{"id":14506,"date":"2017-09-08T00:00:00","date_gmt":"2017-09-08T09:32:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/"},"modified":"2021-03-18T14:00:31","modified_gmt":"2021-03-18T13:00:31","slug":"kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/","title":{"rendered":"Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean"},"content":{"rendered":"<p>Gaur egun, ederto ezarrita dugu gure artean ekonomiaren eredu kapitalista basatia, gutxi batzuen etekin ekonomikoak maximizatu nahian inolako konplexurik gabe aritzen dena, aurrean jartzen zaion guztia koplarik gabe zanpatuz. Erabat globalizatutako diru-gose asegaitz horren kalteak ezinezkoa da zenbatzea, eta, ikaragarriak izan arren, etsipenezkoa da zenbaitetan nagusitzen den jarrera, basapiztiaren aurka ezer egin ezin delakoan.<br \/>Alabaina, badira amore eman nahi ez eta erraldoiari aurre egiten diotenak. Txikitasunetik bada ere, eta ahal duten neurrian, bestelako ekonomia eredua proposatu eta gauzatzen dute, pertsonen bizi kalitatea eta bizitza bera ekonomiaren erdigunean jarrita. Hala, giza baliabiderik zukutzen ez duen edota bitarteko kolektiboetan oinarritutako ekoizpena dute helburu, elkartasunean eta saretutako jardunean oinarrituta. Ekonomia soziala, solidarioa, eraldatzailea&#8230; guztia beharko dugu, egungo sistema jasanezina irauli nahi badugu.\u00a0E\u00f1aut Mitxelena, M. Egimendi, Iban Lantxo.<br \/>\u201cEz dugu izan nahi sistema kapitalistaren aurpegi atsegina; alderantziz: logika hori aldatzera gatoz\u201d<br \/>Ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten hogeitik gora proiektuk osatzen dute OlatuKoop sarea. Haien artean da Talaios kooperatiba. Teknologiaren alorrean aritzen da, aholkularitza eta garapen zerbitzuak eskaintzen, betiere egungo eredua eraldatzeko helburuarekin. Ideologia eraldatzaile hori\u00a0\u201cgure DNAn dago\u201d,\u00a0Talaioseko kide Amaia Oleaga (Orereta, 1992) ekonomistak dioenez. Berak azaldu dizkigu OlatuKoop sarearen nondik norakoak.<br \/>Sare irekia da OlatuKoop. Alegia,\u00a0\u201cez duzu inon izenik eman behar\u201d.\u00a0Oinarri irekiak ditu,\u00a0\u201ceta horiekin bat egiten baduzu, horien arabera funtzionatzen baduzu, sarean sartzen zara\u201d.\u00a0Oinarriek, printzipioek, argi zehazten dituzte sarearen izaera eta helburuak. Demokrazia ekonomikoa, gardentasuna, elkartasun pertsonal zein komunitarioa, ondare komuna eta iraunkortasuna sustatzea, inguruko sarerako nahiz jendartearentzako\u00a0ongizatea\u00a0bilatzea&#8230; irizpide horietan guztietan oinarritutako ekoizpen eta gizarte ereduak sustatzea du xede OlatuKoopek. Oleagak dioen moduan,\u00a0\u201cbizitza erdigunean jarriz eta aberastasuna era orekatuan sortzeko ekoizpen bitartekoen kolektibotasunean oinarritutako ekoizpen eredua sortzea. Oso esaldi puztua da, baina nik uste mamia barnebiltzen duela\u201d.\u00a0Egun, 25 enpresa-proiektu pasatxo ditu OlatuKoopek. Komunikazioaren esparruan ari direnak, teknologien alorrean, elikaduran&#8230; hainbat jarduera motatako enpresa egitasmoak batzen ditu.\u00a0<br \/>Ekonomia sozial eta eraldatzailearen betaurrekoak jantzita jarduten du OlatuKoopek. Lan horretan,\u00a0hein\u00a0handi batean, ekonomia sozial eta alternatiboan jarduten duten elkarte eta eragileekin bat egiten du haren bideak. \u201cEsparru askotan bat egiten dugu, askotan logika berak aplikatzen ditugu, eta aliatu bezala ikusten dugu elkar\u201d.