{"id":34184,"date":"2018-01-18T00:00:00","date_gmt":"2018-01-17T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/"},"modified":"2021-01-29T12:38:54","modified_gmt":"2021-01-29T11:38:54","slug":"eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/","title":{"rendered":"Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko"},"content":{"rendered":"<p>Datozen asteetan zabalduko dute Azpeitian Azoka Plaza berria, eraikin berritua eta proiektu gaurkotua biltzen dituen erronka. Udaleko zinegotzi Josu Labakaren hitzetan, \u00abproiektu oso anbiziotsua da eta, era berean, proiektu oso sinplea, guretzat beti oso garrantzitsua izan den tradizioa eguneratu, gaurkotu eta berrikuntza sozialaren bidera ekartzen saiatuko baikara\u00bb. Hartara, betidanik Azoka Plazan presentzia izan duten baserritarrekin eta landa eremuarekin konexioa berritu nahi du proiektuak, harreman bideak eguneratu.<\/p>\n<p>Azoka Plaza berriak orain arteko baserritarren azoka mantenduko du (astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetan antolatzen dena), baina berrikuntza nabarmena izango du: Elikagunea. \u00abLehen sektoreak ekoiztutako elikagaiak identifikatu, ezagutu, dastatu eta erosten laguntzea izango da agrodendaren helburua eta %100 Euskal Herriko elikagaiak topatu ahal izango dira bertan\u00bb, nabarmendu dute bultzatzaileek.<\/p>\n<p>\u00abElikagunea herritar guztien beharrak bertako produktuetatik asetzeko modua egiteko sortu da. Gaur egun kontsumitzen dugunaren %5 bakarrik da bertan ekoiztua eta ulertzen dugu elikadura-subiranotasunaren ikuspegitik bertakoa sustatu behar dugula. Bertan ekoiztu behar dugu eta ekoizten duenari merkaturatzeko alternatibak eskaini behar dizkiogu. Bide horretan ulertzen dugu Azoka Plaza aukera bat dela eta Elikagunea ordutegi zabala eskain dezakeen espazio bat\u00bb, azaldu du Alain Sabalzak, Udalak kontratatuta proiektua dinamizatzen dabilenak.<\/p>\n<p>Labakak ere bide beretik hitz egiten du. \u00abNik uste dut herritarrak baduela kontzientzia bat, bertakoa erosteko nahia. Baina horretarako erraztasunak eman behar zaizkio. Gaur egun, gaian oso jantzia edo sentsibilizatua ez dagoenak, ez du erraza edozein saltokira joan eta bertakoa zer den eta zer ez bereiztea. Zentzu horretan Elikagunean ziurtasun hori izango da: Produktu guztiak bertakoak izango dira. Batzuetan ez da erraza egunerokoan bertakoa kontsumitzeko modua topatzea. Bide horiek erraztea da asmoa\u00bb.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"\" height=\"276\" src=\"https:\/\/www.naiz.eus\/media\/asset_publics\/resources\/000\/460\/962\/original\/0106_azpeitia5.jpg?1515148956\" width=\"493\" \/><\/p>\n<p><strong>Zer da bertakoa?<\/strong><\/p>\n<p>Bertakoa zer den definitzea. Horixe izan da proiektuaren bultzatzaileek bidean topatu duten zailtasunetako bat. Azkenean, ondoko irizpidea jarri dute: Azoka Plazan saltzen den elikagai oro 150 kilometroren bueltan ekoiztutakoa izango da. Produktu elaboratuen kasuan, lehengai nagusia euskal nekazariek ekoitzitakoa izango da. Hau da, osagaien %50 baino gehiago tokikoa izango da: euskal frutekin egindako marmeladak edota euskal lehengaiekin egindako plater prestatuak, kasu. Labakaren esanean, \u00abhorrekin urrats handi bat egin nahi genuen: Euskal Herriko produktuak salduko dituen saltokia. Hartara, jabetuko gara ez genekien hori hemen ekoizten dela, halako produktua falta dela&#8230; dagoenaren eta ez dagoenaren argazki bat emango digula uste dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, Azpeitiko Azoka Plaza proiektu pilotu bat da, \u00abherritarrengan oinarritutako laborategi bat\u00bb. Sabalzaren iritziz, \u00abmerkaturatzeari esker produktu gabeziak detektatuko ditugu. Zer falta da? Horiek topatzen saiatuko gara eta ez baldin badaude, ekoizten hasteko moduak aztertuko ditugu. Nekazaritza eskoletatik hainbat eta hainbat ikasle ateratzen da ikasketak bukatu ondoren nora jo ez dakiela. Herritarren beharretatik abiatuta, goazen gabeziak ikusi eta proiektu berriak martxan jartzera\u00bb.