22ene

Ekonomia solidarioaren eta ekonomia feministaren arteko loturak estutuz. Politika publikoak Bolivian, Brasilen eta Euskadin (Bilbo)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (AVCD) finantziatuta, eta Andeetako emakumeen ekonomia sozial solidarioa eta eskubide ekonomikoak indartzeari begira Hegoa Institutuak garatzen duen programaren baitan (PGM2012), atsegin handiz gonbidatu nahi zaituztegu gure hurrengo mintegira, Bolivian eta Brasilen ekonomia solidarioaren eta ekonomia feministaren artean dagoen lotura gertutik ezagutzeko, eta gizarteeragileek zein erakunde publikoek arlo horretan duten egitekoa zein den jakiteko.

Euskadin lotura horiek daukaten garapen-maila ere landuko dugu, sektore horretan lan egiten duten pertsonen esperientziei esker.

Esperientzien elkartrukean oinarrituko da mintegiaren dinamika, eztabaida helburu duten parte-hartze eta elkarrizketei eta gaiari loturiko ekarpenei esker. Bertan izango da Garapenerako Ikerketa Institutuko (IRD Frantzia) Isabelle Hillenkamp, aipatutako herrialde bietan esperientzia handiko emakumea, bai ikerketaren alorrean, bai praktika sozialean.

Isabelle Hillenkamp sozio-ekonomialaria da, Garapenerako Ikerketa Institutuko (IRD, Frantzia) ikerlaria, eta Afrikar, Amerikar eta Asiar Munduetako Gizarte Zientzietako Ikasketa Zentroko kidea (CESSMA, Paris). Gaur egun, ekonomia solidarioaren eta ekonomia feministaren arteko lotura ikertzen ari da, bai eta ekonomia solidarioan oinarritutako politika publikoak ere. 2005. urtean ekin zion Bolivian lan egiteari, eta 2014. urteaz geroztik Brasilen ere ari da. Doktorea da Garapenaren Azterketen arloan, eta honakoa izan zen bere tesia: “Ekonomia solidarioa Bolivian: merkatuaren eta demokraziaren artean”.

Egitaraua hemen deskarga dezakezue.