{"id":15267,"date":"2018-06-29T00:00:00","date_gmt":"2018-06-29T06:39:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/"},"modified":"2020-10-21T19:30:52","modified_gmt":"2020-10-21T18:30:52","slug":"elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/","title":{"rendered":"Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa"},"content":{"rendered":"<p>Administrazio publiko, norbanako, familia, ekoizle&#8230; Elikadura modu berriak sustatzea guztion ardura dela defendatu zuten Azpeitian entzungai egon diren hitzaldietan. Eskoletako jangela kolektiboen eta azoken eraberritze esperientziak plazaratu zituzten.<\/p>\n<p>Inork gizartea aldatu nahi badu, aukera ezin hobea du egunero hiru aldiz: gosaltzerakoan, bazkaltzerakoan eta afaltzerakoan\u00bb. Vandana Shivaren esaldiak apaintzen zuen Elikagunearen afixa. Azpeitiko Soreasu antzokiak jaso zuen EHUko Udako Ikastaroen baitan aurtengo edizioak antolatu duen bigarren ekintza. \u201cElikadura jasangarri batetaruntz, landa eremuko elikagaien kontsumoa eta eskaera\u201d izenburupean, goizean goizetik hasi ziren hitzaldiok eta arratsaldean jendearen arreta bereganatu zuten udalerri mailako elikadura politikekin lotutako esperientziek. Esperientzia errealak izanik, identifikatzea askoz errazagoa izan zen, administrazio publikoek lehen sektorearen sustapenerako garatutako politikak ezinbestekotzat jotzen baitituzte askok eta askok.&nbsp;<\/p>\n<p>Jada gutxi dago esateko \u2013eta era berean kontzientziatzeko asko geratzen da oraindik\u2013 eskoletako jangelen funtzionamenduaren inguruan. Nonahi entzun daitezke kexak, izan bertako arduradun lanak egiten dituztenek ikusitakoak edo izan haurrengandik zuzenean entzundako esperientziak. Baina nori dagokio erantzukizuna haurren edo gizarte baten elikaduraz mintzo garenean? Gobernuari? Horra hor galdera Juan Mari Totorika nekazari ingeniariak \u2013Urkiola eta Lea-Artibaiko landa garapeneko elkarteetako teknikaria 1989tik\u2013 bota zuena bere aurkezpenari hasiera emateko.&nbsp;<\/p>\n<p>Azaldu zuen 2000. urtean erabaki zuela Lakuak eskola publikoetako jangela kolektibo horiek modu homogeneizatu batean kudeatzea. \u00abOrdura arte eskola bakoitzean zegoen boluntariotza gainditzeko, zerbitzuak homogeneizatzeko, baliabide publikoak hobeto kudeatzeko eta kalitatezko zerbitzu lehiakorra lortzeko\u00bb izan ziren orduan agintariek jarri zituzten arrazoiak. Izan ere, eskola batzuetan kalitatea bazegoen ere, beste batzuetan urritasuna zen nagusi.&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abInoiz ez zuten aipatu elikaduraren afera, kudeaketa eta ekonomia izan zituzten ardatz\u00bb, ohartarazi zuen Totorikak. Modu berean gogoratuz, 1948. urteko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluan elikadura aipatzen dela, hala nola 1959. urteko Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 4. atalean ere elikadura eskubide moduan azaltzen dela.&nbsp;<\/p>\n<p>Duela hemezortzi urte ezarritako kudeaketak bere horretan jarraitzen duela adierazi zuen, eta hori horrela, elikagaien kalitateak beherantz egin duela. \u00abKudeatzaileek defendatzen dute urte hauetan guztietan ez dela arazorik suertatu, adibidez, intoxikazioen kasurik ez dutela sumatu diote\u00bb, jakinarazi zuen Totorikak, baina hori gutxieneko baldintza bat izan behar dela gaineratu zuen.