Economía Solidaria

Carlos Askunze: «Bertan bizi ta lan egiten dugunon eskubideak zehaztea ezinbestekoa da»

REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko koordinatzailea da Carlos Askunze eta urte honetan guztian buru- belarri aritu da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna errealitate egiteko lanean. Gustura aritu da Askunze gutunaren osaketan. Partekatzen den lurraldearen oinarrien eraikuntzarako ezinbestekoa deritzo-eta denen artean, modu kolektibo eta demokratikoan, bertan bizi eta lan egiten duten herritarren eskubideak zeintzuk diren […]

5 junio 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko koordinatzailea da Carlos Askunze eta urte honetan guztian buru- belarri aritu da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna errealitate egiteko lanean.

Gustura aritu da Askunze gutunaren osaketan. Partekatzen den lurraldearen oinarrien eraikuntzarako ezinbestekoa deritzo-eta denen artean, modu kolektibo eta demokratikoan, bertan bizi eta lan egiten duten herritarren eskubideak zeintzuk diren zehaztea.

Hala uste du Askunzek, eta ariketa horrek une honetan garrantzi berezia duela uste du, izan ere, «pentsamendu neoliberalak eta ekonomiak politikari lekua kendu» diotelakoan dago. Espazio horiek berreskuratu eta bizitza duin bat aurrera eramateko beharrezkoak diren eskubideak zabaldu behar direla uste du REASeko kideak; «jendarte justuago, solidarioago eta orekatuago baten mesedetan dauden eskubideak», gaineratu du.

REAS sarea zabala eta anitza da, eta sareak bere osotasunean gutunaren osaketan parte hartu ez duen arren, sareko kide eta talde ugari aritu dira zuzenean lanean. Horretaz gainera, joan den martxoaren 15ean bazterketa sozialaren ondorioak eta hari aurre egiteko alternatiben gaineko batzar berezia antolatu zuten Bilbon, eta 70 lagunek hartu zuten parte. Talde sustatzailearen esku daude bilera horretan ateratako ekarpenak.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren inguruan erakunde sindikal eta sozialak batu eta denen artean dinamika parte hartzaile zabal bat martxan jartzeko ahalegin handia egin dela uste du Askunzek. Haren ustez, baina, bestelako sare eta erakunde sozialek ere lekua izan behar dute prozesu honetan, eta komunikazioak eta mobilizazioak zeresan handiagoa izan beharko lukete. Hala eta guztiz ere, datorren astetik aurrera irekitzen den fase berrian garrantzi berezia izango dutelakoan dago, eta, beraz, ilusioz eta gogoz begiratzen du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak irekiko duen testuinguru berria.

Guztira 60 enpresa eta entitate batzen dira REAS sarean, arlo ekonomikoan baina irizpide alternatiboekin aritzen direnak guztiak; kooperatibak, gizarteratze enpresak, birziklapena oinarri duten enpresak edota elikadura burujabetza bultzatzen duten merkataritza enpresak, besteak beste. Kapitalismotik aldentzen diren alternatibak bultzatu eta aldaketa sozialerako tresna izan nahi du REAS sareak.

Artículos Relacionados

----