17oct

Pobreziara kondenatu nahi gaituzte (Gasteiz)

Pobreziara kondenatu nahi gaituzte (Gasteiz)
Pobreziara kondenatu nahi gaituzte (Gasteiz)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Pobreziara kondenatu nahi gaituzte (Gasteiz)
Pobreziara kondenatu nahi gaituzte (Gasteiz)

Pobrezia gure artean dagoen arazo larria da. Ez dago estatistikei erreparatu besterik egoeraren larritasunaz ohartarazteko. Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasunen Inkestak jasotzen duenez Euskal Autonomia Erkidegoan 104.177 lagun daude pobrezia larrian, herritarren %4,9a. Kopuru hau gai honen inguruko estatistikak daudenetik dagoen handiena da. Gainera, 350.668 lagun daude pobrezia arriskuan, herritarren %16,5a. Eta ezin dugu ahaztu hamaika aldiz esan duguna: pobreziak emakume aurpegia du.

Datuak beldurtzeko modukoak dira. Egoera jasangaitza da eta mobilizatu beharra dago. Horregatik urriaren 17an, asteartea, Pobreziaren Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta, kalera aterako gara Gasteizen (11:00, Andra Mari Zuriaren Plaza). Kalera aterako gara egoera hau salatzeko, bai, baina alternatibak ditugula esteko ere. Ezinbestekoa da pobreziarekin amaituko duten lege bat garatzea; ezinbestekoa da babes sozialerako sistema propioa izatea; ezinbestekoa da azken urteetako murrizketak bertan behera uztea; ezinbestekoa da politika antisozialekin amaitzea…

Urriaren 17an, asteartea, kalean izango gara. Andra Mari Zuriaren Plazatik hasita Eusko Legebiltzarreraino joango gara performance bat eginez. Pobreziara kondenatu nahi gaituzte, eta hori irudikatuko dugu. Baina argi izan ez diegula utziko.