18oct

Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroa 2017/2018 (Bilbo)

Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroa 2017/2018 (Bilbo)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroa 2017/2018 (Bilbo)

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Bizkaiko Caritaseko Lankidetzarako egitarauagaz eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzagaz batera, igaz XX. urteurrena ospatu eban Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroaren ekitaldi barrirako deialdia egiten dau.

Hogeta bat urtetik gorakoentzat da; hain zuzen be, Ipar-Hegoaldea gaiaren inguruan jakin-mina daben, hezi gura daben eta alkartasunezko erakunderen batean konpromiso pertsonala hartu gura dabenentzat.

Ikastaroaren helburuak litzatekez: gure munduaren errealidadearen azterketan sakondu; Ebanjeliotik, teologiatik eta Eleizaren doktrina sozialetik errealidade horren kristau ikuspuntua garatu eta behartsuen aldeko hautua egiteko lagungarri diran hainbat bide eta ekimen solidario ezagutu eta baloratu.

Ikastaroaren amaieran, udaldian Hegoaldean esperientzia bizi izateko aukera eskaintzen da, hausnartutako guztiari arpegia ipini ahal izateko.

Datorren urriaren 18an, 19:30etan, ikastaroa aurkezteko saioa ospatuko da.