\u00a0Halere, sarearen izaera eraldatzailea ondo azpimarratzen dute OlatuKoopekoek, argi erakusteko\u00a0\u201cez garela sistema kapitalistaren nitxo bat arlo sozialean. Ez dugu izan nahi sistemaren aurpegi atsegina, ez gara etorri sistema kapitalista zital hori legitimatzera edo erakustera horren barruan gauzak egitea posible dela. Alderantziz: logika hori aldatzera gatoz, sistema honen mugak erakustera eta pedagogia egitera erakusteko zergatik aldatu behar den sistema osoa. Nik uste eraldatzaile hitzean dagoela horren motorra\u201d.<br \/>Eraldatze lan horretan, saretzea ezinbestekotzat dute. Teknologiaren alorreko kontzeptuak baliagarriak zaizkie egitura eta funtzionamendu hori azaltzeko:\u00a0\u201cNodo txikiz osatutako sare batean sinesten dugu, nodo horiek elkarren artean lotuta, hala resilienteagoak garelako, eragiteko gaitasun handiagoa daukagulako eta gorabeherak hobeto jasan ditzakegulako. Hori, jakina, benetan saretuta baldin bagaude gauzatuko da. Bestela, irlatxo txiki isolatuak gara, eragiteko inolako gaitasunik gabe\u201d.<br \/>Hain zuzen, saretzeko beharrak eragin zuen OlatuKoopen sorrera. Talaiosen esperientzia oinarri hartuta mintzo da Oleaga:\u00a0\u201cSortzetik konturatzen zara zuk egin nahi duzun hori bakarrik egitea ezinezkoa dela. Hortaz, hasieratik daukazu saretzeko beharra\u201d.\u00a0Hala, deialdi ireki bat eginez hasi zen gorpuzten OlatuKoop. \u201cLotura oso-oso naturala izan zen. Nahiz eta oso sektore ezberdinetatik lan egin, saretu egin behar gara\u201d.<br \/>Saretzearen onurak askotarikoak izan daitezke. Interkooperazio sareak\u00a0bizirauteko\u00a0aukerak areagotzen ditu, \u201coinarrizkoetatik hasita: elkarri zerbitzuak erosi, elkartasun sareak sortu&#8230;\u201d. Horrez gain, \u201cegiten ari zaren horri zentzua ematen dio. Egunerokotasunean egiten dugun lan horretatik kanpo, aldaketa eragiteko lan hori OlatuKoopen dago, sare horietan eta kolektibotasun horietan\u201d.<br \/>Hiru urte igaro dira OlatuKoop sortu zutenetik, eta Oleagak uste du urteotan sarea indartu egin dela.\u00a0\u201cOrain konturatzen ari gara beste gihar bat daukagula. OlatuKoop gisa ari gara proiektuetan parte hartzen, hau da, dagoeneko subjektu bezala gorpuzten ari da\u201d.\u00a0Horren erakusle da KoopFabrika, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa, hainbat erakunde eta eragilerekin lankidetzan garatua.<br \/>Emankorrak izan dira lehen hiru urteak, eta ez soilik KoopFabrika egitasmoa mar-txan ipini dutelako. Oleagak dioenez,\u00a0\u201coso txikitik, bere esparru txikian eta bere eragin oso txikiarekin, OlatuKoop erreferente politiko bilakatzen ari da zenbait arlotan. Baldin-tza eta eztabaida batzuk mahai gainean jarri ditu, eta zenbait esparrutan oso presente egotea lortu du. Oso urruti gaude oraindik, baina nahiko genuke benetan ekonomia lehiatzera iritsi, eta benetan gaitasuna eduki zenbait politika baldintzatzeko; politika ekonomikoan-eta hartzen diren erabakietan, gure ahotsa kontuan hartzeko bat izatea\u201d.\u00a0<br \/>\u201cModu globalean pentsatzea da kontua, modu lokalean jokatuta\u201d<br \/>\u00a0<br \/>Amaia Naveda ekonomialaria (Bilbo, 1986) REAS Euskadiko teknikaria da. REAS da ekonomia sozial eta solidarioa (ESS) praktikan jartzen duten hainbat kolektiboren sarea. Antzeko sareak daude Espainiako estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetan, eta haiekin koordinatuta aritzen da lanean.\u00a0<br \/>Ekonomia soziala aspaldiko kontzeptua da, baina \u201cekonomiaren azken urteotako bilakaera ikusita, ekonomia solidarioaren mugimendua hasi zen sortzen. Euskadin, sare moduan, duela 20 bat urte\u201d\u00a0dio Navedak. Mugimenduaren xedea da\u201cekonomia sozialaren balioak berreskuratzea, eta XXI. mendeko beste batzuk gehitzea\u201d.