&nbsp;<\/p>\n<h5>Heziketa modu bat<\/h5>\n<p>Positibotzat jo zituen azken boladan gurasoen aldetik sortzen diren kexak eta elikadura osasuntsu eta tokian tokikoaren alde eratu dituzten plataformak. Elikadura on bat eramateko erantzuleak esparru guztietako aktoreak direla defendatzen baitu Totorikak. Kontziente da askotan prezioak baldintzatu dezakeela aukeraketa, baina ezagutza falta izan daitekeela ere adierazi zuen. Esaterako, segidan Ibon Goitia lankideak&nbsp;\u2013polimeroen ingeniaria\u2013 azaldu zuenez, Markina-Xemeingo Bekobenta eskolan martxan jarritako proiektutik ateratako datuei erreparatuz gero, lehengaien kostua eguneko eta umeko \u2013bertako produktuekin apustu sendoa eginez\u2013 1,80 euro inguruan dago. \u00abEurest eta Auzolagun catering zerbitzuen lehengaiak, batez beste, 1,43 euro eta 1,89 euroan kokatzen dira\u00bb, zehaztu zuen, bi ereduen arteko aldea ez dela handia ikusarazteko.&nbsp;<\/p>\n<p>Markina-Xemeingo eskolan abiatutako proiektu pilotua beste hiru lekutara ere zabaldu da: Mungia, Urdu\u00f1a eta Gernika. 2000. urtean Lakuak inposatutako kudeaketatik bi eskola bakarrik geratu ziren salbuetsita. 2008an gehiago baziren ere, borroka hura Larrabetzuk eta Altzagak bakarrik gainditu zuten. Lea-Artibaiko udalerriko ikastetxearen kasuan, urtebeteren inguruan egin zuten egoeraren azterketa eta proiektuaren inplantazioa, eta Totorikak esan zuenaren arabera, matrikulazioetan gorakada sumatu dute: \u00abArrazoietako bat jangelaren afera izan daitekeelakoan gaude\u00bb.&nbsp;<\/p>\n<p>Haurrentzako heziketa fase bat moduan ikusi behar delakoan daude, tokian tokiko produktuak, kalitatezkoak eta garai bakoitzari dagozkion lehengaiak jaten dituztelako. \u00abOndarroako portuan zuzenean porturatzen den arrainarekin prestatzen dute janaria, eta badago aldea umeen onarpenean; askoz gusturago jaten dute\u00bb, jarri zuen adibide moduan Goitiak.<\/p>\n<p>Heziketa, baina, ez da mugatu behar haurrengana \u2013nahiz eta horiek izan etorkizuneko kontsumitzaile potentzialak\u2013. Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Zerbitzu Orokorretako zinegotziak baieztatu zuen Azpeitian eraberritutako Azoka Plazak helduengan ere izan duela eragina. \u00abAzokara joan eta elikagai konkretu bat ez dagoela ikustean, jakin-mina sortu eta sentsibilizazioa sortzen da ekoizlearekiko\u00bb, adierazi zuen.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<h5>Elikagunea<\/h5>\n<p>Azoka Plazak berak badu bere historia Azpeitian eta azken eraberritzearekin hasierako mugimendua sumatzen du zinegotziak. 1902. urtean eraiki zen, eta azken urteetan gainbehera jo zuenez, zerbait egin behar zela ikusi zuten Udalean. Bestalde, krisiak herria gogor jo izanak ere bultzatu zuen ekonomiaren sustapenerako irtenbide bila hastera. Eta irtenbideen artean aurkitzen zen lehen sektorearen sustapena.&nbsp;<\/p>\n<p>Parte-hartzean oinarritutako proiektua eraiki zuten, eragile nagusiekin eztabaidatu ostean. \u00abZer-nolako ekonomia nahi da?\u00bb, izan zen funtsezko galdera. \u00abBertakoa eta balio erantsi batzuk dituena gailendu zen; hau da, ingurumenarekin errespetua duena, genero ikuspegitik eratua, eta abar\u00bb, azaldu zuen zinegotziak.<\/p>\n<p>Eta zer da bertakoa azpeitiarrentzat? Bada, 150 kilometroko erradioan ekoitzitako produktuak, Euskal Herrian ekoitziak, alegia. Ezaugarri horiexekin asteartero \u2013goizetan\u2013 eta ostiralero \u2013arratsaldetan\u2013 dituzte eskura bertako produktuak eta ekoizleekin harremanetan jarraitzeko aukera \u2013baserritar gutxiren batzuk egunero bertaratzen dira\u2013. \u00abUrte hasiera haietako mugimendua ez bada ere, sortzen da burrunba\u00bb, ziurtatu zuen.&nbsp;<\/p>\n<p>Baina, horrez gain, badu sekreturik antzinako Plaza Berduran kokatzen den eraikinak. Elikagunea dago bertan. Saltoki baten itxura du, eta saltokiaren funtzioa du, alajaina. \u00abBaina saltokitik harago\u00bb doalakoan dago Labaka. Hasiera batean azokak baino ordutegi zabalagoa ezarriz, beste joera bat duen jendea erakartzeko sortutako saltokia zen; normalean azokara joaten ez direnak ere tokian tokiko produktuetara eta garaian garaikoetara hurbiltzeko.