02jul

I Komunikazio Alternatiboaren Kanpamendu Internazionalista (Bizkaia)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Eztabaidarako espazio bat, munduko edozein tokitako esperientzien elkartrukerako, komunikazioan arreta jarriz. Eragiteko informazioa eta eztabaida gunea.

  • Tailerrak eta formazioak komunikazioa ardatz izango dutenak eta Euskal Herriko herri-mugimenduen parte-hartzearekin: feminismoak, deshazkundea, elikadura burujabetza, internazionalismoa,…
  • Elkartrukerako espazioak nazioarteko eraldaketa sozialerako ekimenetako ordezkariekin.
  • Bisitak. Ezagutzeko: Euskal Herriko historia politikoa, soziala eta ekonomikoa (Gernika eta Iruñea); Herri-mugimenduen borroken adierazle nagusiak;Euskal Herrian sistema kapitalista eta heteropatriarkalaren alternatiba den ekimen bat: Lakabe (Artzibar – Nafarroa).
  • Ekintza publikoak Bilbon eta Donostin.
  • Komunikazio materialen ekoizpena, kanpamenduan zehar egindako formazioetatik jasotako ezagutzak bilduko dituztenak.
  • Parte-hartzaileak. 30 plaza (hauetako 10 erreserbatuta daude Latinoamerika, Europa, Asia eta Afrikako komunikatzaileentzat).
  • Lekua. Ander Deuna Ikastola (Gatzarriñe Kalea, 47. Sopela, Bizkaia).
  • Datak. Hasiera: uztailak 2, 18:00tan. Amaiera: Uztailak 12, 16:00tan.
  • Matrikula eta gastuak. 300 euro (ostatua, pentsio osoa, bisitak egiteko garraioa, materialak eta asegurua). Kanpamendura iristeko garraioa partaide bakoitzaren ardura izango da.
  • Izena ematea. Ekainaren 9rarte.

Parte-hartu nahi duzu? http://www.revistapueblos.org/?p=21765&lang=eu

Archivos adjuntos:

170509_publi_campamento.pdf