Ekintzaileentzako MgE ibilbidea: formakuntza-pilulak

Hementxe da ekintzaileentzako gure ibilbidearen hurrengo fasea! Urritik-abendura arte.Fase honetan, zenbait prestakuntza-pilula dakarzkizugu, elkarren osagarriak diren ikasgaien bloke batean egituratuak 4 orduetan; horrela, pertsona bakoitzak bere beharretara ondoen egokitzen diren tailerrak aukeratu ahal izango ditu, eta denbora bera ere horren arabera antolatu, bere proiektua zer fasetan dagoen aintzat hartuta. Proiektu bat baldin badaukazu, berdin dio zer […]

27 octubre 2017

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Hementxe da ekintzaileentzako gure ibilbidearen hurrengo fasea! Urritik-abendura arte.Fase honetan, zenbait prestakuntza-pilula dakarzkizugu, elkarren osagarriak diren ikasgaien bloke batean egituratuak 4 orduetan; horrela, pertsona bakoitzak bere beharretara ondoen egokitzen diren tailerrak aukeratu ahal izango ditu, eta denbora bera ere horren arabera antolatu, bere proiektua zer fasetan dagoen aintzat hartuta.
Proiektu bat baldin badaukazu, berdin dio zer fasetan dagoen, prestakuntza-pilula hauek oso lagungarriak gerta dakizkizuke proiektuari forma ematen jarraitzeko, bai eta zure egoera berean dauden pertsonei haren berri emateko ere. Horrelaxe ikasiko duzu zure proiektuak zer behar duen aurrera egiteko.
IZENA EMATEKO: Interesa duzuen pertsonok nahi beste prestakuntza-saiotara etor zaitezkete, denetara nahiz bakarren batera. Pertsona bakoitzaren premietara malgutasunez egokitzea da gure helburu nagusia.
Izena emateko bete inprimaki hau. Izena emateko epea formakuntza bakoitzaren egun bat lehenago itxiko da edo 20 plaza osatu arte.
Zalantzak argitzeko:• Idatzi e-mail honetara: ecosfron.euskadi@ecosfron.org• Deitu 94 415 34 39 telefonora *Haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen dugu saioak irauten duen denboran, horretarako interesa duten pertsonentzat

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Artículos Relacionados

----