27may

Kontsumismoari buruzko «XL Town» antzezlana Villabonan

Kontsumismoari buruzko "XL Town" antzezlana Villabonan
Kontsumismoari buruzko "XL Town" antzezlana Villabonan

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Kontsumismoari buruzko "XL Town" antzezlana Villabonan
Kontsumismoari buruzko "XL Town" antzezlana Villabonan

Arropa Garbia Kanpaina – SETEMek eta PIKOR Teatrok aurkezturik, erosten, janzten eta kontsumitzen dugun arroparen atzealdean zer dagoen erakusten digun antzezlana. XL TOWN kontsumismoari buruzko parodia bat da; baita ehungintza industriaren eta moda sektorearen inguruko errealitate dosi bat.

“Izan gaitezen serioak, anaiok; ez gara ematen dugun itxura, ez eta gure eskuek ezkutatzen dutena ere; izan gaitezen serioak, tira, erosten duguna gara”. Baieztapen zirraragarri hau “XL TOWN” antzezlaneko pertsonaia batek egina da. Izan ere, helburuotako bat ikuslearen kontzientzia esnaraztea da arropa marka handiek ezkutatzen dutenari buruz eta jantziak zein baldintzatan egiten direnari buruz; horrela, gure kontsumo ohiturekiko erantzukizun handiagoa har dezagun.

Antzezlan dibertigarri eta esanguratsua dugu hau, mendebaldeko hiritarron kontsumo ohitura konpultsibo eta irreflexiboak eta moda eta kirol marka handien praktika depredatzaileak agerian uzten dituena. Gai berbera ikuspegi desberdinetatik heltzen duten lau historio dira. Modu horretan, ikusleak lau errealitate desberdin ezagutuko ditu, hala nola markako kirol oinetakoak egiten dituen lantegi batean lanean diharduen pertsonarena, euren enpresen produkzio deslokalizatua zuzentzen duten ejekutiboak zein modutako formazioa jasotzen duten, kontsumitzaileen eraso dibertigarrienak, eta azkenik, publizitate kanpaina baten zentzugabekeria.