Ecologismo

Esnetiken dohaintza funtsak lehenengo urratsak eman ditu

Mezu honen bitartez Esnetiken Dohaintza Funtsa aurkeztea gustatuko litzaiguke. Bazkide batzuk egin duten dohaintzei esker, ekimen hau martxan jarri dugu ondorengo helburuarekin: jantoki sozialak bultzatzea Elikadura Subiranotasunaren ikuspuntuan oinarrituz. Nola egingo dugu? Jadanik jaso ditugun dohaintzak eta hemendik aurrera jasoko ditugunak gazta eta esnekietan bihurtuko ditugu. Jaki hauek jantoki sozial eta jakien banaketan diharduten beste […]

7 noviembre 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Mezu honen bitartez Esnetiken Dohaintza Funtsa aurkeztea gustatuko litzaiguke. Bazkide batzuk egin duten dohaintzei esker, ekimen hau martxan jarri dugu ondorengo helburuarekin: jantoki sozialak bultzatzea Elikadura Subiranotasunaren ikuspuntuan oinarrituz.

Nola egingo dugu? Jadanik jaso ditugun dohaintzak eta hemendik aurrera jasoko ditugunak gazta eta esnekietan bihurtuko ditugu. Jaki hauek jantoki sozial eta jakien banaketan diharduten beste ekimenen artean banatuko ditugu. 

Zergatik jantoki sozialei? Gustatuko litzaiguke ekimen hauek aurrerapauso bat ematea. Gure apustua zera da, jantokiek elikadura beharrak asetzeaz gain, elikagai osasuntsuak eskaintzea, baserri lokaletan ekoiztuak eta prezio duin batean erosiak.

Zertarako? Jantoki sozialek ere Elikadura Subiranotasunaren eraikuntzan lan egin ahal dutela erakusteko. Azken finean, helburua jaki duinak eta kalitatezkoak eskaintzea da eta aldi berean jantoki sozialek konpontzen saiatzen duten arazoa sortzen duten arrazoietan eragitea.    

Animatzen zara ekimen honetan parte hartzera?

Atxikituta bidaltzen dugun dokumentuan informazio gehiago daukazu. Nahi duzunean gurekin harremanetan jarri zaitezke edozein zalantza edo proposamen egiteko. Ildo honen inguruan ematen ditugun pausuen berri emango dizugu.

 

Artículos Relacionados

----