Bizitza erdigunean: posible al da?

Sistema kapitalistak, merkatu eta mozkin ekonomikoa, pertsonen bizitza, ongizatea eta beharrizanen asebetetzea, gainetik jartzen ditu. Ekonomia solidario, feminista eta ekologikoa bezalako ekonomia kritikoko proposamenek, analisi ekonomiko eta politikoaren erdigunetik, merkatuak baztertzearen beharrizana aldarrikatzen dute, eta hauen ordez, gure bizitzen iraunkortasuna planetan ahalbidetzen duten prozesuak ezarri. Hau da, pertsonak, giza-harremanak, oinarrizko beharrizanen asebetetzea, erdigunean jartzea aldarrikatzen […]

2 octubre 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Sistema kapitalistak, merkatu eta mozkin ekonomikoa, pertsonen bizitza, ongizatea eta beharrizanen asebetetzea, gainetik jartzen ditu. Ekonomia solidario, feminista eta ekologikoa bezalako ekonomia kritikoko proposamenek, analisi ekonomiko eta politikoaren erdigunetik, merkatuak baztertzearen beharrizana aldarrikatzen dute, eta hauen ordez, gure bizitzen iraunkortasuna planetan ahalbidetzen duten prozesuak ezarri.

Hau da, pertsonak, giza-harremanak, oinarrizko beharrizanen asebetetzea, erdigunean jartzea aldarrikatzen dute, irabazi asmoa helburutzat duen masa kontsumo gizarteak etengabeki sortutako desioen asebetetzea alde batera utziz.

Ekonomia Solidariotik, ekonomiari bere benetako xedea itzultzen dieten paradigma mota hauen aldeko apustua egiten da: lurralde jakin batean, gizakiaren pertsonal, sozial eta ingurugiro-garapenerako oinarri materialak modu jasangarrian zuzkitzearena, hain zuzen ere.

Helburu solidarioak dituzten eta interdependentzian, elkarrekikotasunean eta demokrazia eta gardentasunaren sustapenean oinarritutako harreman sozioekonomikoak defendatzen dituzten hainbat ekimen dago, beti pertsonen arteko ekitatea ardatz nagusitzat edukiz. Hala ere, ekonomia solidario feminista eratzen joateko, oraindik hainbat esparru ikertu eta aztertu beharra dago. Ekonomia solidarioak, gizarte ez sexista eta solidario baten proiektu feminista eratzen lagundu dezake? Ekonomia solidarioko entitate eta erakunde sozialetan, bizita erdigunean jartzea posible al da? Espazio alternatibo eta solidario hauetan, bizitza erdigunean jartzearen ideian oinarritutako ekonomia bat sortzen ari da? Parte hartzen dugun espazio alternatiboek, ez sexista ezta patriarkala, ekitatiboagoa, solidarioagoa eta kapitalismora alternatiba bat den gizartearen eratzera laguntzen dute?

REAS Euskadik Lantzen dabiltzan hausnarketetariko batzuk dira hauek, nagusiki ekonomia solidario eta feministako ekoSolFem taldearen lanaren bitartez. Hauen inguruan hausnartzen jarraitu nahi dugu azaroaren 14an ospatuko dugun mintegian, Euskadiko Ekonomia Solidarioaren II. Azokaren aurretiko jarduera gisa. Aurten azoka azaroaren 15ean ospatuko da Donostiako suhiltzaile-etxe ohian.

 

 

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Artículos Relacionados

----