<\/p>\n<p>Bertakotasuna zehazteko orduan izan da beste tasun garrantzitsu bat: zabaltasuna. \u00abLehen sektorearen baitan sektoreak daude \u2013ekologikoan dabiltzanak eta ez dabiltzanak, adibidez\u2013 eta zentzu horretan oso zabalak izan gara. Adostasunaren alde egin dugu. Lurrak batzen gaitu eta hasieratik oso garbi izan dugu produktu guztiak egongo direla plazan. Gero, produktu bakoitzaren atzean dagoen ekoizpen sistema norberak saldu beharko du\u00bb, zehaztu du Labakak.<\/p>\n<p>Elikagunearen baitan Basque Label Harategia izango da. Harategi eta janari espazio bat eta euskal flotek arrantzatutako arrain ontziratua. Horrez gain, plater prestatuak egiteko obradore bat ere izango da, jendearen begietara guztiz irekia. Asmoa da azoka plazako produktuekin platerak prestatzea, herritarren aurrean, gardentasun osoarekin.<\/p>\n<p>Sukalde ireki horrek, gainera, bestelako hamaika aukera eskainiko dituela espero da: ikastaroak, dastatze saioak, aurkezpenak&#8230; Azoka Plazak herritarren topagune bizia izan nahi baitu.<\/p>\n<p><strong>Prezioa<\/strong><\/p>\n<p>\u00abElikagunea ez da delicatessen denda bat\u00bb, zehaztu du Josu Labakak, prezioari buruz galdetuta. Izan ere, maiz bertakoa-garestia binomioa elkarri pegatuta joaten dira kontsumitzailearen begietara.<\/p>\n<p>\u00abEsleipena egin genuenean, hau da, Elikagunea nork kudeatu erabakitzerakoan, kontziente ginen bitartekariek zer nolako eragina duten prezioan eta portzentaje bat markatu genuen. Gure helburua da ekoizleek prezio duin bat jasotzea eta, aldi berean, erosleek ahalik eta prezio merkeenean erosi ahal izatea. Hau da, bitartekariaren kostua murriztu nahi da\u00bb, esan du Sabalzak.<\/p>\n<p>Orain arte herriko plazako txoko hori erabilera anitzeko gune publikoa izan da eta aurrerantzean ere hala izango da. Herriko eragile sozial desberdinen eskura egongo da beharrezko dutenean erabiltzeko eta, era berean, eragile horiek antolatzen dituzten ekimenetan Azoka Plazaren filosofia txertatzen saiatuko dira. \u00abPentsa herriko kirol talde batek garagardo azoka bat edo bazkari bat antolatzen duela. Ba saiatuko gara bertako garagardoaren eta bertako elikagaien alde egin dezaten. Eta horretarako laguntza eskainiko diegu\u00bb, eman dute adibidea.<\/p>\n<p>Plaza gaztetzeko nahia ere badago erronken artean eta hezkuntza eragileekin harreman estua josi nahi dute. \u00abHezkuntza baita kontsumo ohiturak sustatzeko gakoa\u00bb. Eta plaza aktiboa izatea ere nahi dute. \u00abJendea ahalduntzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Jendeak informazio ona izan dezan ikastaroak antolatuko ditugu. Aldaketak ezagutzatik bideratu nahi ditugu\u00bb, segitu du Sabalzak.<\/p>\n<p>Azpeitiko Azoka Plaza berria laster jaioko da; \u00abpraktikan jarriko da, bizia hartuko du eta argituko da bere bidea\u00bb, espero du Josu Labakak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"\" height=\"273\" src=\"https:\/\/www.naiz.eus\/media\/asset_publics\/resources\/000\/460\/963\/original\/0106_azpeitia4.jpg?1515149034\" width=\"477\" \/><\/p>\n<p><strong>Eraikina berritzeko beharretik piztutako sua<\/strong><\/p>\n<p>Zein metxak piztu du Azpeitiko Azoka Plaza berriaren ideia? \u00abEraikinaren beraren egoeratik abiatu zen kontua. Azoka plaza oso zaharkitua zegoen, urte asko ziren bertan ez zela ezer egiten eta proiektua behar horretatik abiatu da\u00bb, azaldu du Josu Labaka zinegotziak. Hartara, azpiegitura berritu behar zela erabaki zuen Udalak eta galdera paratu zuen: Goazen berritzera. Baina, nola?<\/p>\n<p>\u00abUdalak lehen momentutik oso argi izan zuen proiektua aurrera ateratzeko beharrezkoa zela Azoka Plazan protagonista direnekin hitz egitea; baserritarrekin, merkatariekin, eragile sozialekin&#8230;\u00bb, zehaztu du Labakak.