\u00a0\u00a0<br \/>Sei baliotan oinarritzen da ESS: ekitatea, lana, ingurugiro iraunkortasuna, lankidetza, inguruarekiko konpromisoa eta irabazi asmorik eza (etekinak enpresan bertan edo gizartean inbertitu behar dira). Horiek dira, halaber, kolektibo bat REASen sartzeko bete beharreko sei baldintzak, eta ikuskapen soziala da betetzen diren neurtzeko tresna.<br \/>Gero eta kolektibo gehigo dago ESSren arloan, baina errealak ote dira sortzen ari diren alternatibak? Navedaren ustez, horixe da, hain zuzen, mugimendu honen berezitasuna:\u00a0\u201cErreala eta\u00a0ukigarria\u00a0da, erraz neurtzeko modukoa. Adibidez, Fiare bankua, dagoeneko finantza eragiketa ia guzti-guztiak egiten dituena. Laster hasiko da etxea erosteko maileguak ematen ere, baina oso baldintza zorrotzekin eta inoiz ez bigarren etxea erosteko. Energiaren arloan ere badaude hainbat aukera energia berdea irabazi asmorik gabeko kooperatiben bidez lortzeko. Elikagaien eta jantzien esparruan ere badira hainbat. Sektore garrantzitsuetan aukerak daude\u201d. Dena den, batzuetan zalantza izaten da horiek zabal daitezkeen jendarte osora, ala gune txikiagoak behar dituzten behar bezala funtzionatzeko. Navedak dio beharrezkoa dela txikiak izatea, \u201ctokian tokikoak\u00a0izatea nahi dugulako, norberaren lurraldetik gertu egon daitezen. Halere, saretuta daude, eta Espainiako estatuan sare sektoriala dago finantza etikoaren arloan,\u00a0bidezko merkataritzan,\u00a0energia berriztagarrienean&#8230;\u201d.<br \/>Ipar Euskal Herriarekiko lotura, ordea, \u201cegiteke\u201d dago,\u00a0\u201cnahiz eta noizbait mugaz gaindiko proiekturen bat sortzen saiatu\u201d.\u00a0Beraz, etorkizunean inoiz lortuko balitz ESS asko hedatzea, \u201cideia litzateke saretutako gune txikietan funtzionatzea, inguruarekiko konpromisoa betetzeko. Modu globalean pentsatzea da kontua, modu lokalean jokatuta\u201d.<br \/>Esparru askotara zabaltzen ari da ESS, baita telekomunikazioen eremura ere: \u201cSakelako telefonoen Som Connexi\u00f3 kooperatiba, adibidez, Katalunian jaio zen, baina estatu osoan aritzen da. Oso indartsua da, halaber, zaintzaren sektorea, adinekoak, umeak eta bazterketa egoeran dauden pertsonak zaintzeko\u201d. Dena den, sektore batzuk oraindik ez dira hurbildu ESSra, garraioena, adibidez:\u00a0\u201cEmaus elkarteak kudeatzen ditu bizikleta publikoak, edo Laguncar elkartearen bidez, jendeak autoa partekatzeko aukera dauka, baina oso esperientzia mikroak dira. Pentsatu beharra dago zer egin hegazkinekin eta merkantziak garraiatzeko tren eta kamioiekin. Sektore horiek egundoko inbertsioak behar dituztenez, oso zaila da bertan sartzea\u201d.<br \/>Bestalde, hainbat erakunde publiko ere ari omen dira saiakera egiten ESS aplikatzeko,\u00a0\u201ceta ez da\u00a0itxurakeria\u00a0hutsa\u201d. REASek iaz egindako ikerketa baten arabera,\u00a0\u201cerakundeetan badaude jardunbide horiek, baina batzuetan ez dute jakiten ESS gauzatzen ari direnik ere. Administrazioekin urte batzuk daramatzagu erosketa publiko\u00a0arduratsuaren\u00a0gaia lantzen, administrazio publikoa delako erosketa gehien egiten duen erakundea, eta gauzak aldatzen ari dira, pixkanaka bada ere. Errazagoa da udal txikietan eragitea handietan baino, baina, esate baterako, Bartzelonako Udalak hainbat milioi gastatzen ditu urtero erosketa arduratsuetan. Gasteizko Udala ere teknikariak prestatzen ari da&#8230; Lehen baino borondate politiko handiagoa sumatzen da eta, inertziak apurtzea zaila izan arren eta astiro joan arren, emaitzak ikusten hasiak gara\u201d.\u00a0<br \/>Horiek REAS Euskadik urtero antolatzen duen azokan ere ikusiko dira. Aurten Gipuzkoan egingo dute, azaroaren 18an.