Calendario 2019 de Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala

Aldauri fundazioak 2019. urterako egutegi bat atondu eta argitaratu berri du. Egutegian auzoetako aldaketa urbanistiko nabarmenenak erakusten ditu fundazioak. Hilez hile gune zehatz baten bina argazki agertzen dira, iragana eta oraina uztartuz eta, era berean, kontrajarriz. Honela belaunaldi berriek ezagutu ez duten inguru eta giro bat imagina dezakete, eta aspalditxotik gazte direnentzat auzo hauetan bizi […]

20 diciembre 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Calendario aldauri

Aldauri fundazioak 2019. urterako egutegi bat atondu eta argitaratu berri du. Egutegian auzoetako aldaketa urbanistiko nabarmenenak erakusten ditu fundazioak.

Hilez hile gune zehatz baten bina argazki agertzen dira, iragana eta oraina uztartuz eta, era berean, kontrajarriz. Honela belaunaldi berriek ezagutu ez duten inguru eta giro bat imagina dezakete, eta aspalditxotik gazte direnentzat auzo hauetan bizi izandakoaren paisaia gogoratzeko aukera eskaintzen du.

Horman zintzilikatzeko formatoa dauka, koloretan egina. Gaur eguneko argazkiak lortzeko Aldaurik Bailen kalean egoitza duen Photobat argazkigileen elkartera jo zuen, kolaborazio bila, eta horren kide diren Karen A. Bilbao der Kinderen, José Ramón Llano Mendía, Javier Teruel García Abad, Roberto Zamanillo Arnaiz, Javier Muñoz Tubet eta Hipólito Fernández Menéndez arduratu ziren erreportaia egiteaz.

2019ko egutegi hau 10€tan dago salgai jada Aldauri fundazioaren egoitzan, San Frantziskoko Mariaren bihotza plaza, 5ean (Bilbo).

 

ALDAURI fundazioa

Aldauri 2001ean Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako zenbait elkartek eta hauen baitan lan egiten duten pertsonek sortutako fundazioa da.

Aldauriren zeregina inguru honen eraldaketa eta bertako biztanleen bizi-baldintzen hobekuntzari lotua dago, gizarte eta lanbide txertaketari, ekonomia solidarioaren sustapenari eta indarberritze sozio-komunitarioari lotua.

Erakusketak, bisita gidatuak edo liburuak zein bestelako material grafikoak editatu izan ditu sorreratik bertatik, belaunaldi berrienganaino iraganeko hauzo hauetako bizimoduak eta ezaugarri fisikoak eramateko. Egutegi honen argitalpena, beraz, lan-arlo honen baitan kokatu behar da eta lur-eremu txiki honetan gertaturiko eraldaketa urbanistiko nabarmenetako batzuk etorkizunetarko agerian utzi nahi ditu.

 

calendario marzo

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Artículos Relacionados

----