<\/p>\n<p>Proiektua diseinatzerakoan herriak bizi zuen koiunturak ere izan du bere pisua. Batetik, plazaren beraren panorama. Gaur egun 35 baserritar inguru biltzen da, horien %65 inguru 60 urtetik gorakoak. \u00abBadira ekoizpen lanetan oraintsu hasitako gazteak, baina gehiengo nabarmena adin batetik aurrerako baserritarrak dira. Eta azokak, bizirauteko, bi gauza ditu ezinbesteko: ekoizleen erreleboa eta erosleen erreleboa\u00bb, nabarmendu du Alain Sabalzak, Udalak kontratatuta proiektua dinamizatzen dabilenak.<\/p>\n<p>Bestetik, plaza berritzeko unean herriak bizi zuen egoera ekonomikoa ere kontuan hartu zen. \u00abAzpeitia krisi ekonomiko baten erdian harrapatu zuen proiektuak. Une batean %17ko langabezia tasara iritsi ginen. Egoera hartan Azpeitiko Udalak erabaki zuen \u2013nahiz eta zuzenean horretarako eskumen guztiak ez izan\u2013 ekonomiaren sustapena bere lehentasunen artean izango zela. Argi dago industria dela gure sektore garrantzitsuena eta lanpostu gehien sortzen dituena. Baina, era berean, sektoreen arteko oreka garrantzitsutzat jotzen genuen eta lehen sektoreari ere bere tokia eman nahi genion. Azoka Plazaren erronketako bat bada ekonomia sustatzea\u00bb, zehaztu du zinegotziak.<\/p>\n<p>Egia da nahiko ezohikoa ere badela ekonomia bultzatzeko nahian lehen sektoreari begira jartzea. Baina Azpeitiak lotura berezia du sektore horrekin. \u00abLanda eremuak inguratuta dagoen herria da eta gurea den zerbait sentitzen dugu. Segur aski urteetan zehar ez diogu merezi duen adinako arretarik eskaini eta gehiago egiteko modua ere izango da, baina gure ahalegina hau da. Azoka Plaza ez da hemen hasi eta bukatuko, luzera begira bidea egin nahi duen proiektua da\u00bb, segitu du Labakak.<\/p>\n<p>Hona iritsita, Alain Sabalzak \u00abnaturaltasun osoz\u00bb egindako apustua dela esan du. \u00abEspazio \u2018rurbano\u2019-a da plaza eta beti hala izan da. Lehen sektorerik gabe ez dago landa eremurik eta landa eremurik gabe ezin da ulertu Euskal Herria. Gure paisaia horren jabe izan nahi badugu, nahitaez landa eremua mantendu behar dugu. Eta horretarako modu bakarra lehen sektorea da. Lotura hori dugu herritarrok landa eremuarekin, egunerokoa. Nola indartu lehen sektorea? Bertako lehengaia indartuz. Supermerkatuetan ikurrina asko ikusten ditugu, baina horien atzean bertako produktua dagoen ala ez ikusi beharra daukagu. Orokorrean, engainu asko dago. Proiektu honen jomuga gardentasuna da eta guztion artean osatuko dugu Euskal Herriko erakusleiho hori\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Datozen asteetan zabalduko dute Azpeitian Azoka Plaza berria, eraikin berritua eta proiektu gaurkotua biltzen dituen erronka. Udaleko zinegotzi Josu Labakaren hitzetan, \u00abproiektu oso anbiziotsua da eta, era berean, proiektu oso sinplea, guretzat beti oso garrantzitsua izan den tradizioa eguneratu, gaurkotu eta berrikuntza sozialaren bidera ekartzen saiatuko baikara\u00bb. Hartara, betidanik Azoka Plazan presentzia izan duten baserritarrekin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":25118,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","_relevanssi_hide_post":"","_relevanssi_hide_content":"","_relevanssi_pin_for_all":"","_relevanssi_pin_keywords":"","_relevanssi_unpin_keywords":"","_relevanssi_related_keywords":"","_relevanssi_related_include_ids":"","_relevanssi_related_exclude_ids":"","_relevanssi_related_no_append":"","_relevanssi_related_not_related":"","_relevanssi_related_posts":"","_relevanssi_noindex_reason":"","footnotes":""},"categories":[],"tags":[1013],"tematicas":[1055],"territorios":[840],"destacar_noticias":[],"class_list":["post-34184","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","tag-sin-categorizar-eu-33","tematicas-politicas-publicas-eu","territorios-euskadi"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Datozen asteetan zabalduko dute Azpeitian Azoka Plaza berria, eraikin berritua eta proiektu gaurkotua biltzen dituen erronka. Udaleko zinegotzi Josu Labakaren hitzetan, \u00abproiektu oso anbiziotsua da eta, era berean, proiektu oso sinplea, guretzat beti oso garrantzitsua izan den tradizioa eguneratu, gaurkotu eta berrikuntza sozialaren bidera ekartzen saiatuko baikara\u00bb. Hartara, betidanik Azoka Plazan presentzia izan duten baserritarrekin [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2021-01-29T11:38:54+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2018-01-31%20azpeiti.jpg.