{"id":15279,"date":"2019-02-28T00:00:00","date_gmt":"2019-02-28T07:40:35","guid":{"rendered":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/"},"modified":"2020-10-21T19:32:42","modified_gmt":"2020-10-21T18:32:42","slug":"elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/","title":{"rendered":"Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen"},"content":{"rendered":"<p>\u00abPrintzipio politak dituen proiektu batean parte hartzeko nago hemen\u00bb, arrazoitu du ortuarekin lotura esturik ez duen markinarrak. Auzolanak \u00abindartsu\u00bb egiten dituelako dago Etxaldeko Emakumeak elkarteko Sonia. Agroekofeminismoaren bidez \u00abekoizpena eraldatu\u00bb nahi dute, merkatu \u00abmasiboaren\u00bb aurrean.<\/p>\n<p>\u00abEgun osoko edo bi eguneko lana aurreztu diogu ordu erdian\u00bb. Nolabaiteko harriduraz esan du laborari batek, aurretiaz berotegi barneko lurra nola zegoen ikusita. Baina egiari zor, hain justu, horretarako hurbildu dira emakume laborariak Vaneren ortua txukuntzera. Igande goiz batean, 9.30erako, 24 emakume batu dira Zamudioko eskolaren atzean dagoen lursailean, helburu argiarekin: kide bati laguntzea, honek dakarren guztiarekin. Vanek eta bere lur zein berotegiek ez ezik, guztiek irabazi baitute.<\/p>\n<p>Elkarlana bere osotasunean bistaratzeko aukera dago. Vane berez Molins de Reikoa da, duela 12 urte heldu zen Bilbora, zerbait ezberdinaren bila eta azkenean, Zamudioko lursail batean laborari gisa dabil. Kortezubin adiskide batekin hasi, Zamudiora pasa \u2013lursaila lagun baten amak utzi zien, probetxuzko zerbait egin eta ezerezean ez uzteko\u2013 eta orain bera bakarrik ari da lurra lantzen. Aurretiaz zuten berotegiari beste bi atxiki zizkion, eta \u00abgogorra da bakarrik aritzea; lau lagunek lagunduz gero, segituan igartzen da hobekuntza\u00bb, azaldu du aurkezpenean. Urduritasun punttu batekin aritu da lantalde anitzaren aurrean, eta elikagaien ekoizpenean arreta jartzearekin, beraien zaintzaz ahazten ari ote diren ere itaundu du.<\/p>\n<p>Zeberio, Fruiz, Igorre, Muxika, Donibane Garazi, Donostia, Larrabetzu, Berango, Amoroto, Areatza, Bilbo, Abadi\u00f1o eta segur aski ahazten ditudan beste hainbat txokotako emakumeak \u2013baserritar zein laborariak\u2013 elkartu dira \u201cBaratzenea\u201d proiektuan, euriari eta haize bortitzari aurre eginez. Loiuko laborari baten berotegian gaueko ekaitzak eginiko triskantza konpontzera ere joan ziren horietariko hiru. 2017an hasi ziren auzolanekin Etxaldeko Emakumeak eta hau laugarrena izan da: \u00abJendetsuena. Aurrekoetan, batez beste, 10-12 lagun bertaratu ginen\u00bb.<\/p>\n<p>Sarea ere askotarikoagoa izan da. Batzuek beren aurreneko aldia dela adierazi dute \u2013\u00abkaletarra naiz\u00bb, dio batek\u2013 edo aurreko auzolanetara bertaratzerik ez zutela izan. Guztientzat dago tokia, eta guztien aholkuak dira ongietorriak. Sustraiak catering kooperatiba, Bizilur edo Basortu bezalako elkarteen ordezkariak ere hortxe daude, eta euskaraz gain, hizkuntza katalana ere entzun daiteke.<\/p>\n<h4>Balio neurtezinak<\/h4>\n<p>Roser, Calafekoa (Bartzelona), Sustraiak catering kooperatibako sortzaile eta kide da. Janari begetarianoa eskaintzen dute, unibertsitate, ekitaldi edota herri bazkari txikietan. Elikadura burujabetza eta iraunkortasuna oinarri, inguruko ekoizleak dira hornitzaileak \u2013Vane, esaterako\u2013. Jateko gehiena Bizkaiko laborariena da, zerealak Nafarroa edo Arabakoak, pasta artisaua Muskizeko Txaramela ekoizlearena eta kanpotik erosten dutena arroza edo soja bezalako produktuak bakarrik dira, betiere elikadura burujabetzarekin bat egiten duten ekoizleak direla kontuan hartuta.<\/p>\n<p>Igorren bizi da eta duela zortzi urte iritsi zen Bilbora, EHUn master bat ikasteko: \u00abEz zeukan zerikusirik elikadura edo sukaldaritzarekin, baina tira. Kukutzako sukaldean hasi nintzen laguntzen eta bertan ezagutu nuen Vane\u00bb, kontatzen du. 2010. urtea zen eta 2011n Kukutza eraitsi zutela gogoratzen du, \u00abgarai arraroa izan zen. Bota eta gero sukaldeko proiektuarekin jarraitzea erabaki genuen, Errekaldeko fruta dendetako soberakinekin\u00bb. Agroekologiarekin bat egin eta 2013an catering proiektua sortu zuten, Aldundiaren ekintzaileen programako dirulaguntzari esker, eta iaztik kooperatiba da.