Finanzas Éticas

Finantza-jarduera etikaren ikuspuntutik aztertzeko ekimena

Pausu bat haratago ematen saiatzen da Fiare. Hainbat esparrutan ipini ditu begiak: ekonomia solidarioa, kulturaekintzak, merkataritza zuzena… [Ianire RENOBABLES] Fiare ez da ohiko banka baten modukoa. Diruari balio bat haratago ematen dio; gizartea hobetzea helburu duten proiektuei laguntza eskaintzen die. Azken batean, bokazio eraldatzailea daukala esan daiteke. Inbertsio arduratsuak bultzatzen dituen eximen honek Euskal Herriko […]

4 junio 2012

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Pausu bat haratago ematen saiatzen da Fiare. Hainbat esparrutan ipini ditu begiak: ekonomia solidarioa, kulturaekintzak, merkataritza zuzena…

[Ianire RENOBABLES] Fiare ez da ohiko banka baten modukoa. Diruari balio bat haratago ematen dio; gizartea hobetzea helburu duten proiektuei laguntza eskaintzen die. Azken batean, bokazio eraldatzailea daukala esan daiteke. Inbertsio arduratsuak bultzatzen dituen eximen honek Euskal Herriko lehen banka etikoko proiektua abiatu zuen aurreko hamarkadan. Geroztik, dozenaka ideia eta amets errealitate bihurtzen lagundu du. Gainera, urte hauetan zehar egindako lan eta esfortzu bereizgarri hauek errekonozi mendua izan dute. Eusko Jaur laritzak eskaintzen duen Ignacio Ellacuria Garapenerako Lankidetza Saria eskuratu du Fiarek. Peru Sasia (Bilbo, 1961) Fiareko zuzendaria da eta banku etikoari buruzko ezaugarriez aritu da.

Aukerak zabalak dira. Jasotzen dituzuen proiektu guztien artean, nola erabakitzen duzue zein proiektu finantzatu?

Finantzaketa eskatzen duten proiektuen ebaluazio etiko-sozialerako metodologia bat garatu dugu. Alde batetik, arriskuen eta bideragarritasunaren ebaluaketa egiten da. Bestetik, proiektuen ebaluazio etiko-soziala burutzen dugu. Aipatu behar da ebaluaketa hau bankuko egiturarekin zerikusia ez duten pertsonek egiten dutela; ebaluazio etiko-sozialen komisioen esku uzten dugu. Fiare, gutxi-gorabehera, autonomien tamainako sare-territorialetan antolatzen da eta territorio bakoitzean bana dago. Horietan lan egiten duten pertsonek ondo baino hobeto ezagutzen dute Fiare proiektuaren identitatea, inguruaren sare-soziala edo etikak bitartekaritza-finantzarioari planteatzen dizkion erronkak. Azken batean, gure metodologiak elementu kualitatiboak, kuantitatiboak eta baloratiboak nahasten ditu.

Zer hartzen da kontuan proiektuaren ebaluazioan?

Adibidez, proiektuaren inpaktu soziala, mugiarazten duen enpresa-eredua; parte-hartzea eta berdintasuna errespetatzen den… Fiaren gizartea hobetzea helburu duten proiektuak laguntzen ditugu kredituaren bidez.

Fiaren diruaren balio soziala berreskuratzen duzue.

Bai, baina hori baino gehiago dela esango nuke. Finantza munduak duen tentazioa eta arazo handiena da diruarekin salerosten duela. Eta hori kontraesana da. Dirua aurkezpenerako bitarteko moduan pentsatua izan zen, trukeak errazteko asmoarekin sortua, eta salgai bat bihurtu da. Denok ulertzen dugu diruak ez duela balio, baldin eta errekonozimendu jakin batzuei lotuta ez badago. Beste alde batetik, egia da oso zaila dela mundu mailako elkartrukeetan pentsatzea dirurik gabe. Baina dirua saltzeak eta birsaltzeak espekulazioaren esferara garamatza eta horretan, diruaren balio soziala aldentzen da. Norbaitek galdetzen dizunean, “zer eramango zenuke uharte desertu batera?” Inork ez du eran tzuten dirua eramango lukeela. Ez duelako ezertarako balio.

Gizarterako onuragarriak izan daitezkeen proiektuak finantzatzen dituzue: garapenerako, bazterketa soziala ezaba tzeko, ingurugiroa zaintzeko, kultura bultzatzeko…

Helburua birsortzea da. Guk aipaturiko alor horietara, adibidez, bideratu nahi dugu kreditua. Praktikan, azken urteetan zehar, Fiareren lana gizarteratzeari lotu zaio neurri handi batean. Ekonomia solidariora ere bideratu ditugu esfortzuak edota garapenerako elkarlanera ere.

Adibide baten-bat azpimarratuko al zenuke?

Badira asko eta asko. Bolu menari erreparatzen baldin badiogu, eskaini dugun mailegu handiena hiru milioi eurotakoa izan da. Xedea erretiratutako pertsona talde bat etxebizitza eta erabilera partekatuko kooperatiba bat Madril inguruetan martxan ipintzea izan zen. Landareekin pomadak ekoizten dituen eta enplegua sustatzen duen Nafarroako gizarteratze enpresa bati eman genion lehenengo mailegua. Adibide ugari ditugu. Adibidez, Mailegu polit bat eman genuen Ekuadorren, bertan, kafe-soro kooperatiba bat martxan ipini zedin.