<br \/>\u201cEnpresa baterako etekin ekonomikoa eta aldi berean etekin soziala bilatzea ez da bateraezina\u201d<br \/>Etxebizitzen negozioa, kapitalismo basatienaren ikurretako bat, ekonomia etiko eta solidarioan oinarritua? Benetan izan daiteke? Roberto Cacho (Santander, 1971) enpresariaren ustez,\u00a0\u201csektore pribatuak etekin ekonomikoak bila ditzakeen arren, ez du zertan edozein preziotan egin, xedea etekin sozialarekin eta ingurumen-etekinarekin uztar baitaiteke\u201d.\u00a0Ideia horrek eraman zuen Etikalia enpresa sortzera,\u00a0\u201chigiezinen enpresa etikoa\u201d.<br \/>Etikalia 2014an jaio zen. Roberto Cachok hamar urtez zuzendu zuen Eusko Jaurlaritzako Bizigune programa (etxebizitza hutsak mobilizatzeko egitasmo publikoa), eta lanpostuan ezagutu zuen\u00a0\u201coso kasuistika zabala; bai eta eremu honetan sektore pribatuak beste era batera jokatu ahal zuela ere, bi alderdientzat onuragarriagoa eta\u00a0bidezkoagoa\u00a0izateko\u201d. Eskarmentu horrekin, Etikalia sustatzea erabaki zuen; enpresak Bizkaian jarduten du bereziki, eta\u00a0\u201chigiezinen alorrean etekin ekonomikoak bilatzeaz gain, onura sozialak ere bilatzen ditu\u201d.<br \/>Abiapuntu, Biziguneren bera izan zuen: etxebizitza hutsak kudeatzea.\u00a0\u201cHonen atzean dagoen arazoa ikaragarria da, eta, beharbada, eragileak ez dira behar bezain jakitun\u201d.\u00a0Erabiltzen ez den etxe batek kalte\u00a0andana\u00a0eragiten du, bai gizartean (besteak beste, eskaintza gutxiago dagoenez, prezioak garestitu egiten direlako), bai ingurumenean (etxebizitza bloke berriak eraikitzen direlako), baita jabeen ekonomian ere (etxeari euste hutsak dakarkion inongo irabazirik gabeko diru galeragatik). Okerrena da, Cachoren esanetan,\u00a0\u201czenbakiak bat datozela: EAEn, 30.000 familia inguru egongo dira Etxebiden izena emanda, eta kopuru hori etxebizitza hutsen kopuruaren oso antzekoa da\u201d.Eusko Jaurlaritzak egin izan ditu hainbat urrats norabide horretan, \u201cbaina ez dira nahikoak, inondik ere\u201d. Cachok \u201cazenarioaren eta makilaren\u201d metodoa aipatzen du, Europako hainbat herrialde dagoeneko erabiltzen ari direna. \u201cAlokairua sustatzeko neurriak oso ongi daude: Bizilagun programa bera eta Alokabide sozietatea, kuotak ordainduko direlako\u00a0bermea&#8230;\u00a0Horiek animalia\u00a0xaxatzeko\u00a0azenarioa lirateke. Halere, Jaurlaritzari makila erabiltzea falta zaio, zigortzea, alegia. Egia da herri batzuek, bigarren etxebizitzari dagokienez, Ondasun Higiezinen Zerga handitu dutela, baina horrek ez du inor\u00a0limurtzen.\u00a0Gobernuak askoz gogorragoa izan beharko luke; adibidez, etxebizitza hutsak zergapetzen dituen kanona egiatan aplikatuz, edo\u00a0ikuskapen\u00a0sakonagoak eginez\u201d.<br \/>Egoera honetan, Etikalia eremu pribatuan alternatiba bat eskaintzen saiatzen ari da. Cachoren arabera, bi dira alde nagusiak gainerako agentziei dagokienez: zerbitzua bera, alde batetik;\u00a0\u201ceragin soziala\u201d\u00a0duten eragiketak, bestetik. Lehenik eta behin, bezeroak hautatzeko prozesu berezia dute: \u201cKaudimena\u00a0izan behar dute, noski; baina ez diegu eskatzen\u00a0dirutza,\u00a0zentzu horretan malguagoak gara\u201d.\u00a0Halaber, errentatzaileari begira, \u201cEtikaliara etortzen denak badaki zein diren gure errentarien ezaugarriak, eta hilero kobratuko duela ere badaki. Bestalde, gure eragiketa handienen ehuneko jakin bat gorde egin nahi dugu, gizarte ekimenetan inbertitzeko funtsa izan dadin: arazoak daudenean, fidantzak ordaintzeko, esaterako, edo alor honetako gizarte eragileei laguntzeko, etab\u201d.<br \/>Haatik, argi dago arazoa ezin dela konpondu sektore pribatutik soilik, eta egungo arauekin\u00a0\u201cetxebizitza parke publikoa utopia izan daiteke, akaso, baina pixkanaka horretara heldu beharko dugu\u201d.