{"id":34569,"date":"2018-03-05T00:00:00","date_gmt":"2018-03-04T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/"},"modified":"2021-03-22T14:36:39","modified_gmt":"2021-03-22T13:36:39","slug":"kapitalismoak-ere-badu-generoa","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/","title":{"rendered":"Kapitalismoak ere badu generoa"},"content":{"rendered":"<p>Feminismoak sarri kritikatu izan du ekoizpen eredu kapitalista, pertsonen bizitzak zaintzen ez dituela leporatuta. Baina zer esan nahi du \u00abbizitza erdigunean\u00bb jartzeak? Ekonomia feministak eskaintzen ditu erantzun posible batzuk.<\/p>\n<p>Joan den mende amaieran, feminismoak bazuen lehentasun nagusi bat: emakumeak botere guneetara iristea, haiek ia osoki gizonen esku zeudelako. Helburu hori betetzen hasi ahala ohartu ziren, ordea, gauzak ez zirela askorik aldatu funtsean; berdintasuna ez zela botere kuotak okupatzea soilik: horrez gain, ezinbestekoa zela gizartearen oinarrian dauden logika sozial, ekonomiko eta politikoak aldatzea.<br \/>\nEgungo sistemari begiratzeko modu holistiko hori du oinarri ekonomia feministak: \u00abJasaten ditugun krisi ekologikoa, ekonomikoa, bizitzaren iraunkortasunarena, zaintzena eta migrazioarena tipula beraren geruzak dira: kapitalismoarenak\u00bb, azaldu du Josefina Roco&nbsp;<em>Txefi<\/em>-k, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ekonomia Feministako Eskolen koordinatzaileak. \u00abSistema ekonomikoa, oinarrian, sistema sozioekonomiko bat da, ideiak eta ohiturak ere badituena\u00bb. Bat dator Uzuri Aboitiz, Bartzelonako Unibertsitateko Antropologia Ekonomikoko ikerlaria eta Emagineko kidea: \u00abEkonomia ez da kalkulu arrazional batzuk egitea; pertsona edo taldeok bizimodua ateratzeko ditugun moduak dira ekonomia, ingurune sozial eta ekologikoaren menpe gaudela jakinik\u00bb.<br \/>\nIkuspegi feministatik, garrantzitsua da ekonomiaren alderdi ideologiko eta sozial hori nabarmentzea. \u00abGuri bizitzea egokitu zaigun kapitalismoa bazen, nolabait, sedukzioarekin jokatzen zuen sistema ekonomiko bat. Esaten ziguten posible zela berdintasuna eta ongizatea lortzea gizarte kapitalista baten barruan\u00bb, azaldu du Aboitizek: \u00abAurrerabidearen parametro horietan eraiki zuten askok euren bizi proiektua, eta gainerako herrialdeei gure bizi mailara heltzeko garapen programak inposatu genizkien\u00bb.<br \/>\nEtengabeko hazkunde horrek, ordea, mugak ditu, eta hortik etorri dira kapitalismoaren krisiak: espazioa eta natur baliabideak ez ezik, giza baliabideak ere geroz eta urrunago bilatu behar ditu; horren adibide dira mundu mailako merkataritza itunak. \u00abHedapena lortzeko, kapitalismoa autoritarioagoa, kontserbadoreagoa eta arrazistagoa bihurtu da\u00bb. Sistema horri eusteko, gainera, beharrezkoa da lan asko itzalpean geratzea. Hala gertatu zaie nagusiki emakumeek egin dituztenei. \u00abKapitalismoak bizibideak antolatzeko era konkretu bat sortzen du\u00bb, azaldu du Aboitizek: \u00abAlde batetik, produkzioaren esfera sortzen du, gizonezkoena: beraiek egiten dituzten lanak enplegu bihurtzen ditu, balioetsi eta eremu publikoan kokatzen ditu\u00bb. Emakumeek egin ohi dituzten lanekin kontrakoa gertatzen da: \u00abLaguntzatzat jotzen dira, debaluatu eta ikusezin bihurtzeko\u00bb. Esfera publikoan sortzen dira, halaber, ahalduntze kolektiborako espazio eta tresna nagusiak; adibidez, sindikatuak. \u00abEmakumeon kontrako indarkeriaren oinarri garrantzitsuenetako bat da espazio publiko-pribatuaren arteko bereizketa hori\u00bb. Familiaren ulerkera tradizionala ere hor txertatzen da: izan ere, naturalizatutako rol banaketa horretan emakumeez espero da hainbat lan maitasunagatik \u2014eta, ondorioz, doan\u2014 egitea.<br \/>\n\u00abEkonomiaren helburua gizarte osoaren beharrak asetzea izan behar da, eta ez kapitala metatzea. Horrek eskatzen digu produkzioa aldatzea, eta zaintza sistema bidegabea amaitzea\u00bb, uste du Aboitizek: \u00abEkonomiaren definizio hegemonikoan, esfera publiko-produktibo hori baino ez zaigu agertzen. Ez badugu ikusarazten dimentsio erreproduktiboak eta lanen feminizazioak duten rol ekonomikoa, ezin dugu ulertu nola erreproduzitzen den kapitalismoa\u00bb.