Varios

Eskubideak + kanpainaren aurkezpena

Kanpaina hau sustatzen dugun erakundeok kezkatuta gaude gizarte-zaurgarritasuna, pobrezia eta gizarte-bazterkeria areagotu egin direlako Euskadin. Zehazki, pobrezia eta gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonak 2008an % 17,9 izatetik 2014an % 22,7 izatera igaro dira; 385.087 izatetik 489.447 izatera, hau da, 104.360 pertsona gehiago. 80ko hamarkadaren bukaeran, Euskadik gutxieneko errenten plan bat martxan jarri zuen, orduan pobreziaren […]

16 abril 2015

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Kanpaina hau sustatzen dugun erakundeok kezkatuta gaude gizarte-zaurgarritasuna, pobrezia eta gizarte-bazterkeria areagotu egin direlako Euskadin. Zehazki, pobrezia eta gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonak 2008an % 17,9 izatetik 2014an % 22,7 izatera igaro dira; 385.087 izatetik 489.447 izatera, hau da, 104.360 pertsona gehiago.

80ko hamarkadaren bukaeran, Euskadik gutxieneko errenten plan bat martxan jarri zuen, orduan pobreziaren kontra Borrokatzeko Plan Integrala zeritzona eta gaur egun Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) dena. Gutxieneko diru-sarrera horiekin, 65.000 familia inguruk (hau da, 118.000 pertsonak) gutxieneko duintasun-maila batekin bizitzeko aukera dute, eta aldi berean, Euskadin pobrezia-indizeak eta gizarte-bazterkeriarenak estatuko eta Europako batez bestekoak baino baxuagoak dira.

Horregatik, eta DBEaren balioaz ohartuta, sistema hobetu behar dela ikusita eta DBEaren kontra piztu den giroagatik kezkatua, honakoa ADIERAZTEN DUGU:

1. EUSKAL GIZARTEA GIZARTE SOLIDARIOA DA.
80ko hamarkadaren bukaeran, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren kontra borrokatzeko Plan integrala martxan jarri zen, gaur egun Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) dena. Euskal gizarteak badakielako pobrezia eta gizarte-bazterkeria gizarte osoaren ardura direla.
Pertsonarik zaurgarrienak bazterkeriara kondenatzen dituen gizarte batean bizitzea gustatuko litzaizuke?

2. DBE-A EUSKAL HERRITAR GUZTIEN ESKUBIDEA DA.
Ez da laguntza bat, ezta limosna bat ere. Legez araututako eskubide bat da, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari eta Gizarteratzeari buruzko Legeak arautzen duena; osasuna eta hezkuntza eskubideak diren bezalaxe. Zer irudituko litzaizuke gaixotzen zarenerako arreta medikoa ukatuko balizute? Eta zure seme-alabei eskolara joateko eskubidea ukatuko baliete?

3. BEHARBADA GUZTIOK BEHAR IZANGO DUGU DBE-A GURE BIZITZAREN UNEREN BATEAN.
Gutako edozeinek, agian, DBEa beharko du, agian lanpostua galdu dugulako eta ezin diegulako ohiko gastuei aurre egin, istripu bat izan dugulako eta lehenago ez geneuzkan behar batzuei aurre egin behar diegulako, gure pentsioa ez delako bizitzeko adina, edo une jakin batean ezin diogulako hipotekari aurre egin.
Pentsa zer den bizitzeko diru-sarrerarik ez izatea.

4. DBE-A LAGUNGARRIA DA EUSKAL GIZARTE KOHESIONATUA, ZUZENA ETA BERDINTASUNEZKOA LORTZEKO.
DBEa lagungarria da Euskadiko pobrezia-tasak Europako eta estatuko batez bestekoak baino baxuagoak izan daitezen, eta horrela, gizarte-kohesioa eta -justizia sustatzen ditu. Pentsa nolakoa izango litzatekeen Euskadi inolako diru-sarrerarik gabeko hamarka mila familia egongo balira.

5. DBE-AK, ERA BEREAN, EUSKAL GIZARTEAREN HAZKUNTZA EKONOMIKOA BULTZATZEN DU.
Sistema honek 26.770 lanpostu mantentzen lagundu du, eta ez balitz egongo, BPGa % 2 jaitsiko zatekeen. Mesedegarria da gizarte osoarentzat, hala eragiten duen gizarte-kohesioagatik, nola lan- eta ekonomia-arloko alderdiengatik.
Pertsona batek ezin badu ogia erosi, beste norbaitek ezin du ekoitzi, ezta saldu ere.

6. GARAI ZAILETAN, BEREZIKI, ARE GARRANTZITSUAGOA DA DBE-A HOBETU ETA INDARTZEA.
Krisi ekonomikoetan, bereziki, non langabezia-tasak, pobreziarenak eta gizarte-bazterkeriarenak altuak diren, are beharrezkoagoa da gizarte-babeserako sistema hobetzea.
Zentzuzkoa irudituko litzaizuke izurrite baten erdian osasun-arloan murrizketak egitea?

7. DBE-A INDARTZEA PERTSONA GUZTIEN ALDE APUSTU EGITEA DA.
Gizabanako guztiek duintasunez bizitzeko eskubidea izan dezatela nahi dugu, diru-sarrera nahikoarekin eta pobreziatik eta gizarte-bazterkeriatik irteteko baliabideekin bizi daitezela. Guztiontzako bizi-kalitatea nahi dugu.
Pentsa nolakoa izan behar duen gizarte-harremanik gabe bizitzeak eta lanik gabe, lagunik gabe, aukerarik gabe eta zure herrialdetik eta senideengandik urrun egoteak.

8. GIZARTE-BABESAREN KOSTUA EPE ERTAIN ETA LUZERAKO INBERTSIO BAT DA.
Osasunean, hezkuntzan, gizarte-zerbitzuetan nahiz gutxieneko errentetan inbertitzea guztiontzako gizarte bat bultzatzea da, etorkizuna duen gizarte bat sustatzea. Ez bagenu esparru hauetan inbertituko eta nork bere poltsikotik ordaindu beharko balu, gutxi batzuek bakarrik izango lituzkete osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak.
Ez duzu uste hobe dela gogoan hartzea damutzea baino?

9. IRUZURRAREN KONTRAKO BORROKAN PROPORTZIONALTASUNEZ JOKATZEA ESKATU NAHI DUGU.
Iruzurra sistema guztietako arazoa da: DBEkoa, BEZekoa, PFEZekoa nahiz Sozietateen gaineko Zergakoa. Iruzurraren kontra borrokatu behar dugu. DBEaren kasuan, iruzurra gutxi gorabehera % 0,3koa dela kalkulatzen da, eta iruzur fiskala, berriz, % 25ekoa; ez dezagun arreta megairuzurretik eta ustelkeriatik desbideratu.
Zentzuzkoagoa al da pobreez mesfidatzea ala oparotasunean bizi direnez?

10. ADMINISTRAZIOAREN ERANTZUKIZUNA DA GIZARTE-ZERBITZU GUZTIAK BEHAR BEZALA KUDEA DAITEZELA.
Guztion erantzukizuna da gizarte-zerbitzuak behar bezala erabiltzea (gizarte-zerbitzuak, osasunekoak, larrialdikoak, eskola, errepideak, liburutegiak…). Administrazio publikoaren erantzukizuna da guztiak eraginkortasunez kudeatzea.
Zuzena iruditzen zaizu gutxi batzuek gaizki erabiltzen dutelako edo une jakin batean gaizki kudeatu delako zerbitzu publiko bat zalantzan jartzea?

Artículos Relacionados

----