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"150\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"150\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Reas_Red\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\\\/\",\"name\":\"Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/2018-01-31 azpeiti.jpg.jpg\",\"datePublished\":\"2018-01-17T23:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2021-01-29T11:38:54+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/2018-01-31 azpeiti.jpg.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/03\\\/2018-01-31 azpeiti.jpg.jpg\",\"width\":\"150\",\"height\":\"150\",\"caption\":\"Azpeitiko Plaza\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noticias\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/\",\"name\":\"economiasolidaria.org\",\"description\":\"El portal de la Econom\u00eda Solidaria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko","og_description":"Datozen asteetan zabalduko dute Azpeitian Azoka Plaza berria, eraikin berritua eta proiektu gaurkotua biltzen dituen erronka. Udaleko zinegotzi Josu Labakaren hitzetan, \u00abproiektu oso anbiziotsua da eta, era berean, proiektu oso sinplea, guretzat beti oso garrantzitsua izan den tradizioa eguneratu, gaurkotu eta berrikuntza sozialaren bidera ekartzen saiatuko baikara\u00bb. Hartara, betidanik Azoka Plazan presentzia izan duten baserritarrekin [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/","og_site_name":"economiasolidaria.org","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405","article_modified_time":"2021-01-29T11:38:54+00:00","og_image":[{"width":150,"height":150,"url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2018-01-31 azpeiti.jpg.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@Reas_Red","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/","name":"Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2018-01-31 azpeiti.jpg.jpg","datePublished":"2018-01-17T23:00:00+00:00","dateModified":"2021-01-29T11:38:54+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2018-01-31 azpeiti.jpg.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/2018-01-31 azpeiti.jpg.jpg","width":"150","height":"150","caption":"Azpeitiko Plaza"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/eraikin-berritua-eta-proiektu-gaurkotua-bertakoa-erakusleiho-erosoan-eskaintzeko\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noticias","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Eraikin berritua eta proiektu gaurkotua, bertakoa erakusleiho erosoan eskaintzeko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/","name":"economiasolidaria.org","description":"El portal de la Econom\u00eda Solidaria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/34184","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34184"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/34184\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25118"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34184"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34184"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34184"},{"taxonomy":"tematicas","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tematicas?post=34184"},{"taxonomy":"territorios","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/territorios?post=34184"},{"taxonomy":"destacar_noticias","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/destacar_noticias?post=34184"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}