<br \/>\n<strong>Definizio berriak<\/strong><br \/>\nHain zuzen ere, termino eta bereizketak berrasmatzeko proposamena dakar ekonomia feministak. \u00abSistemak sinetsarazi digu lana dela dirua sortzen duen hura: enplegua eta lana nahasten ditugu\u00bb, argitu du Rocok: \u00abBestalde, buruaskiak garela sinetsarazi digute, eta, ondorioz, zaintzarako eskubidea eta ardura ez dira aitortu. Areago: sinetsarazi digute hauskor agertzen diren pertsonak arazo bat direla gizartearentzat, gastu bat&#8230; Egiaz, denok elkarren menpekoak garen arren\u00bb. Ondorioz, norbanakoaren edo familia bakoitzaren erosahalmenaren gain geratu da zaintza: ahal dutenek, gatazka ebatziko dute norbait kontratatuz \u2014emakume bat, gehienetan\u2014; eta ezin dutenek euren bizitza berrantolatuko dute gatazka hori ebazteko. \u00abEstatuek eta merkatuek uko egin diote ardura horri, eta zaintza negozio bihurtu dute. Oraintxe, zaintzarako eskubidea eta ardura klase sozialaren araberakoa da\u00bb.<br \/>\nHorregatik, ekonomiaren beraren kontzeptua bezalaxe, beste hainbat ideia birdefinitzeko beharra ikusten dute ekonomialari feministek. Esate baterako, zaintza: \u00abZaintza ez da kapitalismotik kanpo dagoen eremua, haren barruan sortu den jarduera multzo feminizatu, ikusezin eta pribatua baizik\u00bb, argitu du Aboitizek: \u00abSoldatapeko lana eta ordaindu gabekoa txanpon beraren alde biak dira. Arazoa da enpleguak herritartasunerako sarbidea ematen dizula, baliabideetara, eskubideetara eta nortasunera\u00bb. Berdin&nbsp;<em>ongizate<\/em>&nbsp;kontzeptuarekin: \u00abOngizatea ez da bakarrik soldata bat edo kontsumo maila bat edukitzea. Ongizateak afektuarekin du zerikusia, desioarekin, denborarekin, harremanekin, estatusarekin, autonomiarekin\u00bb. Gogor kritikatu du Ongizate Estatuaren ideia: \u00abOngizate Estatua sexuaren araberako lan banaketan oinarritzen da: familia bihurtzen du eskubideen subjektu; soldatapeko lana, eskubideetarako sarbide nagusi; eta estatuak uko egiten dio izugarrizko lan kopuruari, eta emakumeen gain uzten du\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Feminismoak sarri kritikatu izan du ekoizpen eredu kapitalista, pertsonen bizitzak zaintzen ez dituela leporatuta. Baina zer esan nahi du \u00abbizitza erdigunean\u00bb jartzeak? Ekonomia feministak eskaintzen ditu erantzun posible batzuk. Joan den mende amaieran, feminismoak bazuen lehentasun nagusi bat: emakumeak botere guneetara iristea, haiek ia osoki gizonen esku zeudelako. Helburu hori betetzen hasi ahala ohartu ziren, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":137774,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","_relevanssi_hide_post":"","_relevanssi_hide_content":"","_relevanssi_pin_for_all":"","_relevanssi_pin_keywords":"","_relevanssi_unpin_keywords":"","_relevanssi_related_keywords":"","_relevanssi_related_include_ids":"","_relevanssi_related_exclude_ids":"","_relevanssi_related_no_append":"","_relevanssi_related_not_related":"","_relevanssi_related_posts":"","_relevanssi_noindex_reason":"","footnotes":""},"categories":[],"tags":[1005],"tematicas":[1059],"territorios":[1071],"destacar_noticias":[],"class_list":["post-34569","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","tag-sin-categorizar-eu-25","tematicas-feminismos-eu","territorios-euskal-herria-eu"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Kapitalismoak ere badu generoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Kapitalismoak ere badu generoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Feminismoak sarri kritikatu izan du ekoizpen eredu kapitalista, pertsonen bizitzak zaintzen ez dituela leporatuta. Baina zer esan nahi du \u00abbizitza erdigunean\u00bb jartzeak? Ekonomia feministak eskaintzen ditu erantzun posible batzuk. Joan den mende amaieran, feminismoak bazuen lehentasun nagusi bat: emakumeak botere guneetara iristea, haiek ia osoki gizonen esku zeudelako. Helburu hori betetzen hasi ahala ohartu ziren, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2021-03-22T13:36:39+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/102%20kapitalismoaren%20generoa.jpg.