{"id":33076,"date":"2019-11-28T00:00:00","date_gmt":"2019-11-27T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/"},"modified":"2021-03-22T15:44:39","modified_gmt":"2021-03-22T14:44:39","slug":"zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/","title":{"rendered":"\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>Elkar ezagutzea, saretzea, enpresaren eta unibertsitatearen artean zubiak eraikitzea eta pentsamendu kritikoa lantzea xedetzat hartuta, Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egin zuten atzo Donostian. Teoria eta praktika uztartzen saiatuz, denboran bidaia bat proposatu zuten, historiatik etorkizunera.<\/p>\n<p>UEUk eta Ekonomistak Euskal Elkargoak lehendabizikoz antolatu zuten Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra. Eta, aurreneko aldien ilusioz eta urduritasunez, hizlari pila bat elkartu zituzten Euskaltzaindiak Donostian duen etxean. 20 minutuko tartea eman zioten bakoitzari eta hitzaldi bakoitza pilulatxo bat izan zen, edo bide bat, interesa duenak esploratzeko. Adibidez, Jule Goikoetxea ikerlari feministak aurkeztu zuen lana, \u201cEAEko demokrazia patriarkala\u201d, Zuri\u00f1e Rodriguez, Lore Etxeberria eta Estitxu Garairekin egina, Interneten dago irakurgai.<\/p>\n<p>Ikerketak bi xede dituela azaldu zuen Goikoetxeak: \u00abPatriarkatu liberalaren birsortze mekanismoak identifikatzea, nola mantentzen den jakiteko. Eta jendeari sistema kontzeptual erraz bat ematea patriarkatua ulertzeko\u00bb. Horretarako, sei dimentsiotan banatu dute patriarkatua: lan ordaindua, lan ez ordaindua, ongizate erregimena, espazio soziala, sexualitatea eta gizonen indarkeria zuzena emakumeen kontra. Lehen laurak aztertu dituzte eta ikusi dute eremu batean gertatzen denak eragina duela bertze eremu guztietan. Eta boterea metatu egiten dela. \u00abOngizatea neurtzeko orain arte sortu diren adierazle guztiak gizonen ongizatea neurtzeko dira. Arazo ikaragarria dugu emakumeen ongizatea neurtzeko. Adierazle pila bat falta zaizkigu\u00bb, azpimarratu zuen.<\/p>\n<p>\u00abBoterea neurtzeak ongizatea neurtzen laguntzen digu. Lau botere daude: kapital ekonomikoa, neurtzen errazena; kapital soziala, hau da, dauzkazun kontaktuak eta horien boterea; kapital kulturala; eta kapital sinbolikoa, alegia, prestigioa, autoritatea eta xarma.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4><strong>Biolentzia sinbolikoa<\/strong><\/h4>\n<p>Soziologoaren arabera, edozein sistema politiko sostengatzeko biolentzia zuzena ez da aski; biolentzia sinbolikoa dago oinarrian. \u00abBiolentzia bezala antzematen ez den biolentzia da sinbolikoa. Lan ez ordaindua egitea biolentzia sinbolikoaren bidez azaltzen da\u00bb.<\/p>\n<p>Lan ordaindua aztertzean, ez dute ezuste handirik hartu. \u00abEstatus edo kualifikazio maila guztietan dago gizon eta emakumeen artean soldata arrakala.<\/p>\n<p>Emakume pentsiodunen %55ek ez dute 600 euroko pentsioa ere jasotzen. Pobrezia sexuatu ikaragarria dago\u00bb.<\/p>\n<p>Lan ez ordainduari dagokionez, \u00abBPGaren erdia etxeko lanetatik dator. Hori esklabotza da. Umeen eta helduen zaintzarako eszedentziak eskatzen dituztenak gaur egun emakumeek izaten jarraitzen dute kasuen %90-95ean. Biolentzia sinbolikoaren bidez eraikitzen dira emakumeak\u00bb.<\/p>\n<p>Denboraren bidez neurtzen da lan ez ordaindua eta eta emakumeek denbora gehiago eskaintzen diote. \u00abHonek ez du sortzen kapital kulturalik, sozialik eta sinbolikorik sistema honetan. Gizonek denbora gehixeago ematen diote umeen zaintzari \u2013ez oraindik adinekoenari\u2013 emakumeek utzi diotelako zenbait gauza egiteari, ez gizonek hartu dutelako ardura\u00bb.<\/p>\n<p>Erran zuenez, EAEko ongizate erregimena espainiarra bezalakoa dela frogatu dute. Erregimen mediterraneoa, Italiakoa eta Greziakoa bezala. Bertan, babes soziala eskasa dela erakutsi zuen adibide batzuekin.