\u00a0Hainbat proposamen ditu horretarako:\u00a0\u201cEgungo babes ofizialeko etxebizitzak beti zirkuitu publikoan edukitzea, esaterako; edo erabilera lagatzeko kooperatibak sortzea, Europako Iparraldeko herrialde batzuetan bezala, non jabetza publikoa\u00a0izanagatik\u00a0erabilera uzteko aukera dagoen\u201d.Aukerak egon badaude, beraz, \u201ceta azenarioa han-hemenka ere jartzen da; alabaina, egunen batean norbaitek hartu beharko du benetan makila\u201d.<br \/>Aizu<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur egun, ederto ezarrita dugu gure artean ekonomiaren eredu kapitalista basatia, gutxi batzuen etekin ekonomikoak maximizatu nahian inolako konplexurik gabe aritzen dena, aurrean jartzen zaion guztia koplarik gabe zanpatuz. Erabat globalizatutako diru-gose asegaitz horren kalteak ezinezkoa da zenbatzea, eta, ikaragarriak izan arren, etsipenezkoa da zenbaitetan nagusitzen den jarrera, basapiztiaren aurka ezer egin ezin delakoan.Alabaina, badira [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":126035,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","_relevanssi_hide_post":"","_relevanssi_hide_content":"","_relevanssi_pin_for_all":"","_relevanssi_pin_keywords":"","_relevanssi_unpin_keywords":"","_relevanssi_related_keywords":"","_relevanssi_related_include_ids":"","_relevanssi_related_exclude_ids":"","_relevanssi_related_no_append":"","_relevanssi_related_not_related":"","_relevanssi_related_posts":"","_relevanssi_noindex_reason":"","footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"tematicas":[731],"territorios":[841],"destacar_noticias":[],"class_list":["post-14506","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","tematicas-economia-solidaria","territorios-euskal-herria"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"gl_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gaur egun, ederto ezarrita dugu gure artean ekonomiaren eredu kapitalista basatia, gutxi batzuen etekin ekonomikoak maximizatu nahian inolako konplexurik gabe aritzen dena, aurrean jartzen zaion guztia koplarik gabe zanpatuz. Erabat globalizatutako diru-gose asegaitz horren kalteak ezinezkoa da zenbatzea, eta, ikaragarriak izan arren, etsipenezkoa da zenbaitetan nagusitzen den jarrera, basapiztiaren aurka ezer egin ezin delakoan.Alabaina, badira [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"economiasolidaria.org\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2021-03-18T13:00:31+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/2017-09-30-2520aizu.jpg.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"480\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"333\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Reas_Red\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Tempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/noticias\\\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/noticias\\\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\\\/\",\"name\":\"Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/noticias\\\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/noticias\\\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/2017-09-30-2520aizu.jpg.jpg\",\"datePublished\":\"2017-09-08T09:32:22+00:00\",\"dateModified\":\"2021-03-18T13:00:31+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/noticias\\\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"gl-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/noticias\\\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"gl-ES\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/noticias\\\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/2017-09-30-2520aizu.jpg.