Varios

Eskubide sozialen murrizketak salatzen jarraituko dugu

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta kontzentrazioa egin da Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Deialdiak bi helburu nagusi izan ditu: batetik diru-sarreren bermerako eta inklusio sozialerako sisteman ematen ari diren murrizketak salatzea; bestetik, ekainerako mobilizazio egutegi bat aurkeztea. Egun gutxi barru, maiatzaren 31ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enplegu eta Politika Sozialetako Departamenduak diru sarreren […]

30 mayo 2017
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta kontzentrazioa egin da Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Deialdiak bi helburu nagusi izan ditu: batetik diru-sarreren bermerako eta inklusio sozialerako sisteman ematen ari diren murrizketak salatzea; bestetik, ekainerako mobilizazio egutegi bat aurkeztea.

Egun gutxi barru, maiatzaren 31ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enplegu eta Politika Sozialetako Departamenduak diru sarreren bermerako eta inklusio sozialerako sisteman egingo duen erreformaren neurriak iragarriko ditu. Neurriok, orain arteko ildoari jarraituz, prestazioak jasotzeko baldintzen gogortzea ekarriko dutelakoan gaude, zoritxarrez.

Murrizketa hauek dira Babes Sozialerako sistema eraisten ari direnak. Gero eta jende gutxiago babesten duen eta prestazio gero eta baxuagoak eskaintzen dituen sistema, gaur egun. Horregatik diogu erantzuleak dituela. Patronalak bezala, lan erreformak lan baldintzak okertzeko baliatzen dituztenek ari dira herritar pobreak sortzen. Babes soziala eraitsi edota murrizten duenak eta erabiltzaileak kriminalizatzen dituenak, pobrezia egoera betikotzen ari da, argi eta garbi.

Murrizketak aplikatzen dituzten politiken aurrean eta emergentzia sozial zein pobrezia egoera orokortuari buelta emateko, mobilizazioaren beharra berresten du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak.

Horregatik datozen asteetan hainbat mobilizazio egingo dira:

• Ekainak 5. Donostia. Pentsionista elkarteek deituta.

• Ekainak 14. Donostia eta Bilbo. Erabiltzaileen elkarteek deituta.

• Ekainak 22, Bilbo. Mugimendu feministak deituta.

• Ekainak 29. Donostia, Bilbo eta Gasteizen. Sindikatuek –ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru– deituta.

https://youtu.be/g7jeWQYzOPM

Artículos Relacionados

----