&nbsp;<\/p>\n<p>Gaur-gaurkoz, aldiz, elementu ezberdinen bateratasuna eratu da. \u00abKontsumorako bidea eta formaziorako aukera ematen du, guretzat sustapenerako tresna bilakatu da\u00bb. Garrantzitsuena, ordea, baserritarren ekoizpenen hazkundean dago. \u00abBertakoa kontsumitzeko apustua egin dute herritarrek eta, gainera, belaunaldi berriak ekoizle modura hasi dira, kooperatiba baten bitartez\u00bb. Lehen sektoreko zikloaren parte gara guztiok.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h5>El Parlamento de Soberan\u00eda Alimentaria de Nafarroa<\/h5>\n<p>En la misma jornada, y en el mismo apartado de las pol\u00edticas alimentarias p\u00fablicas, Jaxinto G. Viniegra puso sobre la mesa el Parlamento de Soberan\u00eda Alimentaria que lograron formar hace ya dos a\u00f1os. Con cierto entusiasmo, detall\u00f3 el proceso mediante el cual consagraron cuatro mesas estables para debatir. \u00abDe esas cuatro, la que m\u00e1s activa est\u00e1 es la de la compra p\u00fablica\u00bb.&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abEntramos al Parlamento el 16 de febrero de 2016\u00bb, detall\u00f3 Viniegra, y pudieron alzar su voz varios grupos y asociaciones, as\u00ed como productores. Aproximadamente participaron 200 personas y seg\u00fan el miembro de la Fundaci\u00f3n Mundubat, fue un proceso transversal: \u00abFue como una partida de billar, en la que el golpe de una bola es capaz de crear sinergias e interacciones\u00bb.<\/p>\n<p>El cambio en el Gobierno de Nafarroa fue fundamental para abrir las puertas de las instituciones y Viniegra agradeci\u00f3 incesantemente la participaci\u00f3n activa de los pol\u00edticos, puesto que han logrado abrir las puertas de m\u00e1s de diez ayuntamientos. Destac\u00f3 la nueva Ley Foral de Contrataci\u00f3n de Compra P\u00fablica y subray\u00f3 que han logrado abastecer a ni\u00f1os de diez escuelas infantiles en la merindad de Iru\u00f1ea mediante la soberan\u00eda alimentaria. A.U.A.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Administrazio publiko, norbanako, familia, ekoizle&#8230; Elikadura modu berriak sustatzea guztion ardura dela defendatu zuten Azpeitian entzungai egon diren hitzaldietan. Eskoletako jangela kolektiboen eta azoken eraberritze esperientziak plazaratu zituzten. Inork gizartea aldatu nahi badu, aukera ezin hobea du egunero hiru aldiz: gosaltzerakoan, bazkaltzerakoan eta afaltzerakoan\u00bb. Vandana Shivaren esaldiak apaintzen zuen Elikagunearen afixa. Azpeitiko Soreasu antzokiak jaso [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":24666,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","_relevanssi_hide_post":"","_relevanssi_hide_content":"","_relevanssi_pin_for_all":"","_relevanssi_pin_keywords":"","_relevanssi_unpin_keywords":"","_relevanssi_related_keywords":"","_relevanssi_related_include_ids":"","_relevanssi_related_exclude_ids":"","_relevanssi_related_no_append":"","_relevanssi_related_not_related":"","_relevanssi_related_posts":"","_relevanssi_noindex_reason":"","footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"tematicas":[1055],"territorios":[840],"destacar_noticias":[],"class_list":["post-15267","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","tematicas-politicas-publicas-eu","territorios-euskadi"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Administrazio publiko, norbanako, familia, ekoizle&#8230; Elikadura modu berriak sustatzea guztion ardura dela defendatu zuten Azpeitian entzungai egon diren hitzaldietan. Eskoletako jangela kolektiboen eta azoken eraberritze esperientziak plazaratu zituzten. Inork gizartea aldatu nahi badu, aukera ezin hobea du egunero hiru aldiz: gosaltzerakoan, bazkaltzerakoan eta afaltzerakoan\u00bb. Vandana Shivaren esaldiak apaintzen zuen Elikagunearen afixa. Azpeitiko Soreasu antzokiak jaso [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2020-10-21T18:30:52+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/109%20elikadura.jpg.