Ecologismo

Ekorropak, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna bitarteko dela, Kontsumo jasangarriaren aldeko kanpaina abian jarriko du

Ekorropako hamar dendek, Koopera Sareko Moda Solidario eta Ekologikoa, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute erakusleiho jasangarria aurkeztuz eta publiko handiari zuzendutako kanpaina martxan jarriz. Kanpaina horrek azalduko du Ekorropak herritarrei eskaintzen dizkien jantzien berreskurapenak dakarren eragin onuragarria. Ekintza horrekin Ekorropako bezeroei eskerrak eman nahi dizkiegu Kontsumitzaile Arduratsu bihurtu direlako. Haien erosketa jasangarriekin gizarteari ekartzen dioten […]

7 junio 2010
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekorropako hamar dendek, Koopera Sareko Moda Solidario eta Ekologikoa, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute erakusleiho jasangarria aurkeztuz eta publiko handiari zuzendutako kanpaina martxan jarriz. Kanpaina horrek azalduko du Ekorropak herritarrei eskaintzen dizkien jantzien berreskurapenak dakarren eragin onuragarria.

Ekintza horrekin Ekorropako bezeroei eskerrak eman nahi dizkiegu Kontsumitzaile Arduratsu bihurtu direlako. Haien erosketa jasangarriekin gizarteari ekartzen dioten onura azaldu nahi diegu: atmosferan CO2 gehiago isurtzeari ekiditen diote eta zailago daukaten pertsonentzako enplegu egonkorra sortzeko kolaboratzen dute.

Ekorropa moda jasangarria da:
– Alkandora bakoitzak zailago daukaten pertsonentzako lan egonkorra sortzen du.
– Praka bakoitzak ingurumenaren alde egiten du atmosferan gasen isurketa ekidinez.
– Zapata bakoitzak urrats bat gehiago ematen du gizarteratzearen alde.

Ekorropako praka bakero batek 4 egunez zuhaitz batek egin dezakeen beste on egiten dio ingurumenari.

2009an zehar Ekorropan kontsumitutako guztiak 3 urteetan 1000 zuhaitzek egin dezaketen beste on egiten dio ingurumenari.

Horretaz gain, Ekorropa dendak Koopera Sareko topaguneak dira. Leku horietan, bidezko merkataritzako berreskuratutako produktuak eskaintzeaz gain, gizarte proiektua ere egunero zabaldu egiten da hurreratzen diren lagun guztien artean.

Ekorropa 10 dendatako Sarea:

  • Koopera Merkatua. Fernandez del Campo kalea 16-18. Bilbo.
  • Erronda kalea, 33. Alde Zaharra. Bilbo.
  • Blas de Otero kalea, 11. Deustu. Bilbo.
  • Ganekogorta kalea, 8. Galdakao
  • Sarrikobaso kalea, 15. Algorta. Getxo.
  • Ibaondo kalea, 7. Erromo. Getxo.
  • San Juan kalea, 12. Barakaldo.
  • Atarazanas kalea, 2 . Portugalete.
  • Artekale 36. Durango.
  • Goienkale z/g. Ermua.

Artículos Relacionados

----