralde antolaketarekin josiz Hiritik At! elkartea harilkatu zutela, iaz, baina, proiekturentzako egoitza bilatzen ari zirela otu zitzaien ideia: \u00abZergatik ez dugu Lakaxitan bertan inbertitzen Hiritik At! elkartearen lokalaren alokairuan xahutu beharreko dirua?\u00bb. Esan eta ordura arte biltegi moduan erabiltzen zen Lakaxitako bigarren solairua atontzeko lanak hasi zituzten. Margo berriaren usaina darien bi gela daude une honetan; bulego itxura du lehenak, eta zabalagoa den bestea trebakuntza ala talde bilerak egiteko egokituta dago.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\"><strong>Olatukoopen nodo<\/strong><\/p>\n<p>Ibilbide guztietan bezala, maldak ere aurkitu dituzte Hiritik At!-eko kideek, euren buruetan burrunban aritutako zalantza eta kontraesanak, adibidez. \u00abGure elkartearentzako lokala behar genuen, baina ez genuen Lakaxita pribatizatu eta gure kasa erabili nahi\u00bb, azaldu du Lanzek.<\/p>\n<p>Kontraesanen itsasoan igeri ari zirela Olatukoop mugimenduaren olatua hartu zuten. Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatu eta hedatzeko jaio zen Olatukoop orain hiru urte. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoaren bidez ondare komunari ekarpena egitea ditu helburu sare honek, eta bide horretan ibiltzen diren enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibak elkartzea asmo. Hiritik At! bertan kateatu zen sarea ezagutu eta berehala, eta Lakaxitako egoitza Olatukoopeko nodo bihurtzea erabaki zuten, euren lokaltxoa ekimen ekonomiko berriak sustatzeko gune bihurtuz.<\/p>\n<p>Gunea estreinatu berri dute eta poliki-poliki bizitza ematen ari dira. Hiritik At!-eko kideek ordenagailuak, kafe makina eta loreak ipini dituzte, eguneroko lana gozoago egin eta euren lan proiektua garatzeko asmoz hurbiltzen direnei harrera beroa egiteko. Euren kasa ez badatoz, haiek erakartzeko ahalegina ere egiteko asmoa dute Lanzek eta Valerok.<\/p>\n<p>\u00abEspazioa Olatukoop sareko gainontzeko kooperatiba eta eragileekin partekatu nahi dugu. Bostok argazkilaritza elkartea dago adibidez Irunen, baita Sorginetxe ala Talaios kooperatiba Oarsoaldean ere\u00bb, ekarri dute gogora. Haientzat guztientzat lanerako gunea izan nahi du LKXT Koop-ek.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\"><strong>Hasiberriak ahaldundu<\/strong><\/p>\n<p>Oraindik sortu ez baina ekintzaileen buruetan bueltaka dabiltzan egitasmo horiek ere sustatzen lagundu nahi du LKXT Koop-ek. Izan ere, Olatukoopen filosofia ere bada elkarri laguntzea eta hasiberriak ahalduntzea. \u00abGure sarean badira kontabilitate alorrean adituak direnak, ala komunikazioan, edo kudeaketan&#8230; Uneren batean beharra ikusiz gero, gure eskualdeko egitasmoek aurrera egin dezaten beharrezkoak diren ikastaro, tailer ala aholkularitza saioak antolatuko ditugu gure egoitzan. Hala, Olatukoopen metatutako jakintzak eskualde honetan partekatuko ditugu\u00bb, azaldu du Valerok.<\/p>\n<p>Eraikinaren hormak gainditzeko bokazioa duen arren, LKXT Koop-ek Lakaxitan bertan eragina izango duela ziur da Valero: \u00abKooperatiben alde egindako pausu honek Lakaxitaren beraren barne funtzionamendua berriz ere hausnartzera eraman gaitu eta hainbat ideia ere atera dira, barrako gestioa kooperatiba moduan eramatea ala garagardoa gure kasa egiten hastea, adibidez\u00bb. Egun asmoak besterik ez dira horiek guztiak, baina Lakaxita gazteen etxea izatetik era eta adin guztietako pertsonen gune izatera igaro dela errealitatea da dagoeneko.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.naiz.eus\/media\/asset_publics\/resources\/000\/176\/086\/original\/pd18_osona.jpg?1431075678\" alt=\"\" width=\"252\" height=\"328\"><\/p>\n<p class=\"art_intra_title\"><strong>Hiritik at!, gizartegintza helburu gaitasun teknikoz ehundutako egitasmoa<\/strong><\/p>\n<p>Langabeziaren basamortuan oasi bila abiatu baino, euren esperientzia militantea eta gaitasun teknikoak uztartu eta Hiritiak At! osatu zuten orain bi urte hainbat gaztek. Gizarte mugimenduetatik zetozen eta ikasketak bukatuta zituzten sei gaztek abiatu zuten abentura, hiru arkitekto, bi ingeniari eta geografo batek zehazki. Denen artean eta praktikaren bidez, lurralde antolaketaren eta jendartearen arteko harremana eralda daitekeela frogatzeko asmo sendoz.