Varios

Alternatiben Oihartzuna

Alternatibak dituen herria bizirik dago. Horixe irudikatzeko asmoz, “Alternatiben Oihartzuna” ekimena burutuko dugu apirilaren 16ean. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa; elkarren arteko topagunea. Ekimen honekin jarraipena emango diogu Baionan, Donostian eta Bilbon, Bizi mugimenduak eta Eskubide Sozialen Kartak antolatutako “Alternatiben Herriari”. Hala, badakigu […]

13 abril 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Alternatibak dituen herria bizirik dago. Horixe irudikatzeko asmoz, “Alternatiben Oihartzuna” ekimena burutuko dugu apirilaren 16ean. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa; elkarren arteko topagunea.

Ekimen honekin jarraipena emango diogu Baionan, Donostian eta Bilbon, Bizi mugimenduak eta Eskubide Sozialen Kartak antolatutako “Alternatiben Herriari”.

Hala, badakigu Euskal Herrian eta Oiartzunen eremu sozial, ekonomiko eta kulturalean badirela hamaika pertsona eta eragile egunez-egun alternatibak eraikitzen. Horregatik, apirilaren 16ean guzti hauek bildu eta plazara atera nahi ditugu.

Balio justuagoetan oinarritutako gizartea eraiki daitekeela sinetsita gaude eta proiektu hauek guztiak, aldaketa horren hazia direla erakutsi nahi dugu.

Horregatik, dei hau egiten dugunok alternatibak ditugula eta jada martxan daudela erakutsi nahi dugu, eta honekin batera esan, sistema dela aldatu behar dena. Horregatik pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial berriaren aldarrikapenarekin bat egitera gatoz:

Ongi bizitzeko,
pertsonen zein herrien premiak asetzeko,
gure buruak eta planeta zaintzeko
eta nagusi den sistema aldatzeko

Artículos Relacionados

----