Economía Solidaria

«Bizitza erdigunean jartzea posible al da?» jardunaldiaren kronika

Joan den azaroaren 14an eta Euskadiko Ekonomia Solidarioaren II. Azokaren aurretiko jarduera legez, Donostia 2016ko egoitzan Bizitza erdigunean jartzea posible al da? jardunaldia ospatu zen. Bertan, 40 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, batzuk beren izenean zetozen eta beste batzuk aldiz, erakunde sozialak edota instituzio publikoak ordezkatuz.  Jardunaldi hau REAS Euskadiko ekoSolFem taldeak (ekonomia solidarioa […]

20 noviembre 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Joan den azaroaren 14an eta Euskadiko Ekonomia Solidarioaren II. Azokaren aurretiko jarduera legez, Donostia 2016ko egoitzan Bizitza erdigunean jartzea posible al da? jardunaldia ospatu zen. Bertan, 40 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, batzuk beren izenean zetozen eta beste batzuk aldiz, erakunde sozialak edota instituzio publikoak ordezkatuz.

 Jardunaldi hau REAS Euskadiko ekoSolFem taldeak (ekonomia solidarioa eta ekonomia feminista) dinamizatu du eta bere helburua hurrengoa zen: espazio sozioekonomiko alternatiboen eraketa esperientzietatik abiatuz, sexista ezta patriarkala ez den gizarte baten eraketa proiektuari ekonomia solidarioaren praktikak egiten dion ekarpenari buruz hausnartzea.

Deialdi honek, parte-hartzaileei zenbait galdera egiten zizkien: jardunaldi honek benetako ekonomia solidario eta feministaren eraketari buruz hausnartu nahi du, honelako esparruak miatuz eta sakonduz: ekonomia solidarioak, gizarte ez sexista eta solidario baten proiektu feminista eratzen lagundu dezake? Ekonomia solidarioko entitate eta erakunde sozialetan, bizitza erdigunean jartzea posible al da? Espazio alternatibo eta solidario hauetan, bizitza erdigunean jartzearen ideian oinarritutako ekonomia bat sortzen ari da? Parte hartzen dugun espazio alternatiboek, ez sexista ezta patriarkala, bidezkoagoa, solidarioagoa eta kapitalismora alternatiba bat den gizartearen eratzera laguntzen dute?

Galdera hauei erantzuna emateko, jardunaldia bi bloke nagusitan banandu zen: “Teorian oinarrituz eraikiz”, Zer da bizitza erdigunean jartzea? galderaren ekonomia solidario eta feministatik egindako hausnarketetan arreta jartzen zuena eta “Praktikan oinarrituz pentsatuz” atala, bost esperientzietan oinarrituz egindako talde lana: Merkatu Soziala, Fiare Banca Etica, Gureztatu, Andere Nahia eta Basherri Sarea.

Artículos Relacionados

----