<\/p>\n<p>Krisiak kolpatutako ohiko lan mundutik aldendu eta euren alternatiba osatu dute alde teknikoa eta ikuspuntu soziala batuz. Lanzek gogoan du egitasmoaren hasiera: \u00abBilerak besterik ez genituen egiten orduan, zer izan nahi genuen definitu asmoz. Azkenean modu militantean ondo egiten genuen hori modu profesionalean egiten hastea erabaki genuen\u00bb. Proiektu eta egitasmoei ez zieten beldur, izan ere, batzuk Irungo Bilgune Feministaren baitan eta beste batzuk arkitektura ikasleen bilgune izan zen Etxegorrirekin hainbat lan eginak zituzten jada. Lehen aukera profesionala 2014. urte hasieran sortu zen. \u00abLekeitioko Udalak kontratatu gintuen, XX. mendean eraikitako eta herrigune erdian dagoen Abaroa jauregiari zein erabilpen eman erabakitzeko prozesuan laguntzeko\u00bb, ekarri du gogora Lanzek. Gogoz bertaratu ziren Bizkaiko kostaldera eta deus egin aurretik herrian zein iritzi zegoen ezagutzeko parte hartze prozesu bat baino, ahalduntze prozesu bat jarri zuten abian. \u00abParte hartzea oso modan jarri da, baina antzuak diren parte hartze ekimenak badaude. Ariketa sakona eta benetakoa egiten saiatu ginen, eta, zer egin nahi zen erabakitzeaz gain, ondorengo kudeaketa ere parte hartzaileen esku egotea bilatu dugu\u00bb, azaldu du Valerok.<\/p>\n<p>Abaroa kutur sorkuntzarako espazioa bihurtzea erabaki zuten prozesuan, eta gazteek herrian lan egiteko dituzten trabei irtenbidea emateko sorkuntza oinarritutako enpresen haztegi bihurtu nahiko lukete etorkizunean. Era berean, Abaroako azken solairua aterpetxe bihurtzea ere aurreikusi dute.<\/p>\n<p>Pozarren egin zuten Lekeitioko ahalduntze prozesua eta orain Hondarribian dabiltza lanean, bertako nekazaritzako ustiaketen eta baserrien errolda egiten. Valerok azaldu moduan, \u00abgerriko agroekologiko baten gaineko proposamen zabalagoa\u00bb egin zuten hasiera batean \u00abhiriei muga fisikoa jarri eta tokian tokiko kontsumoa eta lehen sektorea sustatzeko asmoz\u00bb. Oraingoz, baina, lurren katalogo horrekin dabiltza.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.naiz.eus\/eu\/hemeroteca\/gaur8\/editions\/gaur_2015-05-09\/hemeroteca_articles\/ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\">GARA<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jaioberria den harra da LKXT Koop, hegan egin nahi duen tximeleta bilakatzeko asmoz ari dira, baina, bertan lanean. Lokala txukun atondu eta lanean dira dagoeneko, ekonomia sozial eta eraldatzailea Bidasoako bailaran ere zabaltzeko. Izan ere, Lakaxita gaztetxea heldu bihurtu da eta Olatukoopen mugimenduaren nodo bihurtu dute. Hamar urte dira Lakaxita okupatu eta Irungo gazteen topagune [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":23114,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","_relevanssi_hide_post":"","_relevanssi_hide_content":"","_relevanssi_pin_for_all":"","_relevanssi_pin_keywords":"","_relevanssi_unpin_keywords":"","_relevanssi_related_keywords":"","_relevanssi_related_include_ids":"","_relevanssi_related_exclude_ids":"","_relevanssi_related_no_append":"","_relevanssi_related_not_related":"","_relevanssi_related_posts":"","_relevanssi_noindex_reason":"","footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"tematicas":[],"territorios":[1069],"destacar_noticias":[],"class_list":["post-13301","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","territorios-euskadi"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua - economiasolidaria.org<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua - economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jaioberria den harra da LKXT Koop, hegan egin nahi duen tximeleta bilakatzeko asmoz ari dira, baina, bertan lanean. Lokala txukun atondu eta lanean dira dagoeneko, ekonomia sozial eta eraldatzailea Bidasoako bailaran ere zabaltzeko. Izan ere, Lakaxita gaztetxea heldu bihurtu da eta Olatukoopen mugimenduaren nodo bihurtu dute. Hamar urte dira Lakaxita okupatu eta Irungo gazteen topagune [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2021-03-22T13:13:52+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/130%20olatukoop.jpg.