Políticas Públicas

120 parte-hartzaile REAS Euskadik antolatutako “Kontratazio Publiko Arduratsuaren” jardunaldietan

120 pertsonek parte hartu zuten REAS Euskadik martxoan antolatutako “Kontratazio Publiko Sozialki Arduratsuari” buruzko jardunaldietan, Oñatin (03/24), Azpeitia (03/25), Leaburu (03/27) eta Irunen (03/28). Jardunaldi hauek, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Merkatu sozialaren sendotzea eta kontsumo arduratsuaren sustapena proiektuaren baitan dago. Jardunaldietan Santiago Lesmes-ek parte hartu zuen, gaian espezializatutako aholkularia dena. Hauek, Gipuzkoar administrazio publikoetako pertsonal […]

10 abril 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

120 pertsonek parte hartu zuten REAS Euskadik martxoan antolatutako “Kontratazio Publiko Sozialki Arduratsuari” buruzko jardunaldietan, Oñatin (03/24), Azpeitia (03/25), Leaburu (03/27) eta Irunen (03/28). Jardunaldi hauek, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Merkatu sozialaren sendotzea eta kontsumo arduratsuaren sustapena proiektuaren baitan dago.

Jardunaldietan Santiago Lesmes-ek parte hartu zuen, gaian espezializatutako aholkularia dena. Hauek, Gipuzkoar administrazio publikoetako pertsonal tekniko, juridiko eta kargu politikoei zuzenduta daude, gai honen inguruko sentsibilizazioa eta prestakuntza helburutzat dutelarik.

Partaidetza anitza izan zen, hain zuzen ere, 120 pertsona. Horietatik 20 kargu publikoak ziren, 84 zuzenbide-teknikariak, idazkari eta kontu-hartzaileak eta 16 erakunde sozialetako pertsonak. Guztira, 27 udal, mankomunitate bat eta aldundiko hainbat sail ordezkaturik egon ziren.

Kontratazio publikoan irizpide sozialak barneratzerako orduan agertzen diren zalantza eta zailtasunak konpartitzeko, existitzen diren aukerak argitzeko eta praktika onen adibideak aurkeztu dira. Baita, baldintza-agirietan irizpide sozialak barneratzeko zein sistema integralak landu eta martxan jartzeko, REAS Euskadik administrazio publikoen eskura jartzen duen doako aholkularitza zerbitzua aurkeztu zen.

Aste horretan ere, BOUEn, kontratazio publikoari buruzko 2014ko otsailaren 26ko Europar Legebiltzar eta Kontseiluko 2014/24/UE Zuzentarau berria argitaratu zen. Zuzentarau berri honek, besteak beste, administrazio publikoek beren eskaintzetan gizarte- eta ingurugiro-aldeei lehentasuna eman ahal izatea eta ez soilik prezio lehiakorrenean oinarritzea ezartzen du eta gizarteratze enpresentzako kontratu erreserbatuen aukera ahalbidetzen du, azkeneko hau sektorearen betidaniko borroka delarik. Gaur egungo zuzenbide-markoak, gizarte-klausulen inguruko oztopo juridikoak konpontzen ditu, eta existitzen diren esperientzia eta praktika onak hura berresten dute.

REAS Euskaditik, azaldutako interesa eskertzen dugu eta hau, Gipuzkoan kontratazio publiko modu berri baten hasiera izatea espero dugu, sozialagoa eta arduratsuagoa.

 

Artículos Relacionados

----