<\/p>\n<p>Produkzio txikiko laborarien lanak duen balioa \u00abkalkulaezina\u00bb dela konbentzituta daude. \u00abGaur egungo merkatuak masiboki funtzionatzen du, bi edo hiru produktu jakin asko ekoitziz. Emakumeek ekoitzitako elikagaiek ez dute lekurik hor. Produkzio eredua eraldatzearekin, kontsumoa eta bizitza eraldatu nahi ditugu\u00bb, azaldu du Soniak. Baserritarra da bera, eta Etxaldeko Emakumeak elkartearen ekintzaileetako bat. Etxalde elkartearen barnean daude, baina bilera mistoetan beren aldarrikapen zehatzek lekurik ez zutela ikusita, indartzea pentsatu zuten. \u00abSentimendu feminista batetik sortu zen\u00bb, nabarmendu du, eta ikastaro eta formakuntza saioak egiten dabiltza. Kaletarren edo hirietako feminismoa ere agroekofeminismoarekin \u00abkutsatu\u00bb nahi dute, elikadura burujabetza agendan egoteko, eta desagertutako auzolanak berreskuratu dituzte, emakume laborari, nekazari eta baserritarren saretzea bultzatzeko.<\/p>\n<p>Hau kontatu bitartean, talde txikiak osatuak daude. Lehenengo berotegian lurra jada garbituta, batzuk simaurra botatzen hasi dira beste batzuk bigarren berotegira pasa direlarik, lekak hazteko sareak kokatzera. Txukunago daude gainerako bi berotegiak, eta euriak pausaldia egitean, porruei belar zikinak kentzera animatu denik ere bada. \u00abZer kendu behar da?\u00bb galderari erraz asko erantzun dio Larrabetzuko Amaiak, barre artean: \u00abPorrua ez den guztia\u00bb.<\/p>\n<h4>Aholku, kontakizun eta hamaiketako<\/h4>\n<p>Beraientzat egunerokoa da eta solasaldiak erraz sortu dira. Amoroton duen ostatuaren funtzionamendua azaltzen du Maribik, belarra eskuekin kentzen ari den bitartean eta gainerako hiru emakumeek adi entzuten diote, zizare erraldoi baten presentziak harriturik. \u00abBaserrian bizi gara eta goiko solairua ostatu bihurtu dugu. Oilategia eta baratzea daukagu eta bertako produktuekin prestatzen ditugu janariak, gainerako elikagaiak Lea-Artibaiko nekazariei erosten dizkiegu. Helburua da etxekoa, ekologikoa eta elikadura burujabetza defendatzen duten otorduak eskaintzea\u00bb. Negua izanik, bezero gutxi dituzte, baina baieztatu du jendea hasi dela jada udarako egonaldiak erreserbatzen. Aurreko urteetan udarako egun guztietan beteta izan dute ostatua.<\/p>\n<p>Esperientziak partekatzearekin batera, aholkuak ere trukatzen dituzte. Alboko barazkiei belarra kentzea merezi duen edo ez, makilak uzteko lekurik onena zein izan daitekeen eztabaidatu \u2013ezinbestekoa leku lehorra izatea\u2013, zer erreminta erabili gauza jakin baterako eta zein beste baterako, nola berotu hodia gero maneiatzeko, diru kontuak&#8230; Hamaiketakoari tokia egin arte. Bakoitzak etxetik ekarri ditu jakiak \u2013sagarra, txorizoa, tortilla, patatak, intxaurrak&#8230;\u2013 eta jan eta edanarekin erlaxatu egin dira.<\/p>\n<p>35 urteko muxikar batek belarra kentzen ari zela hasitakoari jarraipena eman dio. Duela bost urtetik dauka lursaila \u2013gizon batek alokatua\u2013 eta lehenago Derio eta Tarragonan laborantzako ikastaroak egin zituen. \u00abAitona-amonek ortua izan zuten baina gurasoek ez, eta mundu honetan ez murgiltzeko aholkatu zidaten\u00bb, aitortzen du. Berak bakarrik lan egiten du 3.000 metro karratuko lursailean \u2013\u00abtxikia da baina batek lan egiteko nahikoa\u00bb\u2013 eta egun, Gernikako Allende ikastolako jantokia hornitzen duen ekoizleetako bat da. Urtearen bukaerara justu-justu ailegatzen da. Orain gehiago deskantsatzen du, baina helduko dira deskantsurik gabeko garai gogorrak: \u00abLehenengo bi urteak gogorrak izan ziren eta uztea pentsatu nuen\u00bb.<\/p>\n<p>Hasierako urteetan Bizkaiko EHNEra jo zuen informazio bila, ez baitzuen makineria berrian inbertitu nahi, \u00abbadaezpada ere\u00bb. Allende Salazar ikastolaren proiektuak eskualdean zabalpena izan duela-eta, pozik da gizartea kontzientziatuago dagoelako, baina hausnartzera eramaten du: \u00abBat-batean ezin dugu hainbeste pertsona elikatu, ez gara nahikoa laborari agroekologia ereduarekin\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abPrintzipio politak dituen proiektu batean parte hartzeko nago hemen\u00bb, arrazoitu du ortuarekin lotura esturik ez duen markinarrak. Auzolanak \u00abindartsu\u00bb egiten dituelako dago Etxaldeko Emakumeak elkarteko Sonia. Agroekofeminismoaren bidez \u00abekoizpena eraldatu\u00bb nahi dute, merkatu \u00abmasiboaren\u00bb aurrean. \u00abEgun osoko edo bi eguneko lana aurreztu diogu ordu erdian\u00bb. Nolabaiteko harriduraz esan du laborari batek, aurretiaz berotegi barneko lurra [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":24674,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","_relevanssi_hide_post":"","_relevanssi_hide_content":"","_relevanssi_pin_for_all":"","_relevanssi_pin_keywords":"","_relevanssi_unpin_keywords":"","_relevanssi_related_keywords":"","_relevanssi_related_include_ids":"","_relevanssi_related_exclude_ids":"","_relevanssi_related_no_append":"","_relevanssi_related_not_related":"","_relevanssi_related_posts":"","_relevanssi_noindex_reason":"","footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"tematicas":[],"territorios":[840],"destacar_noticias":[],"class_list":["post-15279","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","territorios-euskadi"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"\u00abPrintzipio politak dituen proiektu batean parte hartzeko nago hemen\u00bb, arrazoitu du ortuarekin lotura esturik ez duen markinarrak. Auzolanak \u00abindartsu\u00bb egiten dituelako dago Etxaldeko Emakumeak elkarteko Sonia. Agroekofeminismoaren bidez \u00abekoizpena eraldatu\u00bb nahi dute, merkatu \u00abmasiboaren\u00bb aurrean. \u00abEgun osoko edo bi eguneko lana aurreztu diogu ordu erdian\u00bb. Nolabaiteko harriduraz esan du laborari batek, aurretiaz berotegi barneko lurra [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2020-10-21T18:32:42+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/120%20elkarlana.jpg.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"150\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"150\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Reas_Red\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\\\/\",\"name\":\"Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/120 elkarlana.jpg.jpg\",\"datePublished\":\"2019-02-28T07:40:35+00:00\",\"dateModified\":\"2020-10-21T18:32:42+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/120 elkarlana.jpg.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/120 elkarlana.jpg.jpg\",\"width\":\"150\",\"height\":\"150\",\"caption\":\"elkarlana\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noticias\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/\",\"name\":\"economiasolidaria.org\",\"description\":\"El portal de la Econom\u00eda Solidaria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen","og_description":"\u00abPrintzipio politak dituen proiektu batean parte hartzeko nago hemen\u00bb, arrazoitu du ortuarekin lotura esturik ez duen markinarrak. Auzolanak \u00abindartsu\u00bb egiten dituelako dago Etxaldeko Emakumeak elkarteko Sonia. Agroekofeminismoaren bidez \u00abekoizpena eraldatu\u00bb nahi dute, merkatu \u00abmasiboaren\u00bb aurrean. \u00abEgun osoko edo bi eguneko lana aurreztu diogu ordu erdian\u00bb. Nolabaiteko harriduraz esan du laborari batek, aurretiaz berotegi barneko lurra [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/","og_site_name":"economiasolidaria.org","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405","article_modified_time":"2020-10-21T18:32:42+00:00","og_image":[{"width":150,"height":150,"url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/120 elkarlana.jpg.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@Reas_Red","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/","name":"Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/120 elkarlana.jpg.jpg","datePublished":"2019-02-28T07:40:35+00:00","dateModified":"2020-10-21T18:32:42+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/120 elkarlana.jpg.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/120 elkarlana.jpg.jpg","width":"150","height":"150","caption":"elkarlana"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/elkartasun-sarea-laborantzarekin-indartzen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noticias","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Elkartasun sarea laborantzarekin indartzen"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/","name":"economiasolidaria.org","description":"El portal de la Econom\u00eda Solidaria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15279","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15279"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15279\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24674"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15279"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15279"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15279"},{"taxonomy":"tematicas","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tematicas?post=15279"},{"taxonomy":"territorios","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/territorios?post=15279"},{"taxonomy":"destacar_noticias","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/destacar_noticias?post=15279"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}