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"150\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"150\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Reas_Red\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\\\/\",\"name\":\"Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/109 elikadura.jpg.jpg\",\"datePublished\":\"2018-06-29T06:39:32+00:00\",\"dateModified\":\"2020-10-21T18:30:52+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/109 elikadura.jpg.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/109 elikadura.jpg.jpg\",\"width\":\"150\",\"height\":\"150\",\"caption\":\"elikadura\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noticias\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/\",\"name\":\"economiasolidaria.org\",\"description\":\"El portal de la Econom\u00eda Solidaria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa","og_description":"Administrazio publiko, norbanako, familia, ekoizle&#8230; Elikadura modu berriak sustatzea guztion ardura dela defendatu zuten Azpeitian entzungai egon diren hitzaldietan. Eskoletako jangela kolektiboen eta azoken eraberritze esperientziak plazaratu zituzten. Inork gizartea aldatu nahi badu, aukera ezin hobea du egunero hiru aldiz: gosaltzerakoan, bazkaltzerakoan eta afaltzerakoan\u00bb. Vandana Shivaren esaldiak apaintzen zuen Elikagunearen afixa. Azpeitiko Soreasu antzokiak jaso [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/","og_site_name":"economiasolidaria.org","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405","article_modified_time":"2020-10-21T18:30:52+00:00","og_image":[{"width":150,"height":150,"url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/109 elikadura.jpg.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@Reas_Red","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/","name":"Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/109 elikadura.jpg.jpg","datePublished":"2018-06-29T06:39:32+00:00","dateModified":"2020-10-21T18:30:52+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/109 elikadura.jpg.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/109 elikadura.jpg.jpg","width":"150","height":"150","caption":"elikadura"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elikaduran-bakoitzak-badu-bere-egitekoa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noticias","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Elikaduran, bakoitzak badu bere egitekoa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/","name":"economiasolidaria.org","description":"El portal de la Econom\u00eda Solidaria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15267","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15267"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15267\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24666"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15267"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15267"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15267"},{"taxonomy":"tematicas","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tematicas?post=15267"},{"taxonomy":"territorios","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/territorios?post=15267"},{"taxonomy":"destacar_noticias","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/destacar_noticias?post=15267"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}