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2021\\\/03\\\/2017-09-30-2520aizu.jpg.jpg\",\"width\":480,\"height\":333},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/noticias\\\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/gl\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noticias\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/noticias\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/\",\"name\":\"economiasolidaria.org\",\"description\":\"El portal de la Econom\u00eda Solidaria\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.economiasolidaria.org\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"gl-ES\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/","og_locale":"gl_ES","og_type":"article","og_title":"Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean","og_description":"Gaur egun, ederto ezarrita dugu gure artean ekonomiaren eredu kapitalista basatia, gutxi batzuen etekin ekonomikoak maximizatu nahian inolako konplexurik gabe aritzen dena, aurrean jartzen zaion guztia koplarik gabe zanpatuz. Erabat globalizatutako diru-gose asegaitz horren kalteak ezinezkoa da zenbatzea, eta, ikaragarriak izan arren, etsipenezkoa da zenbaitetan nagusitzen den jarrera, basapiztiaren aurka ezer egin ezin delakoan.Alabaina, badira [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/","og_site_name":"economiasolidaria.org","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/Reas_Red-154018621410405","article_modified_time":"2021-03-18T13:00:31+00:00","og_image":[{"width":480,"height":333,"url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/2017-09-30-2520aizu.jpg.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_site":"@Reas_Red","twitter_misc":{"Tempo de lectura":"9 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/","name":"Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/2017-09-30-2520aizu.jpg.jpg","datePublished":"2017-09-08T09:32:22+00:00","dateModified":"2021-03-18T13:00:31+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/#breadcrumb"},"inLanguage":"gl-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"gl-ES","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/2017-09-30-2520aizu.jpg.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/2017-09-30-2520aizu.jpg.jpg","width":480,"height":333},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/noticias\/kapitalismoaren-aurrean-gizakia-erdigunean\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noticias","item":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Kapitalismoaren aurrean, gizakia erdigunean"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/#website","url":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/","name":"economiasolidaria.org","description":"El portal de la Econom\u00eda Solidaria","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"gl-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14506","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14506"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14506\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/media\/126035"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14506"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14506"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14506"},{"taxonomy":"tematicas","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/tematicas?post=14506"},{"taxonomy":"territorios","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/territorios?post=14506"},{"taxonomy":"destacar_noticias","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/gl\/wp-json\/wp\/v2\/destacar_noticias?post=14506"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}