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"150\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"150\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Reas_Red\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\\\/\",\"name\":\"Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua - economiasolidaria.org\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/130 olatukoop.jpg.jpg\",\"datePublished\":\"2015-05-11T09:16:56+00:00\",\"dateModified\":\"2021-03-22T13:13:52+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/130 olatukoop.jpg.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/130 olatukoop.jpg.jpg\",\"width\":\"150\",\"height\":\"150\",\"caption\":\"Olatukoop\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noticias\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/\",\"name\":\"economiasolidaria.org\",\"description\":\"El portal de la Econom\u00eda Solidaria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua - economiasolidaria.org","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua - economiasolidaria.org","og_description":"Jaioberria den harra da LKXT Koop, hegan egin nahi duen tximeleta bilakatzeko asmoz ari dira, baina, bertan lanean. Lokala txukun atondu eta lanean dira dagoeneko, ekonomia sozial eta eraldatzailea Bidasoako bailaran ere zabaltzeko. Izan ere, Lakaxita gaztetxea heldu bihurtu da eta Olatukoopen mugimenduaren nodo bihurtu dute. Hamar urte dira Lakaxita okupatu eta Irungo gazteen topagune [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/","og_site_name":"economiasolidaria.org","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405","article_modified_time":"2021-03-22T13:13:52+00:00","og_image":[{"width":150,"height":150,"url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/130 olatukoop.jpg.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@Reas_Red","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/","name":"Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua - economiasolidaria.org","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/130 olatukoop.jpg.jpg","datePublished":"2015-05-11T09:16:56+00:00","dateModified":"2021-03-22T13:13:52+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/130 olatukoop.jpg.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/130 olatukoop.jpg.jpg","width":"150","height":"150","caption":"Olatukoop"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/reas-euskadi-noticias-ekonomia-eraldatzailerako-bidasoaldeko-gune-autogestionatua\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noticias","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Ekonomia eraldatzailerako Bidasoaldeko gune autogestionatua"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/","name":"economiasolidaria.org","description":"El portal de la Econom\u00eda Solidaria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13301","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13301"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13301\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23114"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13301"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13301"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13301"},{"taxonomy":"tematicas","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tematicas?post=13301"},{"taxonomy":"territorios","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/territorios?post=13301"},{"taxonomy":"destacar_noticias","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/destacar_noticias?post=13301"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}