13abr

Feminismoari eta Erresistentziei buruzko Solasaldien Zikloa (Donostia)

Feminismoari eta Erresistentziei buruzko Solasaldien Zikloa (Donostia)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Feminismoari eta Erresistentziei buruzko Solasaldien Zikloa (Donostia)

Feminismoari eta Erresistentziei buruzko Solasaldien Zikloa bakea, justizia eta giza duintasuna lortzeko emakumeen nazioarteko borroka gogoratzeko, balioesteko eta aurrera egiteko beharretik sortu da. Aspaldiko aktibismoa da, baina historian zehar gutxi caso dena, gizonezkoek idatzi baitute, kontatzea merezi duen edo ez duen euren parametroen arabera.

Hegoa Institutuak antolatu du Solasaldien Zikloa, eta Donostia 2016ko kultura-programako Hondar Artean eta Bakearen Itsasargia proiektuen esparruan kokatzen da. Solasaldiek zuzenean eta arintasunez hitz egiteko eta ideiak trukatzeko guneak sortu nahi dituzte. Ez dira mahaiinguruak izango; izan ere, Tindufeko kanpamenduetan emakume sahararrek egindako jaima batean egingo dira, eta, ohiko hitzaldietarako aretoetako distantzia gabe, parte-hartzaileen arteko elkarrekintza erraztuko da, bai eta horien eta bertaratutakoen artekoa ere.

Solasaldiak edonorentzako irekita egongo dira. Gainera, eztabaidaren bidez, gizatalde zehatz batzuk sendotu nahi dira, besteak beste, feministen, giza eskubideen eta lankidetzarako erakundeak, eta aratu beharreko gaiekiko interesa duten unibertsitateko ikertzaileak, irakasleak eta ikasleak.

  • 2016ko apilaren 13a, 2016ko maiatzaren 16a, 2016ko ekainaren 15a
  • 18:30-20:30
  • San Telmo Museoa, Donostia
  • Programa