24mar

Jardunaldia: Poltsa ala Bizia. Ekonomiaren eta bizitzaren arteko gatazkak eta alternatibak (Bilbao)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Jardunaldi honen helburua hausnarketak eskaintzea da, ekonomia solidariotik eta ekonomia feministatik. Hausnarketa horiek espazio sozioekonomiko alternatiboak eraikitzera egongo dira bideratuta, bizitza eta pertsonak erdigunean kokatzeko.

Jardunaldia honela egituratuko da:

10:00- EKONOMIA SOLIDARIO ETA FEMINISTA: BIZITZAREN IRAUNKORTASUNA BIRKOKATUZ

Miriam Nobre: SOF –Sempreviva Organizaçao Feminista taldeko aktibista feminista da, eta, bertan, herri-hezkuntzako, ikerketako eta aholkularitza teknikoko lanetan dihardu ekonomia feministaren, agroekologiaren, elikadura-burujabetasunaren eta ekonomia solidarioaren alorretan. 2006tik 2013ra bitartean, Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko Idazkaritzako koordinatzailea izan zen. www.sof.org.br

Daniela Osorio: XESeko (Xarxa d´economia solidária) kide feminista. Bere ikerketa-lana Gizarte Mugimenduetan eta Elkartegintza Lanean oinarritu da. Gaur egun, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugimendua sakon ikertzen ari da Bartzelonan, ekonomia feminist(ar)en ikuspuntutik.

11:30- ATSEDENA ETA KAFEA EKOETXEAN (Pilota kalea 5)

12:00- BIZIMODU IRAUNKORRERAKO ALTERNATIBA SOZIAL ETA EKONOMIKOAK

Naldan, Errioxako 1.000 biztanleko herri batean, zenbait elkartetan antolatutako pertsona-talde bat, batez ere emakumeak, “denok denontzat” garatu beharreko bizi-kalitatearen inguruan pertsona guztiok dugun erantzukizun bateratua artikulatzeko proiektuetan ari gara lanean, 2000. urtetik hona. Hori horrela, enpleguaren alde, hezkuntza iraunkor eta osagarriaren alde, aisialdi inklusiboaren alde, adin guztietarako partaidetza-espazioen alde, etxebizitzarako sarbidearen alde, herritar berriei harrera egitearen alde, eta elkarren arteko laguntza-taldeen alde mugitzen gara, besteak beste.

Itakara doan bidea bezala, gure proposamena mugituz doa, eta eraikuntza-fase betean dago. Toki horretarantz goaz, eta beharrezkoa dela uste dugu, Zainketa Komunitatea gizakion beharrizana delako, gizaki gisa garatu ahal izateko.

Lankidetza, ekitatea, elkartasuna, elkarrekikotasuna eta sinesten ditugun beste gauza asko erreskatatzen ditugu, eta zainketari merezi duen garrantzia ematen diogu, ikusgai jarriz.

  • Espazio bizigarri eta iraunkorrak, hiriaren merkantilizazioaren aurrean: Punto6 Kolektiboa

Punto6 Kolektiboa hirigintzatik, arkitekturatik eta soziologiatik datorren emakume feministen taldea gara. Gure asmoa hiriak, auzoak eta arkitekturak berriro pentsatzea da, inolako bazterketarik gabeko bizitza ahalbidetzeko. Gizarte anitzaren isla izango den hiri baten alde egiten dugu lan, hiria izan dadin aniztasun horretatik eratorritako beharrizanak kudeatzeko euskarri fisikoa.

Sailen arteko generoko ikuspuntutik egiten dugu lan. Gure ustez, partaidetza funtsezko tresna da proiektuetan, pertsonen eguneroko esperientzia ikusarazteko. Hori horrela, emakumeen eguneroko bizitza aintzat hartu beharra nabarmentzen dugu. Iraunkortasunetik abiatzen gara, garapenerako oinarrizko irizpide gisa.

  • Bizitzaren iraunkortasuna, ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan: Pandora Mirabilia

Pandora Mirabilia emakumez osatutako lan-kooperatiba gara, eta begirada feminista eta diziplinartekoa dugu. Ikerketaren, esku-hartze sozialaren, aholkularitzaren eta ekoizpen propioaren esparruetan, komunikazioarekin (ikus-entzunezkoa eta idatzizkoa), mezuen azterketa kritikoarekin eta generoko ekitatearekin (erantzukidetasuna, zainketak, emakumeen aurkako indarkeria, partaidetza) lotutako gaietan oinarritzen gara.

Grupo Cooperativo Tangente taldeko kide gara. Guztira, 17 erakunde bazkide gara, eta 12 urte baino gehiago daramatzagu lanean, kooperatibismoaren balioetan oinarrituta. Madrilgo Mercado Social sareko kide ere bagara. Ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, banaketa eta kontsumorako sarea da, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioen bitartez funtzionatzen duena.

13:30- Jardunaldiaren itxiera

Izen eman nahi baldin baduzu, sakatu hemen.

Archivos adjuntos:

poltsa_ala_bizia.pdf