<\/p>\n<p>Proposamenekin amaitzen da lana, \u00abdespatriarkalizazioa abiatzeko, ongizatea handitzeko, demokrazia bat izatera iristeko; emakumeek ezin badute beren burua gobernatu hau ez delako demokrazia bat\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4><strong>Enpresen ikuspegia<\/strong><\/h4>\n<p>Aitor San Francisco Bilibin Koop-eko kideak enpresaren ikuspegia ekarri zuen, I\u00f1igo Ruiz de Apocada CAFeko langilearekin egindako lana aurkeztuz. \u00abOrain arte zegoen ekonomia lineala zen, baliabideak transformatu, saldu eta erabiltzaileek zaborretara botatzen zituzten. Ekonomia zirkularrak, berriz, baliabideak ahalik eta gehien mantentzen ditu merkatuan. Baliabideekiko kontrol handiagoa ezartzen du\u00bb, adierazi zuen.<\/p>\n<p>\u00abPosible da hazkunde ekonomikoa baliabideen mugak gaindituz? Mantra honekin jarraitzen dugu\u00bb, agertu zuen. Bere ustez, ez dugu ekonomia zirkularra konponbide bezala hartu behar, konponbide batera gerturatuko gaituen lehen pauso bezala baizik.<\/p>\n<p>Honako adibideak eman zituen: CAFeko trenen modernizazioko sailean hasi da lanean Ruiz de Apocada. Trenak birgaitzen dituzte, bizi amaieran daudenak berriro egokitzen dituzte. Motorlanek antzekoa egiten du motorrekin. Eta Ulmak alokairuan ematen ditu orgak eta itzultzean egokitu egiten ditu berriro alokatzeko.<\/p>\n<p>Ondorio gisa, erran zuen ez gaudela egoera iraunkor batean eta neurriak hartzea ezinbestekoa dela. \u00abEuskal Herrian kanpoko lehengaiekiko mendekotasun handia dago eta enpresen kostu handiena lehengaiak dira. Negozioentzako aukera handi bat dago. Eta ez da hazkunde ekonomikoaren arazoa mahai gainean jartzen\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4><strong>Terminator 4.0<\/strong><\/h4>\n<p>Joseba Permach ekonomialari eta soziologoa bildutakoei galdera bat eginez hasi zen: \u00abEtorkizunaz pentsatzean zein da burura datorkizun lehenengo irudia?\u00bb. Robotizazioa, automatizazioa eta digitalizazioa etorriko zaizkigu gehientsuenoi.<\/p>\n<p>\u00abEnpleguen %47 automatizazio arriskuan daude\u00bb, zioen Frey eta Osborneren lanak 2013an. OCDEk ikerketa bat egin zuen gero eta autore horien metodologia bera erabiliz, ondorioztatu zuen 66 milioi lanpostu arriskuan zeudela.<\/p>\n<p>\u00abLan asko eta asko dago gaiaren inguruan, think tank eta enpresek eginak. Ikerketen kalitatea baino, haien oihartzun mediatikoa azpimarratu behar da\u00bb. Permachen arabera, gailendu den marko edo frame-a enplegua suntsitzera eta soldatak murriztera datorren Terminator 4.0 da. Eta markoak ekintza baldintzatzen du.<\/p>\n<p>Bere hitzaldian marko hori deseraikitzen ahalegindu zen, bertzeak bertze Frey eta Osborneren lanaren muga handiak oroituz. \u00abEz zituzten enpleguak neurtu, zereginak baizik\u00bb.<\/p>\n<p>Marko berri bat proposatu zuen: \u00abEhun urteko aldaketa teknologikoaren ondorioz, lanorduak murriztuko bagenitu? Zergatik ez gara gogoratzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela? Zaintzan pentsatzen bada lan hori kualifikatu egingo da. Zergatik ez dugu enplegu banaketa lan banaketarekin uztartzen eta horren arabera egiten etorkizuneko markoa?\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elkar ezagutzea, saretzea, enpresaren eta unibertsitatearen artean zubiak eraikitzea eta pentsamendu kritikoa lantzea xedetzat hartuta, Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egin zuten atzo Donostian. Teoria eta praktika uztartzen saiatuz, denboran bidaia bat proposatu zuten, historiatik etorkizunera. UEUk eta Ekonomistak Euskal Elkargoak lehendabizikoz antolatu zuten Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra. Eta, aurreneko aldien ilusioz eta urduritasunez, hizlari pila bat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":138787,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","_relevanssi_hide_post":"","_relevanssi_hide_content":"","_relevanssi_pin_for_all":"","_relevanssi_pin_keywords":"","_relevanssi_unpin_keywords":"","_relevanssi_related_keywords":"","_relevanssi_related_include_ids":"","_relevanssi_related_exclude_ids":"","_relevanssi_related_no_append":"","_relevanssi_related_not_related":"","_relevanssi_related_posts":"","_relevanssi_noindex_reason":"","footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"tematicas":[1060],"territorios":[1071],"destacar_noticias":[],"class_list":["post-33076","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","tematicas-varios-eu","territorios-euskal-herria-eu"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Elkar ezagutzea, saretzea, enpresaren