27feb

Online ikastaroa: Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea

Online ikastaroa: Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Online ikastaroa: Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea

SETEMek eskaintzen duen «Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea» online ikastaroan izena emateko epea hasi da. On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko. Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu. 

Errealitateak aztertuko ditugu, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutu eta, batik bat, benetako eta hurbileko bestelako aukerak planteatuko ditugu. Hain zuzen ere, bidezko merkataritza, finantza etikoakelikadura burujabetzakontsumo arduratsua eta ohiko kontsumoak eragiten dituen genero desberdinkeriak izango dira ikastaroko moduluen eduki nagusiak. Izen-emateak otsailaren 20ra arte luzatuko dira, eta ikastaroak hilaren 27an hasiko du bere martxa. 

60 orduko luzerakoa, ikastaroa bost modulutan dago banatuta, maila altuko irakasleekin, hala nola hauekin: Nazaret Castro eta Laura Villadiego (Carro de Combate proiektuaren sortzaileak, kontsumitzen ditugun produktuen jatorria ikertzen duena), Katherine Higuita (soziologoa eta ikerlari aditua gazteriaren, ingurumenaren eta landako garapenaren arloetan. Setem-en Kolonbiako erakundekide den Penca de Sábila Korporazio Ekologiko eta Kulturalaren kidea), Conchi Piñeiro (Altekio-ren partaide, kontsumoa, ekonomia soziala, ingurumena eta generoa bezalako arloetan ikertu eta formakuntza ematen du), Jordi Calvo (Kataluniako ekonomialaria eta gizarte-mugimenduen, bakearen kulturaren eta armagintzaren inguruko ikerlaria. Justicia i Pau-ren kidea) eta Isabel Álvarez (EHNE Bizkaia elkarteko kidea).

Informazio gehiago eta izen-emateak www.transformateconsetem.org webgunean.