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"480\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"289\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Reas_Red\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\\\/\",\"name\":\"Kapitalismoak ere badu generoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/102 kapitalismoaren generoa.jpg.jpg\",\"datePublished\":\"2018-03-04T23:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2021-03-22T13:36:39+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/102 kapitalismoaren generoa.jpg.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/102 kapitalismoaren generoa.jpg.jpg\",\"width\":480,\"height\":289},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/noticias\\\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noticias\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Kapitalismoak ere badu generoa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/\",\"name\":\"economiasolidaria.org\",\"description\":\"El portal de la Econom\u00eda Solidaria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Kapitalismoak ere badu generoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Kapitalismoak ere badu generoa","og_description":"Feminismoak sarri kritikatu izan du ekoizpen eredu kapitalista, pertsonen bizitzak zaintzen ez dituela leporatuta. Baina zer esan nahi du \u00abbizitza erdigunean\u00bb jartzeak? Ekonomia feministak eskaintzen ditu erantzun posible batzuk. Joan den mende amaieran, feminismoak bazuen lehentasun nagusi bat: emakumeak botere guneetara iristea, haiek ia osoki gizonen esku zeudelako. Helburu hori betetzen hasi ahala ohartu ziren, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/","og_site_name":"economiasolidaria.org","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405","article_modified_time":"2021-03-22T13:36:39+00:00","og_image":[{"width":480,"height":289,"url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/102 kapitalismoaren generoa.jpg.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@Reas_Red","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/","name":"Kapitalismoak ere badu generoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/102 kapitalismoaren generoa.jpg.jpg","datePublished":"2018-03-04T23:00:00+00:00","dateModified":"2021-03-22T13:36:39+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/102 kapitalismoaren generoa.jpg.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/102 kapitalismoaren generoa.jpg.jpg","width":480,"height":289},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/noticias\/kapitalismoak-ere-badu-generoa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noticias","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Kapitalismoak ere badu generoa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/","name":"economiasolidaria.org","description":"El portal de la Econom\u00eda Solidaria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/34569","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34569"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/34569\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/137774"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34569"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34569"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34569"},{"taxonomy":"tematicas","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tematicas?post=34569"},{"taxonomy":"territorios","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/territorios?post=34569"},{"taxonomy":"destacar_noticias","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/destacar_noticias?post=34569"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}