eta unibertsitatearen artean zubiak eraikitzea eta pentsamendu kritikoa lantzea xedetzat hartuta, Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egin zuten atzo Donostian. Teoria eta praktika uztartzen saiatuz, denboran bidaia bat proposatu zuten, historiatik etorkizunera. UEUk eta Ekonomistak Euskal Elkargoak lehendabizikoz antolatu zuten Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra. Eta, aurreneko aldien ilusioz eta urduritasunez, hizlari pila bat [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2021-03-22T14:44:39+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/133%20ekonomialari%20euskaldunak.jpg.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"480\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"323\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Reas_Red\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\\\/\",\"name\":\"\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/133 ekonomialari euskaldunak.jpg.jpg\",\"datePublished\":\"2019-11-27T23:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2021-03-22T14:44:39+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/133 ekonomialari euskaldunak.jpg.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/133 ekonomialari euskaldunak.jpg.jpg\",\"width\":480,\"height\":323},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noticias\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/\",\"name\":\"economiasolidaria.org\",\"description\":\"El portal de la Econom\u00eda Solidaria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb","og_description":"Elkar ezagutzea, saretzea, enpresaren eta unibertsitatearen artean zubiak eraikitzea eta pentsamendu kritikoa lantzea xedetzat hartuta, Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egin zuten atzo Donostian. Teoria eta praktika uztartzen saiatuz, denboran bidaia bat proposatu zuten, historiatik etorkizunera. UEUk eta Ekonomistak Euskal Elkargoak lehendabizikoz antolatu zuten Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra. Eta, aurreneko aldien ilusioz eta urduritasunez, hizlari pila bat [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/","og_site_name":"economiasolidaria.org","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405","article_modified_time":"2021-03-22T14:44:39+00:00","og_image":[{"width":480,"height":323,"url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/133 ekonomialari euskaldunak.jpg.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@Reas_Red","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/","name":"\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/133 ekonomialari euskaldunak.jpg.jpg","datePublished":"2019-11-27T23:00:00+00:00","dateModified":"2021-03-22T14:44:39+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/133 ekonomialari euskaldunak.jpg.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/133 ekonomialari euskaldunak.jpg.jpg","width":480,"height":323},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/zergatik-ez-gara-oroitzen-ekonomiak-herritarrez-kezkatu-behar-duela\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noticias","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"\u00abZergatik ez gara oroitzen ekonomiak herritarrez kezkatu behar duela?\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/","name":"economiasolidaria.org","description":"El portal de la Econom\u00eda Solidaria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/33076","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33076"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/33076\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/138787"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33076"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33076"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33076"},{"taxonomy":"tematicas","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tematicas?post=33076"},{"taxonomy":"territorios","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/territorios?post=33076"},{"taxonomy":"destacar_noticias","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/destacar_noticias?post=33076"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}