26feb

Energia Oligopolioaren Enpresekin Moztu (Bilbao)

Energia Oligopolioaren Enpresekin Moztu (Bilbao)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Energia Oligopolioaren Enpresekin Moztu (Bilbao)

ALDAURI Fundazioak GoiEner energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu Otsailak 26, asteazkena, 20,00etan, San Frantziskoko auzo etxean.

Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea(energia erosketa) eta sorkuntza.

Garraioa (REEren eskuetan diren tentsio altuko azpiegiturak) eta banaketa (tentsio ertain eta baxuko azpiegiturak, konpainia handien kontrolpean direnak) oraindik erregulatuak daude.

Mozkin asmorik gabeko kooperatiba izanik, elektrizitate berdea merkaturatuz lorturiko etekinak kooperatibara itzuliko dira berriz, eta bazkideek erabakiko dute batzarretan zertara bideratu diru horiek.

Era berean, bazkideek sorkuntza berriztagarriko egitasmoetan inbertitu ahal izango dute, kooperatibak berak kontsumituko lukeelarik ekoizpen hori.
Azken helburua kooperatibak sorturiko energia kopurua bazkideek kontsumitzen duten kopuru bera izatea da, hori guztia energia berriztagarrien bitartez eta ahalik eta kontsumo arrazional eta eraginkorrena eginez.

Archivos adjuntos:

charla_goiener_sanfran.pdf