Krisialdiak markatutako testuinguru honetan, nola hautema ten duzue egoera Fiaren?

Fiare proiektua 2000an jaio zen. Garai hartan, pertsona askok erosten eta inbertitzen zuten etengabe. Egoera hura horrelakoa izanik, ba tzuek ez zuten ulertzen banku-sozialaren beharra. Fiare pixkanaka-pixkanaka finkantzen joan gara; legitimitatea, seriotasuna eta errekonozimendua lortu dugu. Ignacio Ellacuria Saria eskuratu izana ere babes handia eman zigun Euskadin. Gure helburua ikertzea da eta horretan gabiltza. Aurrezkien eta kredituaren arteko bitartekaritza lanetan aritzen gara. Krisialdi garai hauetan ere horretan gabiltza. Izan ere, testuinguru honek finantziazio-eskaera askoz gehiago ekarri ditu. Hilabetero, gutxi-gorabehera milioi bat euroko finantziazioa eskaintzen ari gara. Gu bezalako proiektu batentzat ikaragarria da hori. Ongi ezagutzen ez dugun banku-zirkuitutik irtetzen den eta hobekuntzarako eta birsor tzerako bideratzen den kopuru bati buruz ari gara. Egunez egun, jakin badakigu, Fiare merezi duela eta egonkortu daitekeen proiektua dela.

FIARE PROIEKTUA

Fiarek hiru ildoren arabera burutzen ditu kreditueragiketak. Batetik, Fiare sareak behar diren bermeak emateko, eskaintzen duen errentagarritasuna aztertzen du. Horrek bankuko zirkuitu zorrotzak eskatzen ditu mailegua emateko orduan.

Bigarren ildo bat aurrezkikreditu zirkuituek sortzen dituzte. “Aurreztaileak kreditueragiketa ekonomikoki aurrera eraman dezan, eskatzaileen egitura ahulak zorduntze arrisku handiagoa dakar”. Ildo berean azpimarra daiteke “Sareak” izena duen libreta. Honen arabera, “gordailugileak ez ditu jasotzen libretak sortutako korrituak, hark aukeratutako erakundeari ematen bai tzaizkio era erakundeak, halaber, kreditu bitartez, arrisku gehiagoko proiektuak babestekio erabiltzen baititu”.

Hirugarren ildoa Fiareren erakunde bazkideekin hitzarmenak sinatzea da. Eurekin lan egiten duten pertsonek zabalik dute kreditua lortzeko bitartekoa. “Erakunde horiek bereganatzen dute eragiketa horren berezko arriskua fondo propioekin, eta eskatzaileari abala ematen diote. Fiarek prozesu honetan bere egitura jartzen du, eskatzaileak badaki bankuko kreditua hartu duela, badaki eskaintzen zaion etxebizitza, okupazio-formakuntza edo beste edozein laguntza ez dituela dohaintzan hartzen”.

Finantza-jarduera etikaren ikuspuntutik aztertu ahal izateko, Fiaretik azaltzen dutenez, kontuan izan behar dira gizartean mugitzen diren erronka etikoak. Izan ere, “kredituaren bitartez gizartea eraldatzeko eta gizarteratzeko joera da Fiareren lehen sustraia eta horretan oinarritzen da. Horregatik hartzen dugu konpromisoa gure jarduera gizartean bazterturik geratzeko arriskua duten taldeen mesedetara bideratzeko.” Eta nola gauzatzen da lan hori? Kredituaren bidez. Bi esparruetan garatzen dituzte jarduerak. “Alde batetik, gure laguntza pertsona horiekin lan egiten duten erakundeei zuzentzen zaie, nahiz iparraldeko gizartean bazterturik geratzeko arriskua duten taldeak babesten. Beste aldetik, babes osoa munduan zehar bidegabekeria egoerak eta jasan ezinezko egoerak aldatzeko lan egiten duten erakundeei”. Horrela, esan dezakegu Fiarek hainbat esparruetan ipini dituela begiak; besteak beste: ekonomia solidarioa, ikerketa eta sentsibilizazioa, kultura-ekintzak, nekazaritzaekologia proiektuak, merkataritza-zuzena, oinarri kooperatiboa duten enpresa eredu alternatiboen garapena…

Pausu bat haratago ematen saiatzen da Fiare. “Gure joera kreditua gizarte hobea eraikitzera bideratzeak eskatzen du ohiko banku-produktuak baino zerbait gehiago eskaintzea. Hori dela eta, banku etikoaren sistemari buruz hitz egiten dugu. Beharrezkoa da betiko banakaren ohiko banku-produktuekin batera, beste batzuk ere eskaintzea pertsona eta erakunde zehatzen premiak asetzeko, kasurako, betiko erakundeak kreditu-bezero bezala onartzen ez dituztenak. Premia hori begi bistakoa da azkenaldian”.

Artículos Relacionados

----